Uholdeak eta Fenomeno Klimatikoak: El Niño, La Niña eta Analisia
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,57 KB
Uholdeak: Fenomeno Geologikoen Azterketa
Uholdeak: Fenomeno geologikoak dira, hainbat faktorek baldintzatuta gerta daitezkeenak:
- Arrazoi klimatikoak: Urakaranak, euri-jasak, urtze azkarrak, etab.
- Geologikoak: Seismoak.
- Gizakiaren eraginak: Presen apurketa, ubideen aldaketa desegokiak, etab.
Aldaketa Klimatiko Bereziak: “El Niño” eta “La Niña”
Epe laburrera (hilabeteak, urteak) aldaketa klimatikoek eragiten dituzten atmosfera-oszilazioak dira. Horien ondorioz sortzen dira “El Niño” eta “La Niña” fenomenoak. Fenomeno horiek Ozeano Bareko hego-ekialdearen eta hego-mendebaldearen arteko presio atmosferikoaren oszilazio erratikoak dira (ez dira aldizkakoak).
Egoera Neutroa edo Normala
Egoera neutro edo normalean, alisioek mendebalderantz eramaten dute azaleko ur beroa. Ondorioz:
- Itsas-maila mendebaldean altuagoa da ekialdean baino.
- Ekuatore inguruan garapen bertikaleko hodeiak sortuko dira, prezipitazio ugari emanez.
- Termoklinak gorantz egiten du ekialdean. Ur hotzek gaineko airea hoztu eta, horrekin batera, presio altuak areagotu.
- Ekialdean azaleratzen diren urek elikagai asko dituztenez, kostaldeko arrantza indartzen da.
“El Niño” Egoera
“El Niño” egoeran alisio-haizeak baretu egiten dira, presio aldea murrizten delako. Ur beroa ez da mendebalderantz mugitzen. Ondorioz:
- Prezipitazioak aldatu: lehorteak eta tenperatura altuagoak mendebaldean, eta Ozeano Bareko ekialdean eta erdialdean euriteak.
- Ekialdean termoklinak ez du gorantz egiten eta arrantza murrizten da, ur beroa azalean mantentzen delako eta ez direlako ur hotz eta elikagai-aberatsak azaleratzen.
“La Niña” Egoera
“La Niña” egoeran alisioak indartu egiten dira. Ondorioz:
- Ozeano Bareko itsas mailaren aldea areagotu egiten da.
- Ur beroaren mugimenduagatik, prezipitazioak mendebaldera lekualdatzen dira.
- Termoklinaren igoera nabarmena da; ia ur-azalera heltzen dira, izugarrizko aberastasuna emanez arrantzari.
Oszilazioen iraupena normalean 9-12 hilabetekoa izaten da, sasoi indartsuena abendua-otsaila izanik. Esan dezakegu iraupen hau aldakorra dela.
Mapa Atmosferikoen Irakurketa Egiteko Urratsak
1. Presio Motak
Antizikloien eta depresioen kokalekua eta kopurua aztertu. Presio atmosferikoa egiaztatu. 1013 mb-ko presiotik gero eta urrunago egon, orduan eta indartsuago izango da antizikloia edo depresioa. Begiratu gure herritik hurbilen dagoen isobarari.
2. Euri Fronteen Deskribapena
Aztertu euri fronteen kokalekua azaleko maparen gainean. Zehaztu fronte motak.
3. Aire Masen eta Haizeen Ikerketak
Birarazi depresioak eta antizikloiak, egoeraren ikuspegi orokorra izateko, eta irudikatu mugimendua adierazten duten geziak isobaren gainean. Zehaztu haizearen noranzkoa eta indarra.
4. Atmosferaren Egoeraren Balorazioa
Aurreko datu guztiak kontuan hartuta, egin ezazu atmosferaren egoeraren balorazioa interesatzen zaizun eskualdean; ondoren, egin iragarpena.
Egonkortasuna eta Ipar-Ekialdeko Haizea
Antizikloiaren erdigunea Irlandan egongo da. Euskal Herria antizikloiaren mende dagoenez, egonkortasuna izango da nagusi. Haize leunak ekialdetik joko du, ipar ukitu batekin; beraz, lurralde osoan tenperaturak ez dira oso hotzak izango. Inguruan ez dagoenez fronterik eta haizea ekialdekoa denez, prezipitaziorik eza izango da nagusi.