Uraren propietate fisiko-kimikoak eta haien garrantzia biologikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,6 KB
Uraren propietate fisiko-kimikoak
1. Lurruntze bero altua
Edozein likidoren gramo bat, irakite puntuan, gas bihurtzeko behar den kaloria-kantitatea da lurruntze beroa. Urak lurruntze bero oso altua du, energia-kantitate oso handia behar baita hidrogeno loturak hausteko eta likidoaren gainazaleko molekulak airera igarotzeko.
Funtzio biologikoa:
Lurruntzean, urak hozgarri lanak egiten ditu izaki bizidunengan. Horrela, gorputzeko tenperatura erregulatu egiten da. Landare baten azalean ura edo larruazalean izerdia lurrunduta, gehiegizko beroa saihestu eta tenperatura egonkortzen da.
2. Bero espezifiko handia
Urak bero espezifiko handia du, bero kantitate handia xurgatzeko gai da tenperatura aldaketa nabarmenik gertatu gabe. Gorputz baten tenperatura haren molekulen energia zinetikoa (mugimendua) handituta berotzen da. Uretan, molekulen mugimendua hidrogeno-zubiek mugatzen dute. Beroaren zati bat hidrogeno-zubiak suntsitzeko erabiltzen da eta beste zati txiki bat tenperatura handitzeko.
Funtzio biologikoa:
Bero-indargetzailea (termoerregulatzailea).
3. Kohesioa - Atxikidura
Urak molekulen artean hidrogeno zubiak eratzeko gaitasun handia duelako (barneko kohesio handia) eta karga positiboak eta negatiboak dituen edozein molekula edo gainazalari lotzeko gaitasuna duelako.
Funtzio biologikoa:
Izaki bizidunengan, kapilaritate fenomenoez arduratzen da. Adibidez: izerdi gordina xilema gora ibiltzeaz. Hainbat izaki bizidunek eskeleto hidrostatikoa erabiltzen dute. Adibidez: landareei, turgentzia eta bolumena ematen die zelulei.
4. Dentsitate handiagoa likido egoeran izotz bihurtuta baino
Izotzean, ur molekulak 4 hidrogeno-zubi eratu inguruko molekulekin. Egitura erretikular irekia sortzen du (hemen molekulak likido egoeran baino bereiziago daude). Egitura honi esker ur likidoa izoztua baino dentsoagoa da.
Funtzio biologikoa:
Ur masa handiak gainazalean izozten dira. Izotz geruza osatzen da eta honek isolatzen du azpian dagoen ur likidoa, tenperatura 0 °C-tik gora mantenduz (barruan bizia garatu).
5. Disolbatzeko gaitasuna
Ura disolbatzaile unibertsala da (edozein likido baino substantzia gehiago disolba ditzake). Ur molekularen polaritateak ahalbidetzen du hori. Polaritate horri esker, hidrogeno loturak eratu daitezke ioi-konposatuekin eta talde polarra duten molekulekin. Beste substantzia askok ura eraldatzen dute, substantzia hidrofoboak dira (disolbatu ezin direnak).
6. Erreaktibotasun kimikoa
Ura erreaktibo kimiko indartsua da. Propietate horren ondorio biologikoa hidrolisia da.