Uhin Geldikorrak: Ezaugarriak eta Motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,9 KB

Uhin Geldikorrak
Norabide berean baina aurkako noranzkoan hedatzen diren anplitude eta maiztasun bereko bi uhinen interferentziaz sortzen dira. Esate baterako, mota honetako uhinak uhin-higidura ingurune mugatuetan —hodi batean edo muturretan finkaturiko soka batean— hedatzean sortzen dira: uhin geldikorrak ingurunearen muturrean sorturiko islapenaren ondorioz sortzen dira.

Gainezarmen Printzipioa

Ingurune batean hedatzen ari diren bi uhinen eragina aldi berean jasaten duen puntuaren bibrazioa uhin bakoitzaren eraginez, zeinek bere aldetik, izango lituzkeen bibrazioen batura da.

Uhin Geldikorren Ekuazioa

y = y1 + y2 = A[sin(wt-kx) + sin(wt+kx)]
y = 2Acos(kx)sin(wt) = Arsin(wt), non Ar anplitude erresultantea den.


Uhin geldikorra harmonikoa da, osagaien maiztasun berekoa, eta bere anplitudea, Ar, denborarekiko independentea da, baina sinusoidalki aldatzen da x abzisiaren funtzioan.

Sabelak eta Nodoak

Gainezartzen diren uhinak bakarka aztertzean puntu guztiek anplitude berberarekin bibratzen dutela ikus daiteke. Baina gainezartzean sortzen den uhin geldikorraren puntu bakoitzaren anplitudea jatorriarekiko duten posizioaren araberakoa da. Puntu batzuk jatorrizko anplitudearen bikoitzarekin bibratzen dute (sabelak) eta beste batzuk geldi daude (nodoak).
Uhin bidaiariek perturbazioa transmititzen dute; uhin geldikorretan, aldiz, perturbazioa ez da transmititzen. Uhin bidaiariek energia transmititzen dute, uhin geldikorrek, ez.


Sabelen Posizioa

cos(kx) = ± 1 denean, Ar anplitude erresultantea maximoa da; beraz, kx = nπ; x = nπ/k = nλ/2.
Anplitude maximoko puntuak (uhin geldikorraren sabel edo antinodoak) fokutik λ/4 distantziaren kopuru bikoiti batera daude.

Nodoen Posizioa

cos(kx) = 0 denean, Ar nulua da.
kx = (2n+1)π/2; x = (2n+1)π/(2k) = (2n+1)λ/4.
Anplitude nuluko puntuak (nodoak) fokutik uhin-luzeraren laurdenaren kopuru bakoiti batera daude.


Uhin Geldikor Mekanikoak Soketan

Hariaren muturreko puntuak nodoak dira, puntu horietan ez baitago bibraziorik. Ondoz ondoko bi nodoen arteko distantzia λ/2 denez, uhin geldikorra era dadin, hariaren luzerak ondoko baldintza bete behar du: L = nλ/2; hortik, λ = 2L/n.


Maiztasun txikienari (n=1) oinarrizko maiztasuna edo lehen harmonikoa deritzo; bigarrenari (n=2), bigarren harmonikoa; eta, elkarren segidan, segida harmonikoa osatzen dute.


Mutur Bakar Batean Finkaturiko Haria

Finko dagoen muturrean nodo bat eratzen da, aske dagoen muturrean, berriz, sabel bat. Ondoz ondoko nodo eta sabel baten arteko distantzia λ/4 dela kontuan hartuta, L = (2n+1)λ/4.

Entradas relacionadas: