Uraren Funtzio Biologikoak eta Ezaugarri Garrantzitsuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3 KB

Uraren Funtzio Biologiko Nagusiak

Termoerregulazioa: Tenperatura Egonkortzea

Lurruntze-bero handiari eta bero espezifiko altuari esker, urak bero kantitate handia xurgatzeko gai da organismoaren tenperaturan ia aldaketarik nabarmendu gabe (indargetzaile termikoa).

Urak, lurruntzean, hozketa-efektua egiten du izaki bizidunetan, eta hori lagungarri da gorputzaren tenperatura erregulatzeko.

Substantzien Garraiobidea Organismoan

Ahalmen disolbatzaileari esker, ura substantzien garraiobidea da izaki bizidunen barruan.

Homeostasia bermatzen du, hau da, organismoaren funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren parametroak konstante mantentzen ditu.

Funtzio Biokimikoa: Erreakzioen Ingurunea

Bere ahalmen disolbatzaileari esker, metabolismoko erreakzio asko uretan gertatzen dira.

Batzuetan, ura erreakzioaren solutu edo produktu gisa agertzen da.

Egiturazko Funtzioa eta Kapilaritatea

Izaki bizidunetan, kohesio- eta atxikidura-indarrek kapilaritate-fenomenoak sortzen dituzte, hau da, tutu estu batetik ura berez gorantz desplazatzen da.

Honek, landareetan, izerdi gordina xilematik igotzeko aukera ematen du.

Animalia batzuk ur gainetik desplazatzeko gai dira uraren gainazal-tentsio altuari esker.

Funtzio Mekanikoa: Lubrifikazioa eta Babesa

Likido sinobialak edo likido zefalorrakideoak, adibidez, hezurren arteko marruskadura gutxitu eta kolpeen eragina moteltzen dute.

Biziaren Babesa 0ºC-tik Behera

Ur-masa handiak ur-azalean izozten dira, beheko ur likidoa isolatzen duen izotz-geruza eratuz.

Uraren Ezaugarri Fisikokimikoak eta Beste Funtzioak

pH-aren Erregulazioa

  • Urak oso ionizazio-maila baxua du, eta ionizatzen denean hidroxido- eta hidronio-ioiak sortzen dira.
  • Ingurune baten azidotasuna [H3O+] bidez adierazten da: zenbat eta hidronio-kontzentrazioa altuagoa izan, orduan eta ingurua azidoagoa izango da.
  • Azidotasuna pH deritzon magnitudaren bitartez neurtzen da: pH = - Log [H3O+].
  • Zelularen kanpo- eta barne-inguruneen pHa konstante mantentzeaz fosfato- eta bikarbonato-tanpoiek arduratzen dira.

Osmosia: Uraren Mugimendua Mintzetan

Osmosia, mintz erdiiragazkor batean zehar, solutu-kontzentrazio baxuko gunetik solutu-kontzentrazio altuko gunera ematen den uraren difusioa da, bien artean presio-desberdintasuna sortuz, presio osmotikoa.

Tanpoi Soluzioa edo Bufferraren Garrantzia

Tanpoi-soluzioa pHaren indargetzailea den ur-disoluzio bat da, eta azido eta base batez osatuta dago. Tanpoi-soluzioan ez da pH-aldaketarik somatzen, nahiz eta bertara azido edo base bat bota.

Izaera Dipolarra eta Disolbatzaile Ahalmena

Konstante dielektriko altua duenez, konposatu ionikoak disolbatzeko gai da.

Hidrogeno-zubiak: Kohesioa eta Atxikidura

Honi esker, beste substantzia polarrak eta molekula anfipatikoak ere disolbatzen ditu.

Entradas relacionadas: