Unibertsoaren Sorrera eta Eboluzioaren Teoriak: Ikuspegi Zientifiko eta Historikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,21 KB

Unibertsoaren Sorrera

Arrekari Historikoak

Tradizio judu-kristau eta musulmanen ikuspegitik, unibertsoak hasiera izan zuen Jainkoaren ekintzaz. Greziar pentsamendua urrun zegoen ideia horretatik.

Gaur Egungo Ikuspegia

Fisikari eta astronomoek (Friedman, Eddington, Hubble, Gamow) adierazi zuten unibertsoa etengabe hedatzen eta bilakatzen ari dela, eta sorrera une bat izan zuela. Big Bang edo Leherketa Handiaren teoriaren arabera, unibertsoa hasieran oso txikia, beroa eta dentsoa zen, eta geroztik hedatzen ari da.

Eboluzioaren Teoriak

Fixismoa

Teoria honen arabera, espezieak ez dira aldatu munduaren sorreratik. Kreazionismoarekin lotuta dago. Fixistek diote eboluzioan aurkitutako fosilak desagertutako espezieak direla.

Lamarckismoa

Lamarcken ustez, izaki bizidunak eboluzionatzen dute ingurunera moldatzeko. Bi hipotesi zituen: 1) Organoak funtzioaren arabera garatzen dira (finalismoa). 2) Bizitzan zehar jasotako karaktereak heredatu egiten dira.

Darwinismoa

Darwinek ez du norabiderik ikusten eboluzioan. Lau hastapenetan oinarritzen da: 1) Super-ugalketa. 2) Dibertsitatea. 3) Bizirik irauteko borroka. 4) Hautespen naturala: ingurunera hobekien moldatzen direnak bizirik irauten dute.

Gradualismo darwinistaren arabera, aldaketa ebolutiboak pixkanaka metatzen dira.

Mutazionismoa

Mendelen lanetan oinarrituta, mutazioek eragiten dute eboluzioa. Mutazionismoak eboluzio eten bat planteatzen du, inguruneak bigarren mailako garrantzia izanik.

Hugo de Vries-ek modifikazioak eta mutazioak bereizi zituen. Mutazioak ez dira beti onuragarriak.

Teoria Sintetikoa (Neodarwinismoa)

Neodarwinismoak darwinismoa eta mutazionismoa batzen ditu. Mikromutazio genetikoak eta hautespen naturala dira eboluzioaren oinarria. Inguruneak egokienak diren mutazioak hautatzen ditu, pixkanaka espezie berriak sortuz (gradualismoa).

Gure Arbaso Animaliekiko Desberdintasunak

1. Desberdintasun Biokimikoak, Genetikoak eta Anatomikoak:

  • Ez dago alde handirik ezaugarri biokimiko eta genetikoetan.
  • Anatomian, gizakiok zutik ibiltzeko gaitasuna eta garun garatuagoa dugu.

2. Portaera-Ezberdintasunak:

  • Sinbolizatzeko gaitasuna: sinboloen bidez komunikatzen gara.
  • Errealitatean bizitzea: gauzak kanpoko errealitatetik hartzen ditugu.
  • Norberaren gorputzaren sentimendua: borondatez erantzuten dugu.
  • Munduari irekita egotea: espazioan eta denboran ulertzeko gai gara.
  • Aukeramena: gure senezko nahiei aurre egin eta etorkizuna aukeratu dezakegu.
  • Ezer ez dago bukatuta: beti gehiago nahi dugu.
  • Nor bere baitan biltzea: erabakiak hartu eta ideiak sortzen ditugu.
  • Imajinatzeko eta arrazoitzeko gaitasuna: proiektuak eta idealak sortzen ditugu.

3. Kultura:

Gizartean bizitzearen ondorioz sortutako errealitateen multzoa da, eta horri esker, gure mundua ulertu eta garatzeko gai gara.

Entradas relacionadas: