Udalen Zerga: Nahitaezko Zergak eta Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,22 KB

UDALEN ZERGA: Estatuan, erakunde amankomuna 2/2004, martxoaren 5eko legegintzako errege dekretuan dago. Udalek, ordenantza fiskalen bidez egokituko dute zenbat kobratu behar den. Toki erakundeak, zergak, tasak eta kontribuzio bereziekin finantzatzen dira. Legerik egiteko ahalmenik ez dutenez, ezin dute tributurik sortu. Aipatutako legeak sortzen ditu tributuak, eta eraentzen ditu bere oinarrizko osagaiak, aukera emanez Udalei bere zenbatze osagaiak arautzeko ordenantza fiskalen bitartez.

Zerga batzuk nahitaezkoak dira, nahi eta nahi ez eskatu behar ditu toki erakundeak. Beste batzuk, potestatiboak dira, Udalak eskatu nahi baditu, ordenantze fiskala onetsi behar du. Kasu tipikoa da ondasun higiezinen gaineko zerga.

Nahitaezko Zergak

Ondasun higiezinen gaineko zerga Gauza higiezin bat baldin badugu, udalari ordaindu behar diogu. Gauza higiezinen, landatarra edo hiritarra, titularitatea kargatzen da. Baita ere, eskubide erreal batena, usufruktua, edo superfizie eskubide baten titular izatea, edo kontzesio emakida administratibo baten titularra izatea. Beti ere, gauza higiezinen gainean. Lehentasun ordena dago:

  1. Emakida eskubidea
  2. Superfizie eskubidea
  3. Usufruktu eskubidea
  4. Jabetza eskubidea

Subjektu pasiboa da, eskubidearen titularra dena. Hau da, usufruktua baldin badago, usufruktuarioa izango da, eta ez jabetza soila duena. Oinarri zergagarria, katastro balioa da. Karga tasa legeak ezartzen du, maximo eta minimo baten artean. Azken honek, izaera ordeztailea du. Margen horren barruan, erakunde lokalak bere karga tasa ezar lezake. Hau da, legeak aukera ematen dio muga horren barruan udalari berak arautzeko, eta ez badu ordenantzarik egiten, minimoa aplikatuko da. Aldizkako tributua da, epealdia urte naturala da, eta sortzapena, lehendabiziko egunean gertatzen da. Trakzio mekanikoa duten ibilgailuen gaineko zerga

Hemen biltzen da motorra duen edozein ibilgailu. Taula bat dago, eta ibilgailu motaren arabera, X ordaindu beharko da. Udalak ere aukera du koefizienteak aplikatzeko.

Ibilgailuaren titularitatea kargatzen du, bide publikoetan ibiltzeko gai badira. Hau da, Erregistro Publikoetan matrikulatuak baja eman gabe.

Subjektu pasiboak dira: pertsona fisikoak, juridikoak, eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak, zirkulazio baimenean ibilgailua bere izenean heldu bada.

Zerga tarifa batzuen arabera eskatzen da, eta oibilgailuearen arabera aldatzen da. Udalek posible dute igotzea koefiziente bat aplikatuz. Estatuan adibidez, gehieneko koefizientea %2 da.

Epealdia urte naturala da, salbu ibilgailu baten lehen eskurapena edo baja eman; kasu horretan hiru hilabetetan gertatzen da.

Sortzapena urtearen lehendabiziko egunean gertatzen da, edo ibilgailuaren lehendabiziko eskurapen egunean.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga

Egitate zergagarria, jarduera profesionalak, enpresaritzakoak, edo artistikoak egikaritzea da. Pertsona fisiko guztiak gaur egun salbuetsiak daude, baita ere, elkarteen gaineko zergaren subjektu pasiboak, edo elkarte zibilak, edo nortasun juridikorik gabeko erakundeak, euren negozioen zenbatekoa Estatuan milioi bat euro baino txikiagoa bada.

Entradas relacionadas: