Unibertsoa eta Eguzki-Sistema: Jatorria eta Bilakaera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,54 KB
Unibertsoa eta Eguzki-Sistema
Garai batean, Lurra unibertsoaren zentrua zela uste zen, eta beste guztia bere inguruan biratzen zuela. Lurraren inguruan biratzen ziren astroei planeta deitu zitzaien, eta zazpi ziren guztira. XVI. mendera arte iraun zuen eredu geozentrikoak, hau da, Lurra unibertsoaren zentrua zen teoria horrek (Anaximandro). Ondoren, Anaximandro hil zenean, eredu heliozentrikoa plazaratu zen, eta teoria honek Lurra eta beste planetak Eguzkiaren inguruan biratzen direla zioen. Beraz, erdigunea Eguzkia izango litzateke (Koperniko). Galileok, aldiz, bere teleskopioa erabiliz, Ilargiak kraterrak zituela ikusi zuen, eta baita Jupiterren sateliteak aurkitu ere. Keplerrek planeten orbitak eliptikoak zirela erakutsi zuen, eta Newtonek, berriz, grabitazio unibertsalaren legea aldarrikatu zuen. Guzti honek eredu heliozentrikoa osatzen du. Baina, beranduago, eredu hau ere zalantzan jarri zuten, eta Halleyk izarrak ez daudela finko esan zuen, hau da, distantzia ezberdinetan zeudela. Herschelek Eguzkia galaxiaren erdigunetik oso urrun dagoela esan zuen, eta, beraz, ez dela unibertsoaren erdigunea. Hubblek Andromeda nebulosa izarrez osatuta zegoela ikusi zuen eta, ondorioz, galaxia bat dela ondorioztatu zuen. Galaxia ugari aurkitu zituzten, eta gaur egun ezinezkoa da zenbat dauden zehaztea. Izarrek galaxiak osatzen dituzte.
Galaxia
Unibertsoaren funtsezko osagaiak dira. Argi propioa duten ehunka edo milioika izarrek osatzen dituzten astroak dira. Izarrez gain, hautsez eta gasez osatutako nebulosak daude. Izar guztiak galaxiaren erdigunearen inguruan biraka ari dira. Galaxian hutsuneak dira nagusi, eta, beraz, kumuluak osatzen dira. Hiru galaxia mota daude: irregularrak, espiralak eta eliptikoak. Argiaren abiadura: 300.000 km/s. Unibertsoan milaka galaxia daude, eta horietako bat Esne-Bidea da. Bertan daude bai Lurra eta baita Eguzki-Sistema ere. Esne-Bidea galaxia espirala da, eta 200.000 milioi izar inguru daude bertan. 100.000 argi-urteko diametroa du. Gure galaxia, beste galaxia askorekin batera, Talde Lokala deritzon galaxia-multzoaren parte da.
Izarrak
Izarra galaxiaren unitatea da, eta gas masa handi bat da. Honek energia argi eta bero moduan igortzen du. Beren buruaren inguruan biraka aritzen dira. Hauek sortu, energia igorri eta suntsitu egiten dira. Eboluzio hau izarraren masaren araberakoa izango da. Izar batzuk nano zuri edota neutroi-izar bihur daitezke. Eguzkia Esne-Bideko izar bat da, Lurretik hurbilen daukaguna. Biziaren garapena, hauek igortzen duten argiak eta beroak ahalbidetuko du. Planeta-sistema bat astro-multzo batek izar baten inguruan biratzen duenean osatuko da.
Eguzki-Sistema
Eguzki-Sistema Eguzkiak eta bere inguruan biraka ari diren planetek osatzen dute. Hau, Eguzkiak, 8 planetek, 180 satelitek, milaka asteroidek, meteoritoek, kometek, hauts-partikulek eta gasek osatzen dute. Kometak, Eguzkiarekin berotzean gasa askatzen duten harrizko gorputzak dira, eta gauean ikus daitezke.
Unibertsoaren Sorrera: Big Bang
Unibertsoaren sorrera kosmologiak aztertzen du, eta bi ikuspuntu ezberdin daude honen inguruan: teoria geldikorrak eta leherketa zaleak. Gaur egun, leherketaren teoria edo Big Bang-a onartzen da. Unibertsoaren hasieran ez zen leherketarik izan, espazioaren hedapena baizik. Unibertsoa duela 13.700 milioi urte sortu zen, eta une horretatik gaur egungo galaxiak osatzen dituen guztia irudika ezin den esfera batean kokatzen zen, superatomoan.
Unibertsoaren Bilakaera Big Bang-etik
Unibertsoaren tamaina alfiler baten tamaina baino askoz ere txikiagoa zen, baina bere dentsitatea eta tenperatura izugarriak ziren. Izugarrizko abiaduran, unibertsoa puztu eta handitu egin zen, eta lehenengo materiazko partikulak sortu ziren; eta horrekin batera, fisikaren lau oinarrizko indarrak eta oinarrizko partikulak. Protoiak eta neutroiak elkartuz, nukleo arinak sortu ziren. Unibertsoak 300.000 urte zituenean, hedapenak tenperaturaren beherakada eragin zuen, eta elektroiak elementu arinekin elkartuz, lehenengo atomoak sortu ziren. Hortik aurrera, unibertsoa hedatuz eta hoztuz joan zen, eta grabitatearen eraginez dentsitate handiagoko eremuak sortzen hasi ziren (hodeiak, izarrak, galaxiak...).
Eguzki-Sistemaren Sorrera (Izarrak)
Gaur egun, nebulosaren garapena onartua dago, nahiz eta oraindik hainbat puntu ilun aurkitu. Teoria ebolutiboaren arabera, Eguzkiak eta bere inguruan dabiltzan planetek sorrera berdina izan dute. Honen arabera, Eguzki-Sistemaren sorrera hauts eta gas kantitate izugarriz osaturiko nebulosa birakari batean kokatzen da.
Prozesua
- Nebulosa osatzen zuten gasa eta hautsa kondentsatzen hasi ziren.
- Ondorioz, biraketa abiadura handitu zen.
- Horrek masa batzuk askatu zituen.
- Handiena erdikoa zen. Horrek izarra (Eguzkia) sortu zuen, eta planetek biraka segitu zuten.
- Grabitatearen eraginez, gas masa uzkurtu zen, partikulen arteko talkak handituz.
- Ondorioz, tenperatura handitu zen.
- Hasieran, beroa bakarrik sortzen da, eta energia nuklearra askatu.
- Tenperatura 10-20 ºC-ra igotzen denean, erreakzio termonuklearrak gertatzen dira.
- Ondorioz, izar argitsu bat bilakatzen da.
- Erdigunean, gas hutsezko unitateak biraka zeuden.
- Hasieran, planetesimalak (harrizko gorputz handiak) sortu ziren.
- Urteetan zehar, hauek talka egin zuten, bolumena handituz eta protolurrak sortuz.
- Meteoritoek talka egiten jarraitu zuten.
- Txokeek eragindako presio, bero eta abarren eraginez, harriak urtu eta labaren itxura hartu zuten.
- Lurraren gainazala urtu zen.
- Magmak Lurreko elementu kimiko guztiak zituen.
- Astunenak Lur azpira joan ziren.
- Arinenak Lur gainean geratu ziren.
- Lurrera heldu ziren eta Lurrarekin talka egin zuten meteorito eta planetoide askok.
- Ondorioz, lurrundu eta hodei bilakatu ziren: protoatmosfera.
- Eguzki izpiek ura deskonposatu zuten: fotolisia.
- Lurrera heltzen zen meteorito kopurua murriztu zen.
- Ondorioz, Lur azaleko tenperatura 300 ºC-ra jaitsi zen.
- Ur lurrina kondentsatu eta euri moduan erori zen Lur azalera.
- Euriak Lur azala hoztu zuen.
- Lurrundu, hoztu, lurrundu, hoztu... urak zokogune guztiak bete zituen, itsasoak sortuz.