Uhinak eta Argia: Oinarrizko Kontzeptuak eta Fenomenoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,85 KB

Uhinak

Higikari baten oreka-posizioaren alde batera eta bestera hedatzen den higidura periodikoa; beraz, higidura errepikatu egiten da denbora-tarte berbera igarotakoan. Bibrazio-higidura harmoniko sinplea da funtzio harmonikoen bidez adieraz daitekeen bibrazio- edo oszilazio higidura.

Uhinaren Ezaugarriak:

  • Anplitudea (A): Partikula baten eta haren oreka-posizioaren arteko distantzia maximoa, oszilazio-higiduran.
  • Maiztasun angeluarra (W): 2π denboran egindako buelta osoen kopurua.
  • Periodoa (T): Uhin batek bibrazio-egoera berean (fasean) dauden bi punturen artean higitzeko behar duen denbora minimoa.
  • Maiztasuna (f): Segundu batean gertatzen diren buelta osoen kopurua.
  • Hasierako fasea (φ₀): Hasieran zer puntutan dagoen adierazten du.
  • Uhin-luzera (λ): Ingurunean dauden eta fasean dauden bi punturen arteko distantzia minimoa da.
  • Uhin kopurua (k): 2π/λ distantziara dauden uhin luzeren kopurua.
  • Fasea (φ): Gorputzaren bibrazio-egoera adierazten du denbora neurtzen hasten den unean (t = 0). Bere balioak partikularen hasierako posizioarekiko mendekotasuna daukala esaten da. SI sisteman erradiana da unitatea.
  • Hedapen-abiadura (v = ω/k): Uhinaren abiadura da.
  • Bibrazio-abiadura (v_bib): Uhina transmititzen den inguruneko partikulek zer abiaduratan bibratzen duten oreka-punturearen inguruan.

Elongazioa

Elongazioa (x edo y): Oreka-posizioaren inguruan bibratzen edo oszilatzen ari den partikularen posizioa edozein aldiunetan. SI sisteman metroa da unitatea.

Berreskuratze-indar baten eraginpean, gorputz oro higidura harmoniko sinplean higituko da.

Uhin Geldikorra

Uhin geldikor bat da aurkako norantzkoan hedatzen diren anplitude eta maiztasun bereko bi uhin gainezarrita sortzen den uhin erresultantea. Uhin erresultanteko puntu bakoitzaren bibrazio-anplitudea puntuaren posizioaren araberakoa da.

Uhin-higidura

Uhin-higidura deritzo perturbazio bat espazioan hedatzeari; hala, energia garraiatzen da, baina ez materia.

Argia

Islepenerako Legeak

  • Islapena: Argi-izpia, errefrakzio-indize desberdineko bi ingurune banatzen dituen gainazalean talka egin ondoren, ingurune beretik bueltatzea (gainazala zeharkatu gabe).
  • Izpi erasotzailea, normala eta izpi islatua planokideak dira; planoari eraso-plano deritzo.
  • Eraso-angelua eta islapen-angelua berdinak dira.

Errefrakzioa

Errefrakzioa: Argi-uhinaren hedapen-abiaduraren aldaketa da, ingurune batetik beste batera igarotzean. Aldaketa horrek argi-izpiren norabide-aldaketa dakar ondorioz.

  • Izpi erasotzailea, normala eta izpi errefraktatua plano berean daude, planokideak. Plano hori eraso-planoa da.
  • Eraso-angeluaren eta errefrakzio-angeluaren sinuen arteko erlazioa konstantea da, eta inguruneetako argiaren hedapen-abiaduren arteko zatiduraren berdina da erlazio hori. (Snell-en legea: n₁sin(i) = n₂sin(r)).

Efektu Fotoelektrikoa

Gainazal metaliko batzuk, argiaren eraginpean jartzean, elektroiak igortzen dituzte.

Kontzeptuak

  • Gorputz Beltza: Gorputz batek tenperatura dela-eta igortzen duen erradiazio elektromagnetikoari erradiazio termiko deritzo. Gorputz hipotetiko batek igortzen duen erradiazioaren maiztasun-banaketa tenperaturaren mendekoa soilik denean, gorputzari gorputz beltz deritzo.
  • Balaztatze tentsioa (Vstop): Fotoelektroiak zirkuituan beste aldera ez iristeko behar den boltaje kopurua.
  • Lan funtzioa (W₀): Elektroiak metaletik ihes egiteko beharrezkoa den energia minimoa da.

Entradas relacionadas: