Uhin Higidura eta Uhin Motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,73 KB

Medio batean zehar higidura vibratorio baten hedapena gertatzen denean uhin higidura deritzo. Higidura mota hau, uhin izeneko perturbazio fisiko baten hedapenaren ondorioz gertatzen da, eta energia garraiatzen du, materiarik aldiz ez.

Medioa zelako den kontutan izanda uhinak hurrengo eran sailkatu daitezke:

  • Uhin elektromagnetikoak: Ez dute mediorik behar beraien hedpena gauzatzeko, hutsunean garraiatzeko gaitasuna bait daukate. Adibidez: argia, irrati uhinak, telefono mugikorrek erabiltzen dituzten uhinak, mikrouhinak, UV izpiak, IR izpiak ...
  • Uhin mekanikoak: Hauen hedapena gertatzeko medio bat beharrezkoa da. Adibideak: soinua, olatuak, soka batean zehar gertatzen den bibrazioa ...

Beraien bibrazio norabidearen arabera ere sailkatu daitezke:

  • Zeharkako uhinak: bibrazioaren norabidea, hedapenarekiko perpendikularra izango da. Adibideak: gitar soka batean zehar gertatuko uhina, harri batek putsu batean sortu dezaken olatua edota uhin elektromagnetikoak. Hedapenaren eta denboraren menpe izango den, zeharkako posizio aldaketa bat gertatzen da uhin hauetan, Y(x, t) ,.
  • Luzerako uhinak: bibrazioa eta hedapena norabide berdina izango dute. Adibidez: soinu uhinak, malguki batean zehar uhin higidura. Hedapena eta denborarekiko menpekoa den luzerako posizio aldaketa bat gertatzen da uhin hauetan, X (x,t).

Uhinak sailkatzeko criterio dimentsionalak jarraitu daitezke ere bai, era honetan unidimentsionalak izango dira norabide bakarrean hedatzean (adibidez soka), bidimentsionalak aldiz gainazal lau batetik zehar hedatzean (adibidez putsu batean jausitako harriak sortutako uhina) eta hirudimentsionalak hiru dimentsiotan hedatzen direnean (adibidez soinu uhinak edo elektromagnetikoak.

Entradas relacionadas: