Uhinak, Argia eta Kolorea: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,23 KB

  1. Uhin elektromagnetiko batek zein motatako eremuak ditu? Magnetikoa eta elektrikoa.
  2. Uhinak partikulaz eta uhinaz osatuta daude.
  3. Uhin baten oszilazioak mugimendu baten errepikapena adierazten du.
  4. Uhinaren eremu elektrikoa eta magnetikoa uhinaren norabidearekiko perpendikularrak dira.
  5. Bi gailurren arteko distantziak uhin-luzera adierazten du.
  6. Gailurraren eta bailararen arteko distantziaren erdiari anplitudea deritzo.
  7. Denbora-unitate bakoitzeko uhina errepikatzen den kopuruari (ziklo kopuruari) frekuentzia edo maiztasuna deritzo.
  8. Maiztasunaren neurri-unitatea Hertzioa (Hz) da.
  9. Argi ikusgaiaren abiadura (c), hutsean, 300.000 km/s-koa da.
  10. Argi ikusgaiaren abiadura (c), uretan, 225.000 km/s-koa da.
  11. Uhin elektromagnetikoen eremu elektriko eta magnetikoen mugimendua perpendikularra da.
  12. Uhin elektromagnetikoak hedabideetan informazioa transmititzeko erabiltzen dira.
  13. Denbora eta anplitude parametroen arabera neurtzen ditugu uhin elektromagnetikoak.
  14. Zenbat eta maiztasun altuagoa, orduan eta uhin-luzera handiagoa. (Gezurra da).
  15. X izpiek uhin-luzera handiagoa dute. (Hau gezurra da, espektroaren arabera).
  16. Gamma izpiak uhin elektromagnetiko arriskutsuenak dira.
  17. Izpi ultramoreek giza azala beltzarantzen dute.
  18. Bero eran adierazten diren uhinak infragorriak dira.
  19. Gizakiok ikus dezakegun argi-espektroa 4·10-7 m eta 7,5·10-7 m bitartekoa da.
  20. 1.000.000 Hz dira megahertzio bat.
  21. Kolore berdeak 510 nm inguruko uhin-luzera du.
  22. Metro bat 1.000.000.000 nm (nanometro) dira.
  23. Ultramoreak eta infragorriak aurkitzen ditugu ikus-espektroaren bi muturretan.
  24. Uhin elektromagnetikoen neurgailuak esparru elektromagnetiko batean jasaten ari garen osasun-arrisku posibleak neurtzeko erabiltzen dira.
  25. Argi ikusgaiaren uhin-luzera espektro elektromagnetikoan 380 nm eta 780 nm bitartekoa da.
  26. Intsektuek argi ultramorea ikus dezakete.
  27. Newtonek prisma baten laguntzarekin argia koloreetan deskonposatu zuen. Ortzadarra argi-uhinak ur-tantak zeharkatzerakoan sortzen da.
  28. Kolore horiaren uhin-luzera 570 nm eta 590 nm artekoa da.
  29. Kolore gorriak uhin-luzera handiagoa du.
  30. Argia definitzen duen oinarrizko partikula fotoia da.
  31. Erradiazio elektromagnetikoaren oinarrizko hiru propietateak maiztasuna, anplitudea eta uhin-luzera dira.
  32. Izpi laranjaren maiztasuna gutxi gorabehera 500 THz-koa da.
  33. Argi-fokua zabala bada, gerizagune bakarra sortzen da. (Gezurra)
  34. Argi-izpiek azalera lau eta distiratsu batean jotzean, argia leku guztietara barreiatzen da. (Gezurra)
  35. Xurgapen fenomenoari esker koloreak ikus ditzakegu. (Egia)
  36. Arkatz bat uretan sartzean tolestu egiten da. (Gezurra)
  37. Errefrakzioari esker miopiaren ikusmen-akatsa zuzendu daiteke. (Egia)
  38. Difrakzio fenomenoa uhinen izaera ondulatorioaren eraginez gertatzen da. (Egia)
  39. Azalera erliebedun batean jotzen duen argia 90 graduko angelu batean islatuko da. (Gezurra)
  40. Gorputz gardenek argi-izpien zeharkatzea oztopatuko dute. (Gezurra).
  41. Tomate bat gorri ikusiko dugu, gorria ez den beste uhin-luzera guztiak xurgatuko dituelako.
  42. Sintesi gehigarria ematen denean, zenbat eta argi-kolore gehiago izan, argiago ikusiko dugu. (Egia)
  43. Beltzak kolore eza adierazten du. Eta zuriak ere bai. (Egia)
  44. Berdea eta gorria argi-koloreak nahasten baditugu horma zuri baten kontra, horia ikusten dugu.
  45. Sintesi kengarriko kolore primario guztietako iragazkiak gainjarriz gero, fokoari argia oztopatuko diogu.
  46. Iragazki gorria eta berdea nahasten badugu foku baten aurrean, argi marroi antzeko bat ikusiko dugu.
  47. Iragazki berde bat foku baten aurrean jarriz gero, zuriz jantzitako pertsona baten alkandora berde ikusiko dugu.
  48. Iragazki berde bat foku baten aurrean jarriz gero, laranjaz jantzitako pertsona baten alkandora marroi argi bat ikusiko dugu.
  49. Telebistako edo ordenagailuko pantailara hurbilduz gero, irudiko orban zuri baten barruan, urdin, berde eta gorri koloreko puntuak ikusten ditugu.
  50. Kolore sinpleak primarioak dira.
  51. Kolore konposatuak sekundarioak dira.
  52. Laranjaren kolore osagarria urdina da.
  53. Koloreen oinarrizko propietateak: Ñabardura, distira eta asetasuna.
  54. Magenta kolore asetuagoa da arrosa argia eta karmina baino.
  55. Munsellen sisteman 20 kolore-tonu erabiltzen zituen bere sistema esferikoa sortzeko. (Egia)
  56. Bideogintzan eta argazkigintzan erabiltzen den sistema RGB da.
  57. Inprentan erabiltzen den sistema CMYK da.
  58. RGB sistemak sintesi gehigarria erabiltzen du, eta CMYK sistemak sintesi kengarria.
  59. RGB sisteman, kolore urdina (0, 0, 100) adierazten da.
  60. CIE Lab kolore-espazioak hiru dimentsio (3 ardatz) erabiltzen ditu koloreak sailkatzeko. (Egia)
  61. Giro-argiak giro bat adierazten du, sentsazio bat adierazten du eta argi ezberdinak nahasten ditu.
  62. Denbora-unitate batean argi-iturri batek igortzen duen energia (argi-fluxua) lumen (lm) unitatearekin neurtzen da.
  63. Foku baten argi-intentsitatea fokuaren erdigunean da handiena, eta kandela (cd) unitatearekin neurtzen da.
  64. Proiektore batek horma batean ematen duen argi-kantitatea (argiztapena) lux (lx) unitatearekin neurtzen da.
  65. Kolore-tenperatura neurtzeko Kelvinen eskala (K) erabiltzen da.
  66. Tenperatura baxuko argi-koloreak laranjak dira, erdikoak zuriak eta altuak urdinak.
  67. Barruko eta kanpoko argi-tenperatura ohikoenak 3200 K eta 5600 K-koak dira.
  68. Bideoz grabatutako irudiak bertako tenperaturara egokitu behar dira, irudiek errealitateko koloreak adierazteko. Horretarako, kamerari zurien balantzea egin behar diogu.
  69. Gure kamerak zurien balantzea egiteko, orri zurian dagoen argi-tenperatura irakurriko du, eta hori konpentsatzeko kontrako tenperatura gehituko dio.
  70. Argirik gabe ez dago ikusmenik.
  71. Begiek suma dezaketen uhin-luzera tartea 380 nm eta 740 nm artekoa da.
  72. Argiak bi eratara estimulatzen du begia: zeharka eta zuzenean.
  73. Argi-iturri monokromatikoek uhin-luzera bakarra daukate, eta polikromatikoek era askotako uhin-luzera tarte bat.
  74. Zentzumen, Sentsazio eta Pertzepzioa

