Ur biziak higadura
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,62 KB
Aldagai horietako bat aldatzen denean prozesuak era adatzen dira, hau da, erliebea aldatuko da.
Eragile geologikoek prozesu hauen bitartez egiten dute euren lana:
Meteorizazioa
Atmosferaren ekintzaren ondorioz harriak puskatzea edo kimikoki aldatzea “in situ” , hau da, garraiorik gabe. Bi eratakoa: mekanikoa eta kimikoa.
Mekanikoa, Harria apurtzen duena: krioklastia, termoklastia, deskonpresioa.
Kimikoa, Harriaren konposizio kimikoa aldarazten duena:
Karbonatazioa, hidrolisia, oxidazioa.
2.Garraioa:
disoluzioz (ingurune urtsua)
egoera solidoan:
garraio hautakorraren bitartez (haizea, ur-korronteak): eragilearen indarraren eta partikulen dentsitatearen araberakoa.
garraio ez hautakorraren bitartez (glaziarrak).
3.
Higadura
Garraioaren ondorioz materialetan (bideko harrietan)
gertatzen den desgastea. Bideko harrietan gertatzen den higadurari urradura esaten zai.
4. Sedimentazioa: Eragileek indarra galtzen dutenean materialak behin betiko pilatuta geratzen direneko prozesua. Disoluzioan garraiatuak diren materialen sedimentazioari prezipitazio deritzo. Sedimentazioa, grabitatearen eraginez gertatzen denez, sedimentuak sakonuneetan pilatzen dira eta horregatik, sedimentazio-arro nagusia, itsas hondoa da.