Uhinak, Argia eta Soinua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,54 KB

Uhinak

Uhinaren ezaugarriak

Uhina: Puntu batetik bestera energia hedatzeko modu bat da, materia lekualdatu gabe.

Uhin-anplitudea: Anplitudea uhin baten gailurrak hartzen duen altuera da.

Uhin-luzera, unitatea: Bi gailurren arteko distantzia da. Metrotan neurtzen da.

Periodoa, unitatea: Periodoa oszilazio bat betetzeko behar den denbora da. Segundoetan neurtzen da.

Uhin baten puntu maximoa gailurra da, eta minimoa harana.

Uhin-luzera txikiko uhinek energia handia garraiatzen dute.

Uhinaren sailkapena

Uhina hedapen-norabidearen arabera: Bi multzotan sailkatzen dira: zeharkakoak eta luzetarakoak.

Zeharkako uhinetan, partikulen bibrazioa uhinaren hedapen-norabidearekiko perpendikularra da.

Argia

Argiaren ezaugarriak

Argiaren abiadura airean: Argiaren abiadura airean 300.000 km/s da.

Zenbat km egiten ditu argiak airean 3 minututan? 300.000 km/s * 180 s = 54.000.000 km.

Argia hutsean hedatu daiteke, baina soinua ez.

Argi-fenomenoak

Itzala: Argia objektu opaku baten atzean sortzen duen forma da.

Argi-fenomenoak: Islapena eta errefrakzioa.

Islapena: Argi-izpiek objektu opaku batekin talka egin eta errebotatzea da, norabidea aldatuz.

Errefrakzioa, adibideak: Argi-izpiak ingurunez aldatzean norabidea aldatzea da. Adibide bat: koilara bat uretan sartzean okertuta balego bezala ikusten dugu.

Argiaren deskonposizioa: Argi zuriaren barruan kolore desberdinetako uhin-luzerak daude. Prisma batetik zeharkatzean koloreak banatzen dira, ortzadarra ikusiz.

Gorputzen sailkapena argiaren arabera

Xurgatze-ahalmenaren sailkapena: Hiru multzotan sailkatzen dira:

  • Gardenak: argi guztia zeharkatzen uzten dutenak.
  • Zeharargiak: argiaren zati bat zeharkatzen uzten dutenak.
  • Opakuak: ez dute argirik pasatzen uzten.

Gorputz gardenak argiari igarotzen uzten dioten gorputzak dira; iristen zaien argia ez dute xurgatzen.

Igorle sekundarioak: Argia heltzen zaien gorputzek argiaren zati bat xurgatzen dute eta beste zati bat islatzen dutenez, argi-igorle sekundarioak dira; horrela, gorputzen koloreak ikus ditzakegu.

Objektu gorria: zer izpi xurgatzen eta zer islatzen ditu? Kolore guztiak xurgatzen ditu, gorria izan ezik. Kolore gorria islatzen du.

Kolore zuriak kolore guztietako izpiak islatzen ditu.

Objektu beltzek kolore guztietako izpiak xurgatzen dituzte.

Ispiluak eta Leiarrak

Ispilu esferikoen sailkapena eta desberdintasunak: Ispilu esferikoak bi motatan sailkatu ditzakegu; bietan irudia deformatzen da:

  • Ispilu ahurrak (edo konkaboak): irudiak luzeagoak eta argalagoak ikusten dira.
  • Ispilu ganbilak (edo konbexoak): irudiak txikiagoak eta lodiagoak ikusten dira.

Ispilu lauetan, islatutako irudiek benetako objektuaren forma eta tamaina dute.

Ispilu ahurretan (konkaboetan) islatutako irudia ez dator bat benetako objektuaren formarekin, baina ganbiletan (konbexoetan) ere ez dira irudiak ikusten.

Leiarrak: Gorputz gardenak dira eta irudiak osatzen dituzte argiaren errefrakzioaren bidez. Adibidez, lupak eta betaurrekoak.

Leiar motak eta diferentziak: Bi leiar mota ditugu:

  • Leiar konbergenteak: Lodiagoak dira erdialdean, muturretan baino. Hauek puntu batean biltzen dituzte argi-izpiak.
  • Leiar dibergenteak: Lodiagoak dira muturretan, erdialdean baino. Argi-izpiak banatzen eta desbideratzen dituzte.

Leiar konbergenteen erdialdea lodiagoa da.

Eklipseak

Eklipse motak:

  • Partziala
  • Osoa
  • Eraztun-itxurakoa

Eguzki-eklipsean, Ilargia Eguzkiaren eta Lurraren artean kokatzen da.

Ilargi-eklipsean, Lurra Ilargiaren eta Eguzkiaren artean kokatzen da.

Soinua

Soinuaren ezaugarriak

Soinuaren ezaugarriak:

  • Intentsitatea
  • Iraupena
  • Tonua
  • Tinbrea

Soinu-intentsitatea, sailkapena: Gure belarrira denbora-unitate batean iristen den energia-kantitatea da. Soinuaren intentsitatea dezibeletan (dB) neurtzen da.

  • Ahulak: energia txikia daramate. Anplitude txikia.
  • Ozenak: energia handia daramate. Anplitude handia.

Soinu ozenek anplitude handiagoa dute.

Soinu baxuek anplitude txikiagoa dute.

Tonua, sailkapena: Soinuaren maiztasuna da. Hz-etan neurtzen da.

  • Baxuak: maiztasun txikiak dute.
  • Altuak: maiztasun handia dute.

Soinuaren abiadura airean: 340 m/s.

Soinuaren abiadura solidoetan airean baino handiagoa da.

Zenbat km egiten ditu soinuak airean 720 segundotan? 340 m/s * 720 s = 244.800 m = 244,8 km.

Zenbat denbora behar du soinuak 100 km egiteko? 340 m/s = 100.000 m / x s. x = 100.000 / 340 s ≈ 294,12 s.

Soinu-fenomenoak

Ohiartzuna: Soinuaren islapena da. 17 m baino gehiagora dagoen oztopo batean errebotatzean gertatzen da.

Erreberberazioa: Erreberberazioa egoteko, oztopoa 17 m baino gutxiagora egon behar da.

Pertzeptzioa eta Kutsadura

Begiaren atalak

Begiaren atalak: Kornea, irisa, kristalinoa, begi-ninia, erretina (bertan konoak eta makilak), nerbio optikoa.

Kristalinoa, funtzioa: Argia zeharkatzen duen leiar konbergentea da; objektuaren irudi alderantzikatua sortzen du erretinan. Kurbadura aldatzen du fokatu ahal izateko: hurbileko irudiak fokatzeko konkortu egiten da, eta urrutiko irudiak fokatzeko lautu egiten da.

Belarriaren atalak

Belarriaren atal nagusiak: Belarri-pabiloia, kanpoko entzunbidea, tinpanoa, hezurtxo-katea (mailua, ingudea, estriboa), leiho obala, hodi erdizirkularrak, koklea, entzumen-nerbioa.

Kutsadura

Argi-kutsadura: Argia eta soinua kantitate handietan erabiltzea kaltegarria izan daitekeela planetarentzat eta gizakientzat.

Soinu-kutsadura: Hiri bateko soinua ere oso altua da, eta aurikularren bidez musika hain altu entzuteak ere arriskuak dakar osasunerako.

Entradas relacionadas: