Uraren egitura eta funtzio biologikoak izaki bizidunetan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,57 KB
Uraren garrantzia eta funtzio nagusiak
Urak garrantzi bikoitza:
Zelulen (eta biziaren) funtsezko osagaia da.
Zenbait bizidunen habitata da.
Uraren egitura
Uraren egitura: Ura oxigeno atomo bat eta bi hidrogeno atomoren arteko lotura kobalente bidez eratzen da.
- Lotura ez da lineala: 104,5°-ko angelua eratzen du.
- Oxigeno atomoak elektronegatibotasun handiagoa duenez, lotura kobalentean dagoen elektroi-parea indar handiagoz erakartzen du. Ondorioz, oxigenoan karga negatibo gehiegi pilatzen da; hidrogenoan berriz, karga positibo gehiegi. Banaketa desberdin horrek polaritatea sortzen du ur-molekulan, eta esaten da ura molekula dipolarra dela.
- Dipolarra izateari esker, ur molekulen artean hidrogeno-zubi loturak era daitezke, sare-formako egitura sortuz ur likidoan.
- Lotura hauek etengabe sortu eta deuseztatzen dira eta oso ahulak dira; baina kopuru handian agertzen direnez, kohesio handia ematen diote ur likidoari.
Polaritatearen ondorio fisiko-kimikoak
Uraren izaera dipolarrak (eremu positibo eta eremu negatiboak) propietate fisiko-kimiko bereziak ematen dizkio, eta horiek izaki bizidunei onurak dakartzate.
Uraren propietateak eta funtzio biologikoak
Uraren propietateak | Funtzio biologikoa izaki bizidunetan |
1- Disolbatzaile unibertsala, nagusia | 1a- Substantzien garraiobidea: odolean, adibidez |
1b- Funtzio metabolikoa: erreakzio kimikikoetan parte hartzen du | |
2- Bero-espezifiko handia eta lurruntze-bero altua | 2a- Termorregulazioa: organismoaren tenperatura egonkor mantentzen laguntzen du. |
3- Solido egoeran dentsitate txikiagoa; ur likidoan flotatzen du | 3a- Bero isolatzailea: izotz azpian bizia egon daiteke |
4- Kohesio-indar handia hidrogeno zubiei esker; gainazal-tentsio handikoa | 4a- Ur gainean ibil daitezke izaki txikiak 4b- Kapilaritatea 4c- Amortiguatzaile mekanikoa (marruskadura murriztu) 4d- Egitura-funtzioa: zelulei bolumena ematen die |
Gatz mineralak izaki bizidunetan
Bizidunetan gatz mineralak bi modutan agertzen dira:
HAUSPERATUAK (solido edo prezipitatuak)
DISOLUZIOAN
A) Hausperatuak (solido egoeran, prezipitatuak)
Eskeleto eta euskarri egituretan.
Adibidez:
- Karbonatoak: animalien oskoletan
- Fosfatoak: hezurretan
- Silikatoak: belakien barne-eskeletoan, mikroorganismo batzuen oskoletan (alga diatomeak) eta landare batzuen zurtoinean (gramineoak)
B) Disoluzioan
Forma ionikoan:
Anioiak: karbonatoak (HCO3^-), fosfatoak (HPO4^2-), kloruroak (Cl^-), nitratoak (NO3^-) eta sulfatoak (SO4^2-).
Katioiak: Na+, K+, Ca2+, Mg2+
Erregulazio-funtzioak
- Izakien barne-ingurunea egonkor mantentzea (homeostasia).
- Organismoen barruko gatz-konzentrazioa eta pH-a konstante mantentzea.
- Entzimen aktibitatea erregulatzea.
- Presio osmotikoa eta zelulen bolumena erregulatzea.
Funzio espezifikoak
- Muskuluen uzkurdura: Na+, K+ eta Mg2+ behar dira.
- Odolaren koagulazioa: Ca2+ funtsezkoa da.
- Nervio-bulkadaren transmisioa: Na+, K+, Ca2+ parte hartzen dute.
Karbohidratoak (gluzidoak) eta funtzioak
Glukosa: zelulen energia-iturrri nagusia. Erregaia da arnasketa zelularrean.
Beste monosakaridoak (adibidez fruktosa), disakaridoak eta polisakaridoak glukosara bihurtzen dira eta horrela ere energia lortzen da.
Erribosa eta desoxirribosa
Ribosa: 5 karbono. ARNaren osagaia; egitura-funtzioa du.
Desoxirribosa: 5 karbono. ADNaren osagaia; egitura-funtzioa du.
Glukosa C bitaminaren aitzindaria da (horren bidez sortzen da). C bitamina = azido askorbikoa; C bitaminak erregulazio-funtzioa dauka metabolismoan.
Glukoproteinak eta bestelako gluzidoak
Glukoproteinak: gluzidoak + proteinak. Zelula mintzaren osagaiak; egitura-funtzioa betetzen dute.
Sakarosa: azukre kanaberatik eta azukre-erremolatxatik lortzen da. Etxean erabiltzen dugun azukre arrunta. Glukosa + fruktosa. Loreen nektarrean dago eta eztia egiteko beharrezkoa da.
Laktosa: ugaztunen esnean dago. Esnearen azukrea da. Glukosa + galaktosa (aldohexosa).
Maltosa: almidoiaren eta zelulosaren hidrolisitik (apurketatik) sortzen da. Glukosa + glukosa.
Polisakarido erreserba eta egitura
Almidoia:
- Landare-zeluletan erreserba polisakaridoa.
- Oso ugaria tuberkulu eta hazietan (patata, garia, artoa, arroza…).
- Giza dietako gluzido iturri nagusia.
- α-D-glukosa kateak osatzen dute.
Bi kate mota:
- 1- Amilosa: adarkatu gabeko kate luzea.
- 2- Amilopektina: kate adarkatuak.
Glikogenoa
α-D-glukosaren kate adarkatuaz osatuta dago. Animalien erreserba polisakaridoa da. Ugaria da gibelean (%10) eta giharretan (%2).
Zelulosa
β-D-glukosaren kate linealak osatzen dute zelulosa. Egitura-funtzioa du; landare zelula-paretaren elementu nagusia da.
Landare jatorriko elikagaien zuntza da, eta digestio-aparatuaren funtzionamendu onaren eragilea.