    Hiru kontzeptu hauen esanahia:

    • Estimulua: Zentzumen-organoren baten erantzuna edo erreakzioa sortzen duen energia.
    • Sentsazioa: Energia fisiko batek eragindako zentzumen-organoren baten aktibazioa.
    • Pertzepzioa: Zentzumen-organoek eta garunak egiten duten estimuluen sailkatze, analisi eta integrazioa.
  75. Begiaren atalak

    1. Irisa
    2. Kristalinoa
    3. Fobea
    4. Ikus-nerbioa
    5. Puntu itsua
    6. Humore beirakara
    7. Begi-ninia
    8. Kornea
  76. Giza-begiak hurbileko objektuak handiago ikusten ditu, zeren eta gure ikus-eremutik zati handiago bat betetzen dutelako.
  77. Argiak tomate gorri batean zuzenean jotzen badu, uhin-luzera gorria islatuko da gure begietara; beste guztiak xurgatuko ditu.
  78. Kornea begiaren kanpoko geruza opako bat da. (Gezurra)
  79. Korneak zeharkatzen dituen argi-izpiak errefraktatu egiten ditu. (Gezurra)
  80. Kristalinoa irisak uzten duen zuloa edo tartea da. (Gezurra)
  81. Fobea begiaren parte koloreduna da eta mintz uzkurkorra. (Gezurra)
  82. Irisak begira sartzen den argi kopurua erregulatzen du.
  83. Kristalinoari esker, distantzia ezberdinetara dauden objektuak enfokatu daitezke. (Egia)
  84. Lenteei esker, argi-izpiak errefraktatu daitezke eta distantzia ezberdinetara enfokatu. (Egia)
  85. Kristalinoaren giharrek tiratuz eta lodituz, begian distantzia ezberdinetara enfokatzen da.
  86. Erretinak argi-energia erreakzio elektriko-kimikoen bitartez nerbio-bulkada bihurtzen du. (Egia)
  87. Erretinan ditugun argi-hartzaile zelulak makiltxoak eta konoak deitzen dira.
  88. Fobea erretinan dagoen zati txiki bat da, eta bertan konoak kontzentratzen dira. Horri esker, gauzak zehaztasunez ikus ditzakegu.
  89. Fobearen inguruko neuronek konoek eta makiltxoek igorritako informazio guztia prozesatu dezakete zehaztasun handiz ikusteko. (Gezurra)
  90. Argi gutxirekin aktibatzen dira. Oso sentikorrak dira eta fotoi gutxi detektatu ditzakete: makiltxoak.
  91. Argi asko behar dute, eta hiru koloreekiko sentikorrak dira bereziki: konoak.
  92. Makiltxoek ez dituzte kolorerik ikusten.
  93. Argi-izpiek eta zelulek igorritako informazioa burmuinaren menpe egongo da seinale hauen analisia, integrazioa eta interpretazioa egiteko.
  94. Begiaren atzealdean dago eta ez dauka makiltxo zein konorik: puntu itsua.
  95. Argazkigintzaren Historia

    Argazkigintzaren aurkikuntza bi fenomenori esker garatu zen: optikoa eta kimikoa.

  96. Kamera iluna (gaur egungo kameraren aitzindaria) erabili zuen lehenengoa Aristoteles izan zen.
  97. Kamera ilunean distantzia ezberdinetara enfokatzeko asmakuntza egin zuena Girolamo Cardano izan zen.
  98. Ezagutzen den lehen irudi finkatua: Joseph Nicéphore Niépce (1765).
  99. “Kobrezko plaka bat, zilar iodurozko geruza batekin. Argiaren arabera, hogeita hamar bat minutuz uzten da lanean. Plakari merkuriozko lurruna aplikatuz, irudi positiboa lortzen da”. Nola deitzen dira teknika honekin egindako argazkiak? Daguerrotipoak.
  100. Nork asmatu zuen paperezko negatiboa? Talbot.
  101. Nor izan zen Krimeako Gerrako argazkiekin biztanleei informazio zuzena eta errealista eskaini zien argazkilaria? Roger Fenton.
  102. Nork asmatu zuen koloretako lehen argazkia? James Clerk Maxwell.
  103. 1840-1850 hamarkadetan, hainbat aurrerapen eman ziren argazkigintzan: objektiboetako lenteen argitasuna landu zen, irudiak finkatzeko prozesuak hobetu ziren.
  104. Zer asmatu eta patentatu zuen George Eastmanek? Zeluloidezko argazki-pelikula.
  105. Nola deitzen zen lehenengo kamera garraiagarria? Leica.
  106. Zein urtetan komertzializatu zen lehenengo kamera garraiagarria? 1925.
  107. Flasha erabili baino lehen, zer erabiltzen zuten? Magnesio hautsa.
  108. Zein teknikarekin garatu zen koloretako argazkigintza? Kodachrome.
  109. Nork asmatu zuen Polaroid kamera eta zein urtetan? Herbert (1947).

Entradas relacionadas: