Uhin polarizatuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 60,51 KB

Uhinen islapena eta errefrakzioa

Islapen fenomenoan, uhin bat bi inguruneren arteko banaketa-gainazalera iristean, uhina lehenengo ingurunera itzuli egiten da. Legeak: Izpi erasotzailea, banaketa-gainazalaren eraso-puntuko normala eta izpi isladatua plano berean daude. Eraso-angelua eta islapen angelua berdinak dira.9k=

Errefrakzio fenomenoan, uhin bat bi inguruneren arteko banaketa-gainazalera iristean, uhina bigarren ingurunean sartzen da. Legeak: Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea plano berean daude. Snell-en errefrakzio indizea n1 sin e = n2 sin r.


Errefrakzio-indizea, argiari dagokionez, ingurune baten errefrakzio-indize absolutua,n, argiak hutsunean duen hedapen-abiaduraren,c, eta ingurune horretan duen hedapen-abiaduraren arteko erlazioa da. N=c/v c=3x108

c-
argiaren abiadura hutsunean v-argiaren abiadura ingurune batean. Beraz argiaren errefrakzio indizea hutsunean 1 da eta airean ia 1 da.


Lupak lente konbergentea erabiltzen duen sistema optiko bat da, tamaina txikiko objektuak ikusi ahal dira, puntu hurbila baino distantzia txikiagoa objetua kokatzen bada.


Argazki-kamaran objetiboaren distantzia fokala,f2=ktea denez, objetuaren distantzia (s1) aldatzen denean, irudia beti filmean eratzeko, objetiboaren eta filmearen arteko distantzia s2 aldatu behar da objetiboa urrunduz ala hurbilduz.



Giza begia ingurune garden multzo batez osatutako sistema optiko bat da. Begiaren itxura esferarena da gutxigora-behera eta elementu garrantzitzuenak hauek dira: Erretina: Barnealdeko mintza da non irudia eratzen da. Kornea: Begia inguratzen duen mintz erresistentearen atal gardena da. Lente kristalinoa da, eta konbergentea da, oso biguna da.


Ikusmen akatsak: Miopia: Normalean urruneko puntua infinito kokatuta dago, baina begi miopearen urruneko puntua distantzia finitura dago, metro gutxi batxuerata. Beraz, begi miopeak ezin gu ikusi metro horiek baino hurrunago.



Hipermetropia: Hurbileko puntuak garbi fokatzeko zailtasuna da. Normalean hurbileko puntua 25cman dago kokatuta baina begi hipermetropikoan hurbileko puntua urrunago dago.

Entradas relacionadas: