Unibertsoa eta Lurra: Izarren Heriotza, Planeta-Sistemak eta Egitura Geologikoak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,06 KB

IZARREN HERIOTZA: Izar batek bere bizitza amaitzen duenean, hidrogenoaren fusioaren bidez lortutako helioak fusio-erreakzio batzuk eragiten ditu. Izarraren bizitza zertxobait luzatzen da, baina prozesua itzulezina da, helioa ere agortu egiten baita. Azkenean, izarra itzali egingo da, eta azken fase hori era desberdinean gertatuko da izarraren tamainaren arabera.

PLANETA-SISTEMA: Izar bat eta horren inguruan biraka dabilen astro taldea.

Planetak

Eguzkiaren inguruan biratzen ari diren astroak dira.

Motak:

  • Barnealdekoak: Eguzkitik gertuen daude, txikiak eta dentsuak dira. Satelite gutxi dauzkate.
  • Kanpoaldekoak: Eguzkitik urrunenak daudenak dira. Dentsitate txikia daukate, oso handiak dira eta satelite ugari dute.

Sateliteak

Planeten inguruan biraka dabilen astroak.

Motak:

  • Erregularrak: Orbita zirkularretan biratzen dute.
  • Irregularrak: Orbita eliptikoak egiten dituzte.

Higidura:

  • Errotazioa: Planetaren inguruko biraketa.
  • Translazioa: Eguzkiaren inguruko biraketa.

Asteroideak

Martitz eta Jupiter artean dauden milaka astro dira.

Motak:

  • Meteoritoak: Orbita galdu duten asteroideak.
  • Izar iheskorrak: Meteoritoak atmosferan sartzerakoan eratzen dira.

Galaxia

Izarrez eta nebulosez osatutako multzoa da.

Osagaiak:

  • Izarrak: Argi propioa duten milaka milioi astrok.
  • Nebulosak: Gasez eta hautsez osatutako hodeiak.

Motak:

  • Irregularrak: Izar agregakinak ordenarik gabe daude eta inguruan nebulosa asko daude.
  • Espiralak: Agregakinen zati bat erdian biltzen da nukleoa eratuz, gainerakoak nukleoa inguratzen duten luzakinetan kokatzen dira, luzakin horiek besoak dira.
  • Eliptikoak: Izar agregakinak elipse-forma eratzen dute, nukleoa dauka baina besorik ez, nebulosa gutxi dute.

Dimentsioa:

  • Argi-urtea: Argiak hutsean urtebetean egiten duen distantzia da.

Higidura:

  • Errotazioa: Beren erdigunearen inguruan jiratzen dute.
  • Translazioa: Bata bestetik biratzen dute.

Paleomagnetismoa

Lurra iman erraldoi baten antzekoa da, eta indar magnetikoak sortzen ditu berez. Magmaren barnean dauden mineral burdindun batzuk indar magnetikoen arabera orientatzen dira magma hoztean kristaltzen direnean.

Kontinente-ertzak

Kontinente batzuen plataforma kontinentalaren ertzak bat datoz guztiz. Elkartuta egon zirela eta kontinente bakar bat eratzen zutela esan daiteke.

Egitura Geologikoak

Bat datoz, adin bereko mendikate edo mendigune batzuk. Esan daiteke, kontinenteak elkartuta zeudela egitura horiek sortu zirenean.

Fosilak

Espezie fosil batzuek gaur egun bata bestetik urrun dauden kontinenteetan duten banaketari erreparatuz gero, espeziea bizirik zenean kontinente bakarra osatzen zutela baieztatu daiteke.

Paleoklimatologia

Beste garai batzuetako gerriko klimatikoen bat etortzea ere kontinenteen kokapena zehazteko erabil daiteke.

Lurraren Egitura

Lurrazala:

(0-35 km) Geosferaren geruza arinena da, eta Si, O, Al, Na, K eta Ca-z osatutako silikatoek eratzen dute batik bat.

Mantua:

(35-2900 km) Dentsitate handiagokoa, Si, O, Fe, Mg-z osatutako silikatoek eratzen dute. Konposizio alde txikiek goi-mantua eta behe-mantua bereizten dituzte.

Nukleoa:

(2900-6371 km) Geruza metaliko bat da, lurraren dentsitate handieneko geruza, eta Fe eta Ni dira elementu nagusiak. Kanpo-nukleoa eta barne-nukleoa bereizten dira.

Litosfera:

(0-120 km) Geruza zurrun bat da, eta arroka solidoz osatuta dago batik bat.

Astenosfera:

(120-240 km) Geruza plastiko bat da, material urtuz eta solidoz osatutako nahaste bat.

Mesosfera:

(240-2900 km) Geruza zurrun bat da, dena dela, baditu, hainbaten ustez, behetik gora igotzen diren material urtuak.

Endosfera:

(2900-6371 km) Kanpoalde urtu batek eta barnealde zurrun batek osatutako geruza da.

Entradas relacionadas: