Uhinen eta Plaken Tektonikaren Oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,22 KB

Uhinen Ezaugarriak

P Uhinak (Uhin Primarioak)

  • Lehenak iristen dira sismografora.
  • Konpresioak eta dilatazioak sortzen dituzte.
  • Atal solidoetan zein likidoetan hedatzen dira.

S Uhinak (Uhin Sekundarioak)

  • Bigarrenak iristen dira sismografora.
  • Norabide perpendikularrean gora eta behera mugimendua sortzen dute.
  • Solidoetan soilik hedatzen dira.

L eta R Uhinak (Azaleko Uhinak)

  • Azkenak iristen dira sismografora.
  • Azalean hedatzen dira.
  • Lurrikarak eragindako kalteak sortzen dituzte:
    • Zurrunak: - (konpresioa/tentsioa)
    • Plastikoak: + (deformazio iraunkorra)

Arroken Sailkapena

Arroka Sedimentarioak

  • Higadura eta meteorizazioaren ondorioz sortzen dira.
  • Metaketa eta zementatzean arroketan bihurtzen dira.
  • Meteorizazioa eragile geologikoen ondorioz gertatzen da.
  • Hiru mota nagusi daude:
    • Detritikoak
    • Organikoak
    • Kimikoak

Arroka Magmatikoak/Igneoak

  • Tenperatura altuek magma sortzen dute.
  • Pitzaduretatik lurrazalera iristen dira.
  • Bi mota daude:

Bolkanikoak (Efusiboak)

  • Sumendiaren ahotik kanpora ateratzen dira.
  • Bat-batean hozten dira.

Plutonikoak (Intrusiboak)

  • Magma lurrazalpean solidotzen da.
  • Poliki-poliki hozten da.

Arroka Metamorfikoak

  • Tenperatura (T) eta Presio (P) aldaketa bortitzen ondorioz sortzen dira.
  • Beti egoera solidoan mantentzen dira.
  • Adibideak:
    • Kareharria → Marmola
    • Buztina → Arbela

Plaken Mugimenduak

Plakak Hurbildu - Muga Konbergentea

  • Litosfera plaka suntsitzen da.
  • Subdukzio zonetan (ertzeetan) energia pilatzen da → Lurrikarak / Itsasikarak.
  • Metamorfismoa gertatzen da.

2 Plaka Ozeaniko

  • Fosa ozeaniko oso sakonak sortzen dira (biak behera doazelako).
  • Bulkanismoa sortzen da → Laba poltsak eratu + itsas sumendiak sortu.
  • Denborarekin, sumendiak itsas mailatik gora ateraz uharte bolkanikoen arkuak sortzen dira.

2 Plaka Kontinental

  • Bi plakak gora jotzen dute (dentistate moduan).
  • Mendikate Interkontinentala sortzen da (obdukzioa).
  • Harriak TF (Tenperatura Funtzioa) normala → Laba gutxi sortzen da.
  • Bulkanismorik EZ.

Plaka Kontinentala eta Ozeanikoa

  • Plaka ozeanikoa hondoratzen da.
  • Fosa ozeanikoa sortzen da (ez da hain sakona).
  • Bulkanismoa gertatzen da.
  • Litosfera kontinentala tolesten da.
  • Mendikate Perikontinentala sortzen da (sumendiez osatuta).

Plakak Urrundu - Muga Divergentea

  • Ozeano-gailurrak sortzen dira.
  • Rift handiak sortzen dira.
  • Magma astenosferatik igo eta ozeano-litosfera berria sortzen da.
  • Lurrikarak + sumendiak (ozeano-hondoa zabaltzen da).
  • Metamorfismoa + Bulkanismoa.

Plakak Irristatu - Muga Kontserbakorra

  • Litosfera plaka ez da sortzen ezta suntsitzen ere.
  • Bi plakak elkarrekiko labaintzen dira (mugimendu horizontala).
  • Bulkanismorik EZ (harria ez da urtzen).
  • Plaken mugetan energia pilatzen da → Lurrikarak.
  • Metamorfismoa.

Zientzialarien Ideiak

  • Hutton: Aktualismoaren printzipioa sortu zuen; prozesu geologiko berak (higadura, sedimentazioa...) historian zehar gertatzen dira.
  • Taylor: Kontinenteen jitoaren ideia garatu zuen.
  • Wegener: Azaldu zuen kontinente guztiak lehen Pangea zirela.
  • Holmes: Lurraren barruko beroak mantuan konbekzio mugimenduak eragiten dituela proposatu zuen.

Wegenerren Ekarpenak (Kontinenteen Jitoa)

  • Froga geografikoa: Kontinenteak puzzle baten itxura dute.
  • Froga geologikoa: Arroka eta mendikate berdinak aurkitzen dira kontinente ezberdinetan.
  • Froga paleoklimatikoa: Klima antzekoaren aztarnak aurkitu dira.
  • Froga paleontologikoa: Fosil berdinak kontinente ezberdinetan.

Entradas relacionadas: