Ur Mineralak: Motak, Ezaugarriak eta Osasunerako Eraginak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,88 KB

Ur Sulfurosoak: Ezaugarriak eta Eraginak

Ur hauek sufrea daukate, baina murriztuta (-2).

Ezaugarri nagusiak:

  • Bakterio eta algen organismo biziak dituzte euren osaeran.
  • Arrautza ustelaren usain bereizgarria dute (sulfhidrikoak).
  • Ur hauek koipetsuak eta likatsuak dira, materia organikoaren konposizioaren eraginez.
  • Iturburuen alboetan erabiltzen dira, ezegonkorrak direlako eta, gainera, ezin dira ontziratu.
  • Kolore horixka-berdea dute.

Eraginak:

  • Ahozkoa: Gibel garbitzailea (hepatikoa) eta efektu antiazidoa.
  • Arnastuak: Fluidizatu eta mukositatea kanporatzen laguntzen dute.
  • Bide topikoa: Psoriasia, ekzemak, larruazaleko gaixotasunak... Larruazalean ezkata eta azkura sortzen dituztenak.

Sufrearen edukiari esker, keratolitikoak (kornea-geruza apurtzen dute, esfoliazio luzea sortuz) eta keratoplastikoak dira (epidermisaren berrikuntzan laguntzen dute). Gainera, antiseborreikoak dira (erreguladore sebazeo).

Ur Mineralen Elementu Nagusiak

  • Kloruro Sodikoa: Eremu hipertonikoak osatzen dituzte, itsasoan duten kontzentrazioa odola bezalako likido organikoen gainetik dagoelako.
  • Magnesioa: Hirugarren elementurik ugariena da.
  • Sufrea: Orokorrean sulfato bezala agertzen da. Bere kontzentrazioa aldakorra izan daiteke; ur gezak (ibaiko urak) itsasoko urak baino sulfato gehiago dute.
  • Kaltzioa: Itsasoko organismo oskoldunen hezurduraren zati bat da, adibidez, koraletan, algetan, krustazeoetan, moluskuen maskorretan... Heriotzan, eskeleto horiek itsasoaren hondora erortzen dira; beraz, itsaso sakonean kaltzio kantitatea handiagoa da.
  • Potasioa: Ibaietako ur gezetatik itsasora heltzen da. Itsasertzetan potasioa kontsumitzen duten mikroorganismoak hazten dira; beraz, elementu hau gutxitu egiten da. Ordea, materia organikoa deskonposatzen den lekuetan eta harri eta buztin isurketak dauden lekuetan potasioaren kantitatea handiagoa izango da.
  • Burdina: Bigarren mailako elementua da. Itsasora ibaietatik heltzen da eta itsasoko ugaztun handien (baleak, izurdeak, etab.) odolean dago.

Ur Kloratuak: Jatorria, Eraginak eta Kontraindikazioak

Jatorria:

Lurreko jatorria izan dezakete; kontuan hartutako harkaitz-materialen arabera gatzen kontzentrazioa aldakorra izan daiteke, kloruro sodikoan aberatsak izanik.

Bestetik, itsas jatorria ere izan dezakete; kontzentrazioa aldakorra da itsaso motaren arabera.

Eraginak:

  • Hipotonikoak edo isotonikoak: Organismo guztia estimulatzen dute, baina batez ere digestio aparatua.
  • Hipertonikoak: Antiseptikoak, orbaintzaileak eta antiinflamatorioak dira. Arnasketako mukositatea kentzen dute, arnasbideak garbituz.

Kontraindikazioak:

Bihotzeko eta giltzurruneko gutxiegitasunaren kasuan, sodio kopuru handia dutelako, eta gastritisa edo urdaileko ultzera pairatzen duten kasuetan ez da gomendagarria.

Beste Ur Mota Batzuk

Ur Burdintsuak

Burdina daukate bere modu bibalentean (+2), erraztasunez asimilatzea eragiten duena. Gure gorputzak gutxituta dauden burdin gordailuak betetzeko edo hemoglobina fabrikatzeko erabiltzen du.

Zapore metalikoa eta kolore gorri-laranja dute.

Ekintza bakarra dute: ahozkoa. Burdin falta dagoenean anemia sortzen da, eta horretarako erabiltzen dira ur hauek.

Ur Oligomineralak

Mineralizazio baxuko urak dira; horregatik, organismoak ondo digeritzen ditu.

Eraginak:

  • Harrien sorrera eragozten dute, hareharriak ezabatzen laguntzen dutelako.
  • Diuretikoak dira.
  • Gernu-infekzioak eragozten dituzte, gernu-bideak garbitzen dituztelako.

Entradas relacionadas: