Unibertsoa, Bizitza eta Ekosistemak: Oinarrizko Kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 9,07 KB
Unibertsoa
Existitzen den guztiaren multzoa da. Osagai nagusiak hauek dira:
- Materia: planetak, izarrak, konstelazioak eta galaxiak.
- Bestelakoak: espazioa, denbora, energia eta arau fisikoak.
Galaxiaz osatuta dago (planeta, izar eta abarren multzo handiak).
Gu Lurrean bizi gara, Esne Bidea izeneko galaxian (Eguzki-sistema).
Jatorria eta teoriak
Einsteinek dio beti existitu izan dela eta unibertsoa geldirik dagoela. Edwin Hubblek, berriz, unibertsoa zabaltzen ari dela dio, hasieran elkartuta zegoelako.
Big Bang eta Big Crunch
Big Bang: Duela 13.800 milioi urte gertatu zen. Energia askatzen da, eta hedapena gertatzen da. Atomo primigenioa (energia kontzentratua) sortu zen.
- 1 segundotan: protoiak, neutroiak eta elektroiak sortzen dira.
- 3 minututan (tenperatura jaitsi): neutroiek eta protoiek helio nukleoak sortzen dituzte.
- 300.000 urtetan (tenperatura jaitsi): helio nukleoek eta elektroiek atomoak sortzen dituzte (helioa + hidrogenoa).
Eguzki-sistema
Eguzkia Eguzki Sistemaren masaren %99,86 da (helioa %24 eta hidrogenoa %75). Planetak eta sateliteak daude.
- Barneko planetak: Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte. Harrizkoak eta txikiak dira.
- Kanpoko planetak: Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Gasezkoak eta handiak dira.
Planeta nanoak, asteroideak eta orbitak ere badaude.
Unitate Astronomikoa
Eguzkiaren eta Lurraren arteko distantzia da. 1 UA = 150.000.000 km.
Lurraren jatorria
Harri masa ezberdinak elkartuz sortu zen (talken bidez). Talkek energia eta tenperatura oso altuak sortu zituzten, eta horren ondorioz masa urtua sortu zen.
Ilargiaren jatorria
Ilargiaren orbitaren zentroa ez dago Lurraren erdian.
Lurraren mugimenduak
Lurraren bi mugimendu nagusiak hauek dira:
Translazioa
Lurra Eguzkiaren inguruan mugitzen da orbita eliptiko batean. Urtebete (365 egun) irauten du.
Errotazioa
Lurrak bere ardatzaren inguruan bira egiten du. Bira batek 23 ordu eta 56 minutu irauten du, eta horren ondorioz eguna eta gaua gertatzen dira. Mugimendu horien ondorioz, urtaroak (udaberria, uda, udazkena, negua), solstizioak eta ekinokzioak gertatzen dira.
Insolazioa
Eguzkitik metro karratuko jasotzen den energia da.
Mareak
Grabitatearen eraginez, Eguzkiaren eta Ilargiaren eragina handiagoa da. Marea biziak eta marea hilak Ilargiaren kokapenaren arabera gertatzen dira (marea biziak Eguzkia, Lurra eta Ilargia lerrokatuta daudenean).
Bizitza
Zer da bizitza?
Hiru ezaugarri nagusi ditu:
- Zelulaz osatuta dago: unizelularra (zelula bakarra) edo plurizelularra (zelula asko).
- Egitura kimiko "berdina" du, molekula mota berdinez osatua:
- Molekula inorganikoak: Ez dira soilik bizidunetan aurkitzen (adibidez, ura eta gatz mineralak).
- Molekula organikoak: Izaki bizidunek soilik dituzte, karbonoan oinarrituta (adibidez, proteinak, gluzidoak, lipidoak eta azido nukleikoak, biomolekulak direnak).
- Hiru funtzio nagusi betetzen ditu: elikatu, erlazionatu eta ugaldu.
Bizitzaren jatorria
Lehenengo bizidunak duela 3.500 milioi urte sortu ziren.
Berezko sorrera (Hipotesi baztertua)
Berezko sorrera ("generación espontánea") hipotesiaren arabera, bizitza materia inorganikotik sor zitekeen. Esperimentu batek (harategi pote batean itxita) frogatu zuen ezinezkoa zela: bizitzak bizitzatik etorri behar du. Baina, nondik dator orduan?
Panspermia (XX. mendea)
Bizitza edo mikroorganismoak unibertsotik datoz, kometa eta meteoritoen bitartez.
Arazoak
- Ez du biziaren jatorriaren arazoa konpontzen, lekuz aldatzen baitu arazoa.
- Espazioan, kometa eta meteoritoen abiadura handia dela eta, talka handiak gertatzen dira. Tenperatura asko igotzen bada, bizitza mantentzea oso zaila da.
Oparinen hipotesia
Atmosfera primitibo bat zegoen gas ezberdinekin. Kanpo indarrak agertu ziren, eta horrek atomo ezberdinen lotura ahalbidetu zuen. Atomo ezberdinak lotu ondoren, koazerbatuak agertu ziren. Hauek egitura konplexuagoetan bihurtzen hasi ziren eta zelulak sortu ziren. Zelula horiek izaki bizidunak sortu zituzten.
Lehen izaki bizidunen ezaugarriak
- Prokariotoak: nukleorik gabeak, materia genetikoa zitoplasman dute.
- Heterotrofoak: materia organikoa ingurutik hartzen zuten.
- Anaerobioak: oxigenorik ez zuten erabili behar.
Garai haietan ez zegoen oxigenorik atmosferan. Ondorioz, lehen izaki bizidunak itsas hondoan sortu ziren. Izpi ultramoreetatik babestuta zeuden eta sumendietatik gertu zeuden. Beraz, tenperatura egokia zen eta oxigenoa isurtzen zuten.
Oxigenorik gabe, ez dago ozonorik. Ozonoa atmosferan dago eta izpi ultramoreetatik babesten gaitu. Babes hori gabe, erradiazioa oso altua izango litzateke, eta izaki bizidunak ezin lirateke atmosferan edo lur geruzan sortu.
Lurraren ezaugarriak biziaren alde
- Tenperatura egokia: Lurraren eta Eguzkiaren arteko distantziari esker.
- Atmosferak babesten du: erradiazioetatik, tenperatura mantentzen du (berotegi-efektua) eta beharrezko gasak (oxigenoa, adibidez) eskaintzen ditu.
- Ur likidoa: tenperaturaren eraginez.
- Grabitateak atmosfera mantentzen du.
(Exobiologia: zientziako adar bat da, Lurretik kanpo bizitza dagoen edo ez ikertzen saiatzen dena.)
Bizi-funtzioak
Elikadura
Materia eta energia lotzen ditu egitura betetzeko.
Elikadura autotrofoa
Gai dira materia organikoa sortzeko, kanpoan bilatu beharrik gabe. Adibidez: landareak.
- Fotosintesia: Eguzkiaren energia hartu eta molekula organikoak sortu.
Elikadura heterotrofoa
Ezin dute materia organikoa sortu, kanpoan bilatu behar dute. Adibidez: edozein animalia.
Erlazioa
Ingurutik informazioa jaso eta erantzuna eman.
Ugalketa
Biziari jarraipena emateko helburuarekin antzeko indibiduoak sortu.
Ugalketa motak
Ugalketa asexuala
Gizabanako bakarra. Gizabanakoak bere zati bat (espora) askatzen du, eta zati hori hazi egiten da. Genetikoki identikoak dira.
Ugalketa sexuala
Bi gizabanako (kontrako sexukoak). Gametoak elkartu eta horren ondorioz indibiduo berria sortzen da. Ez dira genetikoki identikoak.
Biosfera eta Ekosistema
Biosfera
Lurrean dauden izaki bizidun guztien multzoa da, baita haien inguru fisikoa ere.
Ekosistema
Inguru jakin edo zehatz batean dauden inguru fisikoa, bertan bizi diren izaki bizidunak eta haien arteko erlazioa da.
Osagaiak
Biotopoa
Inguru fisikoa.
Biozenosia
Inguru horretan dagoen izaki bizidunen multzoa da.
Harremanak/Erlazioak
Izaki bizidunen arteko erlazioak.
Izaki bizidunen lekua ekosisteman
Habitata
Ezaugarri fisiko-kimikoak hartzen dira kontuan, eta ea ezaugarri hauek egokiak diren bizidun honentzat. Adibidez: gamelua – basamortua. Espeziearen beharrak asetzen diren lekua da.
Nitxo ekologikoa
Espeziearen bizitzeko moduarekin dago erlazionatuta: zein funtzio eta rol dituen ekosistema horretan.
Faktore motak
Faktore biotikoak
Izaki bizidunen arteko erlazioen ondorio dira.
Espezie barneko harremanak
Onuragarriak dira.
Familia
Senideen arteko elkartzea da, ugalketa sexuala eginez eta familia rolak ulertuz.
Kolonia
Ugalketa asexualaren bidez sortutako taldea. Adibidez: koralak.
Elkartze gregarioa
Momentu puntual bateko elkarlaguntza. Adibidez: txorien migrazioa.
Espezie arteko harremanak
Sinbiosia (+/+)
Biek irabazten dute eta ezin dira bestea gabe bizi.
Mutualismoa (+/+)
Biek irabazten dute, baina bestea gabe bizi daitezke.
Komentsalismoa (+/0)
Bietako batek irabazten du (elikadura), eta besteak berdin jarraitzen du (besteen soberakinez aprobetxatzen da).
Inkilinismoa (+/0)
Bietako batek irabazten du (etxebizitza), eta besteak berdin jarraitzen du.
Parasitismoa (+/-)
Parasitoak (+) irabazten du ostalariaren kontura, hura hil gabe. Ostalaria (-) kaltetua da. Adibidez: akaina.
Depredazioa (+/-)
Harrapatzaileak (+) onura lortzen du elikagai bat lortuz, presaren gorputza kontsumituz. Presa (-) kaltetua da, hil edo kontsumitzen da.
Ustiapena (+/-)
Bestearen jardueraz aprobetxatu.
Antibiosia (+/-)
Baten presentziak bestearen garapena oztopatzen du.
Faktore abiotikoak (inguru fisiko eta kimikoak)
Biotopoaren ezaugarri fisiko eta kimikoak dira.
Faktore fisikoak
Tenperatura, hezetasuna, presioa, argia, etab.
Faktore kimikoak
PH, atmosferaren gas-kontzentrazioa, gatz-kontzentrazioa, etab.