Uhin Interferentziak eta Uhin Geldikorrak: Oinarriak eta Azalpenak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,07 KB
Interferentziak
Partikula batek aldi berean mota bereko bi uhin higidura edo gehiagoren eragina jasaten duenean, uhin interferentzia dagoela diogu.
Interferentzia-fenomenoak gainezarmenaren printzipioaz arautzen dira: bi uhinen eragina aldi berean jasaten duen puntuak duen bibrazioa, uhin bakoitzaren eraginez, zeinek bere aldetik, izango lituzkeen bibrazioen batura da (uhinak gurutzatu egiten dira, bakoitza bere hedapenean jarraituz, bidean bien arteko interferentzia egon eta gero ere).
Gainezarmenaren ondorioz, uhin osatzaileen intentsifikazioa edo ahultzea gerta daiteke. Muturreko bi kasuak dira: interferentzia eraikitzailea (konstruktiboa), uhinak fase-konkordantzian iristen badira, eta interferentzia suntsitzailea (deuseztatzailea), uhinak fase-oposizioan iristen badira.
Uhin geldikorrak
Norabide berean baina aurkako norantzaz hedatzen ari diren anplitude eta maiztasun bereko bi uhinen interferentziaz sortzen diren uhinei uhin geldikorrak deritze.
Esate baterako, mota honetako uhinak uhin-higidura ingurune mugatuetan hedatzean sortzen dira, hala nola hodi itxi batean edo muturretan finkaturiko soka batean. Uhin geldikorrak ingurunearen muturretan sorturiko islapenen ondorioz sortzen dira.
Uhin berri honetan anplitudea aldatzen da posizioaren funtzioan, baina denborarekiko independentea da. Beraz, anplitude maximoko puntuak eta anplitude nuluko puntuak aurkitzen ditugu.
Nodoak eta Sabelak (Antinodoak)
Anplitude maximoko puntuei sabelak edo antinodoak esaten zaie (ondoz ondoko bi sabelen arteko distantzia uhin-luzeraren erdia da:
).
Anplitude nuluko puntuei nodoak esaten zaie (ondoz ondoko bi nodoren arteko distantzia uhin-luzeraren erdia da:
).
(Oharra: nodoak beti geldi daudenez, uhin geldikor batek ez du energiarik garraiatzen. Hortik datorkio izena, eta, beraz, uhin geldikorrak ez dira berez uhin bidaiariak).
Uhin Geldikorrak Soka Tinkatuetan
Uhin geldikorren artean, oso interesgarriak dira bi muturrak finko dituen soka edo hari tinkatu batean sortzen direnak. Hauxe da soka edo harizko musika-tresnen kasua. Harietan eragindako bibrazioek uhin geldikorrak sorrarazten dituzte eta, aldi berean, hariek maiztasun bereko soinu-uhinak sortzen dituzte.
Demagun muturrak finko dituen L luzerako haria. Hariaren muturretako islapenen eraginez elkarren aurkako norantzetan hedatzen ari diren uhinek uhin geldikorrak sortzen dituzte. Muturrak, finko egoteagatik, nodoak izango dira. Horrela, posible diren bibrazio-moduek ondoko baldintza betetzen dute:
n ·
= L (n = 1, 2 ,3, ...)
=
(n = 1, 2, 3, ...)
Harmonikoak
Maiztasunik txikienari oinarrizko maiztasuna edo lehen harmonikoa deritzo; hurrengoari, bigarren harmonikoa, eta horrela elkarren segidan, serie harmonikoa eratuz.