Unibertsoa, Galaxiak eta Izarrak: Big Bang, Rip eta Crunch
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,86 KB
Unibertsoa
Unibertsoa materia eta energiak osatutako multzoa da, bere barruan duen espazioa barne.
Unibertsoan galaxia ehunka daude; bakoitza milaka izarrez osatuta egon daiteke. Galaxia batzuek hauts eta laino ugari dituzte; hautsek eta lainoek nebulosa edo izar-lainoa osatzen dute. Izar askok planetak dituzte inguruan bueltaka, eta planeten sistemaak eratzen dituzte. Zenbait planeten inguruan sateliteak biraka dabiltza.
Big Bang
Zientzialarien arabera, duela 13.700 milioi urte inguru eratu zen unibertsoa Big Bang edo Leherketa Handiaren ondorioz.
- Hasierako pultsu edo puzketa (hedapena) izan zen.
- Matteria eta argia agertu ziren.
- Atomoak osatu ziren.
- Izarrak eta galaxiak sortu ziren.
Big Rip
Big Rip-en kasuan, hedapen-indarrak (unibertsoaren arteko hedapena) grabitazio-indarraren gainetik jarraitzen badu, unibertsoa etengabe zabaltzen jarraituko du. Azkenean, espazioaren hedapenak egitura egonkorrak disolbatuko lituzke eta Big Rip gertatuko litzateke.
Big Crunch
Bestalde, Big Crunch-en hipotesiak dioenez, galaxien arteko erakartze grabitatorioa hedapen-indarraren gainditzen badu, unibertsoa berriro kolapsatu egin liteke; galaxiak elkarrengana gerturatuko dira eta unibertsoaren kolapsoa gertatuko litzateke.
Galaxia motak
Galaxiak bi talde nagusitan sailkatzen dira: goiztiarrak eta berantiarrak.
- Galaxia goiztiarrak: zaharragoak izan ohi dira eta gas eta hauts gutxiago izaten dute. Horien artean eliptikoak eta lentikularrak aurkitzen dira.
- Galaxia berantiarrak: gazteagoak eta gas eta hauts asko dituztenak. Horien artean kiribilak, kiribil barratuak eta irrregularrak daude.
Izarrak
Izar bat argi-iturri eta astro beroa da; hidrogenoz eta helioz osatutako gune esferikoa du. Gunearen barruan erreakzio nuklearrak gertatzen dira, eta horiek argia eta beroa askatzen dute.
Izarrak sailkatzeko kontuan hartzen diren parametro nagusiak hauek dira:
- Tamaina (neurria)
- Kolorea
- Ageriko magnitudea (ikus daitekeen argitasuna)
Esne Bidea
Esne Bidea kiribil barratua den galaxia bat da; gure planeten sistema galaxia horretan kokatuta dago eta Talde Lokal izeneko galaxia-multzoaren parte da. Esne Bideak 200.000 milioi izar inguru dituela kalkulatzen da.
Hain da handia ezen argiak 100.000 urte baino gehiago beharko lituzkeela haren diametroa zeharkatzeko.
Gure galaxia hiru eremu nagusitan bereizten da: gunea (nukleoa), diskoa eta haloa.