Uhin higidura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,49 KB

HIGIDURA BIBRAKORRAK HARMONIKO SINPLEA


-Gorputz batek edo haren partikula batek higidura periodikoa du baldin eta denbora-tarte konstante bat pasatuta haren higiduraren hiru aldagaik (posizioa, r;abiadura, v; eta azelerazioa, a) balio berberak hartzen badituzte. Denbora-tarte horri periodoa deritzo.

-
Higidura periodiko guztiak ez dira zirkularrak.Alde batera eta bestera higitzen dira, alternatiboki eta posizio zentral baten inguruan; oreka-posizio baten inguruan, beti ere ibilbide berari jarraituz. Higidura oszilakor edo bibrakorra dutela esaten dugu.

-Partikula batek higidura bibrakor edo oszilakorra du baldin eta oreka-posiziotik alde batera eta bestera desplazatzen bada, eta denbora-tarte berdinetan haren aldagai zinematikoen balioak errepikatu egiten badira.

F=-kr=-kx

-Gorputz batean eragiten duen indar erresultantea periodikoki eta desplazamenduarekiko proportzioan aldatzen denean, gorputzak higidura oszilakor berezia du, higidura harmoniko sinplea,HHS.

-Gorputz batek ibilbide zuzen batean zehar egiten duen higidura oszilakorra harmoniko sinplea da baldin eta gorputzaren gainean erakarpen-indar batek eragiten badu, proportzionala posizio bektorearekiko, jatorria oreka-puntu edo oszilazio-zentroan duenak, eta noranzkoa desplazamenduaren aurkakoa duenak.


HHSaren EZAUGARRIAK

-Bibrazio edo oszilazioa:Partikulak joan-etorriko higidura oso batean ibiltzen duen distantzia.

-Oszilazio-zentroa,O:higitzen denean, partikula iristen den muturreko bi posizioen arteko erdiko puntua.

-Elongazioa,x:aldiune bakoitzean partikula higikorraren eta oszilazio-zentroaren artean dagoen distantzia, O puntua elongazioen jatorritzat hartuta.

-Anplitudea, A:elongazioaren balio maximoa, hau da, O jatorritik D puntura arteko distantzia.

-Periodoa,T:partikulak oszilazo oso bat egiteko behar duen denbora.

-Maiztasuna,f:denbora-unitatean egindako sozilazioen kopurua.Periodoaren alderantzizko magnitudea da.Si:Hz

-Pultsazioa,w:2pi denbora-unitatetan igarotako periodo kopurua da.SI:rad zati seg


-Partikula batek higidura harmoniko sinplea du X ardatz batean zehar baldin eta haren x elongazioa denboraren funtzio sinusoidal gisa adierazten bada.

-HHSaren T periodoa ez dago anplitudearen mende.


OSZILADORE HARMONIKO SINPLEA

-HHSaren azelerazioaren ekuazioan oinarriturik, kalkulatu egun daiteke zen indarrek eragin behar duen m masako gorputz edo partikula batean, higidura horrekin oszila dezan.

-HHS bat eragiten duen indarra indar zentral bat da, oreka punturantz jotzen duena eta proportzionala dena puntu horretaraino dagoen distantziarekiko.

-Indar elastiko baten eraginpean dagoen osziladore baten periodoa berreskuratze-konstantearen eta gorputzaren masaren araberakoa da, baina ez dago higiduraren anplitudearen mende.


PENDULU SINPLEA

-m masako partikula txiki bat Lluzerako hari batetik(luzaezina eta masa baztergarrikoa) esekitzen badugu, eta partikula hori “alpha”! Angelu txiki bat urruntzenn badugu haren pausagune-posizio bertikaletik, askatzen dugunean osziladore harmoniko baten gisa higituko da. Sistema horri pendulu sinple edo matematikoa deritzo.

-Desplazamenduak oso txikiak direnean, pendulu sinplearen higidura harmonikoa eta sinplea da.


FORMULAK.HB

Higidura harmoniko sinplea


HHSaren ekuazioak.

x=

v=

a=

HHSaren magnitudeen arteko erlazioak:

T=

Osziladore harmoniko sinplea:

X ardatzaren norabideko berreskuratze-indarra:F=-kx

Ez=

Ez(max)=Ep(max)=E=

Erlazioak:


Pendulu sinplea:


T=


UHIN-HIGIDURA

-Uhin-higidura energiaren transmizio-era bat da, nolabaiteko pertubazio motaren baten bidez burutakoa, baina materiaren garraio netorik gabekoa. Espazioan hedatzen den perturbazio horri uhina deritzo.

-Hasierako perturbazioa puntutik puintura hedatzen da, materiaren desplazamendu garbirik gabe, iturri igorle batetik abiatuz.

-Ingurune batean zehar burutzen den energia-transmisioa.

-Atzerapena dago hasierako perturbazioa sortzen denetik, gero eta urrunago dauden puntuetara iritsi arte.

Uhin mekanikoak:izaera mekanikoa duen perturbazio baten hedapena ingurune material elastiko batean zehar gertatzen da,uhinaren energia mekanikoa transmitituz.

Uhin elektromagnetikoak.Energia elektromagnetikoaren transmizioa gertatzen da, bi eremu oszilakorren hedapenaren bidez, ingurune materialaren premiarrik gabe.

-Zeharkako uhinak:Uhina zeharkakoa da baldin bere hedapen-norabidea perturbaturiko ingurunean sorrarazten duen oszilazioaren norabidearen perpendikularra bada.

-Luzetarako uhinak:Uhina luzetarakoa da baldin bere hedapen-norabidea perturbariko ingurunean sorrarazten duen oszilazioaraen norabidearen paraleloa bada.

-Gainazal-uhinak:Likidoen gainazaletan sorturiko gainazal-uhinek oszilarazi egiten dituzte likidoraen partikulak uhinaren hedapen norabideekiko, bai era paraleloan eta bai ere perpendikularrean ere.

Uhin mekanikoen hedapen-abiadura:uhinaren hedapen-abiadura uhina transmititzen den distantziaren eta horretarako behar izandako denboraren arteko zatidura da.

-Uhinen hedapenaren dimentsioak: Unidimentsionalak, Bidimentsionalak eta tridimentsionalak.


UHIN HARMONIKOAK

-Uhin harmonikoak dira ingurune elastiko batean higidura harmoniko sinple baten bidez sorturiko perturbazio periodikoetan sortzen direnak.

Ezaugarriak:

Zeharkako uhin harmonikoen ezaugarriak:
Soka tenkatu batean sortzen diren zeharkako uhin harmonikoen trenaren sorrera.

-
Uhinaren anplitudea,A:oszilazioan inguruenko partikulek duten elongazioaren,y, balio maximoa.SI:m

-Uhin-luzera(landa) bibrazio-egoera berean dauden ondoz ondoko bi punturen arteko distantzia minimoa.SI:m

-Periodoa,T uhin-higidurak uhin-luzera bati dagokion distantzian hedatzeko behar duen denbora.Si:s

-Maiztazuna,f inguruneko puntu batetik denbora-unitatean igarotzen diren uhinen kopurua.Si:Hz

Luzetarako ehin harmonikoen ezaugarriak:Haueek dira magnitude bereizgarriak:Uhin-luzera, Uhinaren anplitudea, periodoa eta maiztasuna.

Entradas relacionadas: