Unai Elorriaga: Euskal idazlea eta irakaslea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,95 KB

Unai Elorriaga:

Unai Elorriaga Lopez de Letona Bilbon jaio zen 1973. urtean. Deustuko Unibertsitatean Filologia ikasketak gin, eeta hainbat urte eman zituen Labayru Ikastegian mota guztietako lanetan: irakasle (Hizkuntza eta Literatura), zuzentzaile, ikertzaile, itzultzaile… Horrez gainera, urtebete eman zuen Giltza-Edebé argitaletxean testu-liburuak sortzen eta itzultzen.

2002an Espainiako Narratibako Sari Nazionala irabazi, eta 2003. urtez geroztik idazle profesional gisa aritu da, harik eta 2016an oposaketa publiko bidez Bigarren Hezkuntzako plaza lortu zuen arte.

Bost nobela argitaratu ditu, umeentzako hiru narrazio, antzerki-lan bat, euskal literaturari buruzko testu-liburu bat eta hainbat ipuin eta artikulu aldizkari zein egunkarietan (Berria, GeoFrance, El País, Idatz & Mintz…). Munduko hainbat unibertsitatetan eman izan ditu hitzaldiak, adibidez Oxford-en, eta bere liburuak hamar hizkuntza baino gehiagotan daude argitaratuta.

ELEBERRIAK

  • SP-rako tranbia

  • Van’t Hoff-en ilea

  • Vredaman

  • Londres kartoizkoa da

  • Iazko hezurrak

ANTZERKIA

  • Doministiku egin dute arrainek

UMEENTZAKO LITERATURA

  • Matxinsaltoen belarriak

  • Zizili

  • 107 kiwi

TESTU LIBURUAK

  • Literatur idea batzuk

ITZULPENAK

  • Nogueira doktorearen laborategia

  • Etorkizunik ez

  • Artzapezpikuaren bisita

Entradas relacionadas: