Uhinak: Definizioa, Mota eta Ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,07 KB

UHINA: Energiaren Transmisio Era

Uhina uhin-hidiura energiaren transmisio era bat da, perturbazio baten bidez burututakoa, baina materialen garraio netorik gabekoa. Espazioan hedatzen den perturbazio horri uhina deritzo.

UHIN MOTAK: Hedapenaren Arabera

Hedatzen ingurune materiala behar izatearen ala ez izatearen arabera, uhinak bi motatan sailkatzen dira:

Uhin mekanikoak

Izaera mekanikoa duen perturbazio baten hedapena ingurune material elastiko batean zehar gertatzen da. Horien adibideak dira soka batean eratzen direnak, likidoen gainazalekoak eta soinua.

Uhin elektromagnetikoak

Energia elektromagnetikoaren transmisioa gertatzen da, bi eremu oszilakorren –elektrikoa eta magnetikoa- hedapenaren bidez, ingurune materialaren premiarik gabe. Era horretakoak dira erradiazio elektromagnetiko guztiak (argia, X izpiak, irrati uhinak, izpi kosmikoak,…)

Hedapen-norabidea eta Partikulen Higidura

Uhinen hedapen-norabideak inguruneko partikulen higidurarekin duen erlazioaren arabera:

  • Zeharkako uhinak: Uhina zeharkakoa dela esaten da, baldin bere hedapen-norabidea perturbaturiko ingurunean sorrarazten duen oszilazioaren norabidearen perpendikularra bada. Uhin elektromagnetikoak zeharkakoak dira, baita soka batekoak edota uraren gainazalekoak ere.
  • Luzetarako uhinak: Uhina luzetarakoa dela esaten da, baldin bere hedapen-norabidea perturbaturiko ingurunean sorrarazten duen oszilazioaren norabidearen bera bada. Horien adibideak dira malguki batean sortzen direnak espirak konprimitzen direnean eta soinua.

Uhin-funtzioa

Uhin-funtzioak, y, inguruneko puntu bakoitzeko elongazioa adierazten du denboraren funtzioan.

Hasierako denbora t0=0 hartuz eta hasierako fasea nulua izanik φ0=0 (iturri igorlean dagoen partikularen bibrazio-egoera y = 0 eta v=Aw) y(x,t)=Asin(2π(t/T - x/λ)) edo y(x,t)=Asin(ωt-kx)

ERARIAZKO MAGNITUDEEN DEFINIZIOA

  • Uhinaren anplitudea, A: Oszilazioan inguruneko partikulek duten elongazio maximoa. (m)
  • Uhin-luzera, λ: Bibrazio-egoera berean dauden ondoz ondoko bi punturen arteko distantzia minimoa da. (m)
  • Periodoa, T: Uhin-luzera bati dagokion distantzian hedatzeko behar duen denbora edo perturbaturiko edozein puntuk oszilazio osoa burutzeko behar duen denbora. (s)
  • Maiztasuna, f: Inguruneko puntu batetik denbora-unitatean igarotzen diren uhin-luzeren kopurua edo inguruneko puntu bakoitzak denbora-unitatean burutzen dituen oszilazio osoen kopurua da (Hz=s-1)
  • Pultsazioa, ω: Maiztasun angeluarra (rad/s) ω = 2πf
  • Uhin zenbakia, k: k = 2π/λ (m-1)
  • Hedapen-abiadura, v: Uhina transmititzen deneko distantziaren eta horretarako behar izandako denboraren arteko zatidura da. (m/s) v = λ/T edo v = λ · f

Uhin-mekanikoetan hedapen-abiadura, transmisioa gertatzen deneko ingurunearen araberakoa da.

Entradas relacionadas: