Unibertsoa eta Eguzki-sistema: Osagaiak eta Planetak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,09 KB

Unibertsoa eta bere Osagaiak

Teoriak

Teoria geozentrikoa: Lurra zegoen unibertsoaren erdialdean eta izarrek, Eguzkiak, planetek eta Ilargiak biraka zebiltzan bere inguruan.

Teoria heliozentrikoa: Geldirik dagoena Eguzkia da, eta Lurra, sateliteak… bere inguruan biraka dabiltza.

Unibertsoa

Zer da unibertsoa? Unibertsoa existitzen den materia eta energia guztia, eta hauek existitzen diren espazioa eta denboraren batasuna da. Astro guztien multzoa da eta hauek okupatzen duten espazioari deitzen zaio.

Eguzkia

Eguzkia: Eguzkia hidrogenoz eta helioz dago osatuta.

Galaxiak

Galaxia: Unibertsoa galaxiaz osatuta dago.

Zer da galaxia? Galaxia izarrez, gasezko eta hautsezko lainoz eta materia ilunez osaturiko grabitate-multzoa da. Galaxia bakoitzak ehunka milioi edo milaka milioi izar eduki ditzake. Galaxia multzoari galaxia-kumulua deitzen zaio. Unibertsoaren galaxiak ez daude geldirik, bata bestearengandik aldentzen ari dira, leherketa baten zatiak izango balira bezala.

Galaxiaren osagaiak

Galaxiaren osagai nagusienak nebulosak, izar-sistemak, izar-multzoak… dira.

Kuasarrak

Kuasarra: Kuasarrak urruneko galaxien erdigunean dauden energia-formazioak dira. Eguzki-sistemaren tamainakoak izaten dira. Galaxia aktiboetan aurkitzen dira, eta energia gehien ekoizten duten astroak dira unibertsoan. Urtero, kuasar batek 1.000 eguzki-masa irensten ditu.

Zulo Beltzak

Zulo beltza: Zulo beltza dentsitate ikaragarri handia duen objektu astronomikoa da. Grabitate-indarra oso handia da, ihes-abiadura argiaren abiadura baino handiagoa delarik. Beraz, ezerk ere ezin dio bere grabitate-indarrari ihes egin, horregatik du izen hori.

Zulo beltzak erlatibitate orokorrari esker iragarriak izan ziren. Erlatibitate orokor klasikoaren arabera, zulo beltzek ez dute kanpora ez materiak ez energiarik isurtzen.

Nebulosak

Nebulosa: Gure planeta-sistemaren materiala nebulosa batetik dator.

Nebulosak hautsez eta metatutako gasez osaturiko espazioko hodeiak dira. Hau da, izarren artean dagoen hauts eta gas lainoa.

Konstelazioak

Konstelazioa: Konstelazioak zerua zatitzeko erabiltzen den sistema dira eta izar multzoek osatzen dituzten irudi bitxiak dira. Adibidez, Orion, Escorpio… Iparrizarra “Hartz Txikia” konstelazioan aurkitzen da.

Izarrak

Izarra:

Zer da?

Gas-kantitate izugarriz eraturiko gorputz zerutarrak edo astroak dira. Adibidez, Eguzkia, Iparrizarra…

Sorrera

Molekula-hodei batean du jatorria izarrak eta grabitate-ezegonkortasunak bultzatzen du bere sorrera.

Supernobak

Supernoba:

Zer da?

Supernoba oso objektu distiratsu bat sortzen duen izar-leherketa da.

Sorrera

Fenomeno hau oso masa handiko izarretan gertatzen da.

Ezaugarriak

Supernobek aste edo hilabeteetan zehar irauten duten oso argi-izpi distiratsuak igortzen dituzte.

Eguzki-sistemako Planetak

Planetak

Planeta:

Zer da?

Planeta, izar baten inguruan itzulika dabilen gorputz gotor, masa handikoa, berezko argirik ez eta fusio nuklearraz energiarik sortzen ez duena da.

Planeten orbitak ia zirkularrak izan ohi dira.

Sorrera

Lurretik mila argi-urtera dauden izarrei behatuz, izar gazteek inguruan hautsezko eta gasezko disko bat izaten dutela ikusi da; izarra zahartzen doan heinean, hauts eta gas horiek pilatu eta planetak sortzen direla uste da.

Eguzki-sistemako Planetak

  • Merkurio: Eguzkitik hurbilen dagoen planeta da eta Eguzki-sistemako bigarren txikiena.
  • Artizarra: Eguzkitik bigarren planeta da (Merkurio eta Lurraren artekoa).
  • Lurra: Eguzki-sistemako hirugarren planeta da. Bizia dagoen bakarra da eta satelite natural bat du, Ilargia. Lurrak Eguzkiari birak ematen dizkio.
  • Marte: Eguzkitik hasita laugarren planeta da Eguzki-sisteman.
  • Jupiter: Eguzki-sistemako bosgarren planeta da. Denetatik handiena da askogatik.
  • Saturno: Eguzkitik seigarren planeta da. Izotzez eta hautsez osatutako eraztun ikusgarriak ditu.
  • Urano: Eguzkitik zazpigarren planeta da. Gasezko erraldoia da. Horizontalean biratzen du eta eraztun txiki bat dauka.
  • Neptuno: Eguzki-sistemako zortzigarren planeta. Egitura gaseosoa eta izoztua du. Hidrogenoz eta Helioz osatuta dago. Oso bero gutxi jasaten du Eguzkiarengandik, oso urrun dagoelako.

Pluton jada ez da planeta bat kontsideratzen, baina honen atzean hodei bat dago, “Oort Hodeia” izenekoa. Hodei hau kometaz osatuta dago, baina ez daukate isatsik, Eguzkitik urrun daudelako.

Planeta Motak

Bi planeta mota nagusi daude:

  • Planeta harritsuak: Eguzkitik hasita lehenengo laurak dira: Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte.
  • Planeta gasezkoak: beste guztiak, hau da, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno.

Sateliteak

Satelitea: Satelitea beste objektu baten inguruan grabitatzen duen gorputza da. Hau da, kasu honetan, planeten inguruan biratzen diren gorputzak. Adibidez, Ilargia, Juno…

Asteroideak

Asteroidea: Asteroideak harriz osatutako gorputz txikiak dira, Lurretik ikusita izarrak diruditenak. Marte eta Jupiterren artean asteroide-gerriko bat dago.

Kometak

Kometa:

Zer da?

Kometak Eguzki-sistemako argizagi (astro) mota bat dira eta Eguzkiaren inguruan orbitatzen dute, orbita oso eliptikoak eginez. Izotzez eta harri-zatiz osatuta daude. Adibidez, Halley eta Hale-Bopp.

Osagaiak

Asteroideak ez bezala, kometak Eguzkiaren ondotik pasatzen direnean sublimatzen (solidotik gasera zuzenean pasatzen) diren material solidoz osaturik daude, eta isats moduko bat agertzen da.

Entradas relacionadas: