Unibertsoa, Bizitza eta Giza Erantzukizuna: Zientziaren Ikuspegitik
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,78 KB
Mekanika Kuantikoa
Atomoen, partikula subatomikoen eta eskala txikieneko materiaren portaera azaltzeko sortu zen.
Lehen uste zen atomoak banaezinak zirela, baina gaur egun badakigu hautsi egin daitezkeela, partikula txikiagoz osatuta baitaude (protoiak, neutroiak, elektroiak, quarkak...).
Partikula subatomikoak gorputz eta uhin dira aldi berean, eta kuantu izeneko energia paketeen bidez transmititzen dira. Materia eta energia dira aldi berean. Era batera edo bestera jokatzen dute esperientziaren arabera. Beraz, ez dakigu nola jokatuko duten behaketa egin arte (Schrödingerren katua). Horrek sortzen du ziurgabetasun printzipioa, ezinezkoa delako jakitea partikula hauek nola portatuko diren. Honek zalantzan jarri zituen fisikak zituen kontzeptua eta kausalitatearen teoria.
Big Bangaren Teoria
Iraultza zientifikoan, Galileok geozentrismoa suntsitu zuen, eta orduan teoria heliozentrikoa sortu zen. Big Bangaren teoriak heliozentrismoaren teoria ere zalantzan jarri zuen. Eguzkia unibertsoan dagoen beste izar bat besterik ez da.
Ez dakigu zein den unibertsoaren erdigunea; bakarrik dakigu materia eta energiaren arteko aldaketen bidez moldatzen doala. Leherketa hau izan zen dena osatzen duten partikula subatomikoen jatorria.
Entropia eta Kaosaren Teoria
Entropiaren kontzeptuaren arabera, edozein sistema denborarekin desegingo da. Bizitzak desordenera, kaosera eta heriotzera jotzen du. Baina sistema irekiak desordenari aurre egiteko gai dira, bertan dauden azpisistemek egindako ekarpenei esker.
Kaosa beti egokituko da, baina egitura ordenatu berriak sortu ahal dira. Kaosaren eredu bat tximeleta efektua da (egindako gauzek pentsaezinak diren ondorio ugari izan ditzakete).
Honek eredu mekaniko determinista suntsitu du (unibertsoa guztiz zehatza den makina bat bezala ulertzen zuena).
Bizitza ez da guztiz zehaztuta dagoen orden batekin irauten duen zerbait, baizik eta orden eta desorden zikloetan mugitzen den proiektu bat.
Dinamismoa, Konplexutasuna eta Erronka Etikoak
Dinamismoa dela eta, unibertsoa ez da sistema egonkor eta iraunkor bat.
Gauzak aldatu egiten dira plano unibertsal batean, baina giza plano batean ere bai. Bizitza egonkorra ez den proiektu bat denez, egiten ditugun gauzek sisteman aldaketak sortu ahal dituzte. Giza espeziea eboluzioaren zati txiki bat baino ez da, baina ahalmen harrigarriak ditu. Beraz, gizakiek dugun indar eta askatasun hori modu kontziente eta arduratsu batean erabili behar da.
Horregatik, gaur egungo zientziak giza eboluzioaren bidez sor daitezkeen krisialdiak kontuan hartu behar ditu (klima-aldaketa, baliabideen gehiegizko ustiapena, espezieen desagerpena).