Ura: Egitura, Propietateak eta Funtzio Biologikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,57 KB

Uraren Egitura eta Polaritatea

Zelulen konposaturik ugariena da (%60-95). Uraren propietate bereziak bere egituraren ondorioz sortzen dira. Uraren egituraren 3 ezaugarri nagusi:

  • Tamaina oso txikia.
  • Polaritatea.
  • Molekulen arteko loturak sortzeko ahalmena.

Dipolo bat osatzen du. Bi ur molekula hurbiltzean, erakarpen elektrostatikoa eta hidrogeno lotura sortzen dira. Ur molekulek H loturen bidez sare dinamiko eta aldakorra sortzen dute.

Uraren polaritateari esker, beste ioi edo molekula polarrak elkartzen dira: HIDROFILIKOAK. Molekula ez-polarrak ez dira urarekin erakartzen: HIDROFOBIKOAK. Bi talde hidrofobiko uraz inguratuta badaude, elkartzeko joera dute, ingurunea ahalik eta gutxien aldatzeko.

Uraren Propietate Biologikoak eta Funtzioak

Disolbagarritasuna

Urak ondo disolbatzen ditu substantzia polarrak. Funtzioak (F(x)):

  • Disolbatutako substantziak garraiatzea.
  • Mintzak sortzea (zati hidrofilikoak urerantz eta hidrofobikoak barrurantz).

Kohesioa eta Atxikidura

Kohesioa: Substantzia baten molekulei lotuta jarraitzeko gaitasuna.

Atxikidura: Molekulek beste substantzia batzuekin elkartzeko ahalmena.

Uraren kohesioa eta atxikidura beste likido batzuena baino handiagoak dira. Funtzioak (F(x)): Landareetan izerdia kapilaritatez garraiatzea eta sustraietan ura xurgatzea.

Bero Espezifikoa eta Eroankortasun Termikoa

Bero espezifiko handia eta eroankortasun termiko ona ditu. Funtzioak (F(x)): Organismoaren tenperatura erregulatzea, kanpo-aldaketa handiak daudenean, eta beroa organismoan banatzea.

Baporazio Beroa eta Urtze Beroa

Oso handiak dira biak uretan. Energia kantitate handia hartu eta askatu dezake. Funtzioak (F(x)): Organismoan tenperatura erregulatzea (izerdia botaz) eta organismoa ez izozten saiatzea.

Uraren Disoluzioak: Dispertsioa eta Osmosia

Disoluzio Motak

Zelularen barne-ingurua ur-disoluzio bat da, bi fase dituena: solutua eta disolbatzailea. Partikulak oso txikiak eta modu homogeneoan sakabanatuta badaude, benetako disoluzioa da.

Disoluzio koloidala (ez homogeneoa, ez heterogeneoa, erdian) bi egoeratan egon daiteke:

  • Sol: Itxura likidoa. Partikula solidoak likidoekin nahastuta (fase sakabanatzailea).
  • Gel: Ura galdu duen koloidala. Itxura likatsua, oso elastikoa (fase sakabanatua).

pH, Tenperatura (T) eta Presioaren (P) ondorioz, disoluzio koloidalak fasez alda daitezke. Sol → Gel erraz gertatzen da, baina Gel → Sol gutxitan.

Disoluzio Propietateak: Difusioa eta Osmosia

Difusioa

Fluido baten partikulak beste baten barruan libreki sakabanatzea da, partikulak etengabe mugitzen direlako. Gradientearen aldera soilik gertatzen da difusioa, hau da, kontzentrazio handitik txikira. Substantziak zelulen barruan mugitzeko ezinbesteko prozesua da.

Osmosia

Difusio berezia da. Kontzentrazio desberdina duten eta mintz iragazkor baten bidez bereizitako bi disoluzio kontaktuan jartzean gertatzen da. Kontzentrazioak berdintzeko joera du.

Ura mintzean zehar igarotzeak presio osmotikoa sortzen du.

  • Kontzentrazio handiena → Hipertonikoa.
  • Kontzentrazio txikiena → Hipotonikoa.
  • Kontzentrazio berdinak → Isotonikoa.

Mintz plasmatikoetan:

  • Kanpo ingurunea hipotonikoa bada → Zelula puztu, TENTETASUNA.
  • Kanpo ingurunea hipertonikoa bada → Zelula ura galdu, PLASMOLISIA.

Uraren Ionizazioa eta pH-aren Erregulazioa

Urak ionizatzeko joera du, azido-base lana eginez. pH-a neurtzeko eskala (1-14) erabiltzen da:

  • 1 → Azidotasun handia.
  • 14 → Alkalinitaterik handiena.
  • 7 → pH neutroa.

Erreakzio metabolikoak gertatzeko, pH-a konstantea eta neutroa (6-8) izatea beharrezkoa da. Sistema indargetzaileek disoluzioaren pH-a konstante mantentzen laguntzen dute.

Disoluzioaren H+ kontzentrazioa handitzean, ioiekin elkartu eta pH-a erregulatzen dute.

Bikarbonato sistema indargetzailea: Azido karbonikoa (H₂CO₃) H+ eta bikarbonato ioietan (HCO₃⁻) disoziatzen da. Azido karbonikoa odolean dagoen CO₂-arekin orekan dago. Odolean H+ gehiegi badago, CO₂-tan edo H₂O-tan deskonposatzen da.

Entradas relacionadas: