Unibertsoaren Jatorria eta Astroak: Gida Astronomikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,96 KB
Big Bang Teoria: Unibertsoaren Jatorria
Hubblek Big Bang teoria proposatu zuen. Teoria horrek esaten duenez, orain dela 13.800 milioi urte hasi zen unibertsoa zabaltzen. Garai hartan, puntu txiki baten tamainakoa zen unibertsoa eta izugarri beroa zen; gero, oso arin hasi zen zabaltzen, handitzen eta hozten.
Big Bang gertatu eta segundo batean, protoiak, elektroiak eta neutroiak sortu ziren. Hiru minutura, He, Li, B eta Be nukleoak sortu ziren. 300.000 urte geroago, hidrogenozko eta heliozko atomoak sortzen hasi ziren, eta izarrak haietatik abiatuta osatu ziren.
Ehunka milioi urte geroago hasi ziren galaxiak sortzen. Eguzkia eta haren inguruko astro guztiak duela 4.600 milioi urte sortu ziren.
Teleskopioak: Zerua Behatzeko Tresnak
Teleskopio Optikoak
Galileo Galileik (1564-1642) tresna baten berri izan zuen: teleskopioa. Orbanak ikusi zituen Eguzkian, kraterrak, mendiak eta haranak Ilargian, eta lau satelite Jupiterren inguruan.
Gaur egungo teleskopioak konplexuagoak eta zehatzagoak dira. Planetak, sateliteak eta izarrak zehaztasun handiz ikusten dituzte.
Teleskopio Handiak
Mendi altuetan kokatzen dira, argitasun artifizialak eta lainoek ikusmena eragotz ez dezaten.
Erradio-teleskopioak
Antena paraboliko handiak dira; haien bidez, urruneko izarrei buruzko informazio asko jaso daiteke.
Espazio-teleskopioak
Lurraren inguruko atmosferak zeruaren behaketa oztopatzen du. Oztopo horiek gainditzeko, teleskopioak espaziora bidaltzen dituzte eta egindako argazkiak Lurrera bidaltzen dituzte. Gaur egun, batzuk Lurretik 1,5 milioi kilometrora orbitatzen ari dira.
Unitate Astronomikoa eta Nebulosak
Nebulosak
Gasez osatutako hodeiak dira, eta bertan izarrak sortzen dira. Grabitazio-indarrek ezegonkortasuna sortzen dute; nebulosa gero eta zati txikiagotan apurtu daiteke, eta azkenean zati horiek kolapsatu eta izar bat sortzen da.
Galaxiak
Izarrez, hodei-gasez, planetez, materia ilunez eta energiaz osatutako multzoak dira. Gaur egun, milaka milioi galaxia daude unibertsoan (horietatik 1.000 inguru modu errazean ikusgai).
Izarren Bizitza eta Motak
Izarrak
Izar bat gas-bola handi bat da. Erakarpen-indarrei esker daude haren osagaiak elkartuta, barruko erreakzio nuklearren ondorioz. Gehienbat hidrogenoz eta helioz osatuta daude.
Nano Zuriak
Helio kantitate handia kontsumitzean, izarra uzkurtu egiten da eta kanpoko geruzak aldendu egiten dira. Nukleo bero eta dentsoa geratzen da, Lurraren tamainakoa. Bukaeran, hoztu egiten da.
Erraldoi Gorriak eta Supernobak
Eguzkiak baino masa askoz handiagoa duten izarrak dira, nukleo-tenperatura handikoak. Kanpoko geruzak eztanda egiten duenean, supernoba bat sortzen da.
Neutroi-izarrak
Supernoba baten nukleo dentsoan neutroiak soilik existitu daitezkeenez, neutroi-izar bat sortuko da.
Zulo Beltzak
Puntu batean kolapsatzen da nukleoaren masa osoa. Grabitatea hain handia denez, ezerk ezin du ihes egin, ezta argiak ere.
Pultsarrak
Oso azkar biratzen duen neutroi-izar bat da, oso magnetizatuta dagoena.
Planetak eta Sateliteak
Izar askoren inguruan astro handi eta biribilak daude orbita eliptikoak egiten: planetak dira. Urrutiko izar askoren inguruan exoplanetak daude, eta haien inguruan, sateliteak.
Trantsitu Metodoa
Trantsitu metodoa izar baten argia gutxitzen denean erabiltzen da planeta berriak aurkitzeko. Planeta izarraren aurretik pasatzen denean, argiaren distira jaitsi egiten da. Horrela, planetaren tamaina eta orbita-aldia kalkula daitezke.
Eguzki-sistemako Planetak
Hauek dira gure sistemako planetak:
- Merkurio
- Artizarra
- Lurra
- Marte
- Jupiter
- Saturno
- Urano
- Neptuno