Uhin Geldikorrak: Sorkuntza, Ezaugarriak eta Adibideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB

Uhin Geldikorrak: Sorkuntza eta Ezaugarriak

Zer dira Uhin Geldikorrak?

Norabide berean baina kontrako noranzkoan hedatzen diren anplitude eta maiztasun bereko uhin bidaiariak elkartzean sortzen dira, eta horien ezaugarria da inguruneko partikula guztiek ez dutela berdin bibratzen. Badira bibratzen ez duten partikulak; nodoak deitzen dira. Eta horrez gain, bibratzen duten partikulen anplitudeak ez dira berdinak; euren anplitudeak x posizioarekiko aldatzen dira.

Uhin Geldikorren Ezaugarri Nagusiak

Uhin geldikorren kasuan, inguruneko puntu guztiek, nodoek izan ezik, oszilatu egiten dute aldi berean maiztasun bereko higidura harmonikoez, nahiz eta bakoitzaren anplitudea posizioaren funtzioa den. Anplitude maximoko partikulak sabelak deitzen dira. Beraz, partikula guztien energiak ez dira berdinak, eta gainera, haietako batzuek ez dute energiarik. Hori dela-eta, uhin geldikorretan ez da energia hedatzen. Higidura hauek, dena den, uhin-higiduratzat har daitezke bi uhinen gainezarpenaren bidez lortu direlako.

Nodoak eta Sabelak

Zer dira Nodoak?

Nodoak bi uhinak (aurkako noranzkoan gainjartzen diren uhinak) aurkako fasean egoteagatik elkar anulatzen diren puntuak dira. Nodoak puntu finko, ez-mugikorrak dira.

Zer dira Sabelak?

Sabelak bi uhinak fase berdinean egoteagatik elkar indartzen diren eta uhin ordezkariaren (uhin geldikorra) anplitudea horietako baten bikoitza izatea eragiten duten puntuak dira.

Uhin Bidaiari eta Geldikorren arteko Desberdintasunak

Uhin bidaiarien eta geldikorren arteko desberdintasunak hauek dira:

  • Uhin bidaiarien kasuan, energia hedatzen da ingurunean zehar, eta inguruneko puntu guztien anplitudeak berdinak dira.
  • Geldikorren kasuan, aldiz, inguruneko puntu guztien anplitudeak ez dira berdinak eta ez dute energia berdina, eta badira energia nuluko (anplitude nuluko) puntuak.

Uhin Geldikorrak Soketan Zehar: Adibideak

Uhin geldikorren artean, oso interesgarriak dira bi muturrak finko dituen soka edo hari tenkatu eta malgu batean sortzen direnak. Edozein uhin geldikorren kasuan bezala, hariaren puntu guztiek, nodoek izan ezik, oszilatu egiten dute aldi berean maiztasun bereko higidura harmonikoez, nahiz eta bakoitzaren anplitudea posizioaren funtzioa den.

Bi muturrak finko dituen soka batean, hedatzen diren uhin bat eta bere islatua interferitzean uhin geldikorrak eratuko dira.

Hori lortu ahal izateko, aski izango da muturrak finko dituen L luzerako haria oreka posiziotik aldaraztea eta gero aske uztea.

Hariaren muturretako islapenaren eraginez sortu diren kontrako noranzkoetan higitzen diren uhinak elkartzean uhin geldikorrak sortuko dira.

Bibrazio-Modu Normalak

Uhin geldikor posible bakoitzak bere maiztasun karakteristikoa du, bibrazio-modu normala deritzona. Maiztasun horiek determinatzeko, sokaren bibrazio-era desberdinak kontuan izango ditugu:

Lehenengo Bibrazio-Modua (Lehen Harmonikoa)

Sokaren muturrak nodoak dira, eta horien arteko distantzia L/2 da.

Entradas relacionadas: