Txuletak humanismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,35 KB

1. Humanismoa, pentsamolde berria

1.1 Humanismoa

· Humanismoa, filosofia- eta kultura-korrontea zen. XIV.Mendean sortu arren, mendearen amaiaren eta XVI.Aren hasieraren artean izan zuen une gorena.

· Humanisten ezaugarri nagusiak:

   - Teozentrismoaren aurka eta antropozentrismoaren alde zeuden. Azken honek gizakiaren garrantzia defendatzen zuen. Fedea utzi gabe, humanistek uste zuten giza adimena zela unibertsoa ezagutzeko eta interpretatzeko funtsezko tresna.

   - Arrazoiaren eta esperimentazioaren bidez lortutako ezaguera ega egiaren bilaketa interesatzen zitzaien. Metodo zientifikoaren oinarriak ezarri zituzten.

   - Jakintsuak izan nahi zuten eta ez gai batean adituak soilik.

   - Antzinateko literatura, filosofia eta artea izan zituzten oinarri eta kultura greko eta erromatarra bultzatu zituzten.

   - Herri hizkuntzaren erabilera sustatu zuten.

· Humanista garrantzitsuenak: Erasmo Rotterdamgoa, Tomas Moro, Antonio de Nebrija eta Luis Vives.

1.2 Humanismoaren hedapena

        Humanismoa inprentari, humanisten arteko harremanari, akademiei eta unibertsitateei esker hedatu zen asko.

2. Zientziaren eta artearen ikuskera berria

2.1 Zientzia berri bat

· Zientzia ulertzeko modu berri bat sortu zen Aro Modernoaren hasiera, gizakiaren jakiteko nahia zela eta: izan ere, jakintsu handiek formulatu zituztelako eztabaidarik gabe onartzen ziren teorietan oinarritzeari utzi zion zientziak. Zientzialariek beren proposamenak era arrazoituan argudiatzen hasi ziren, bai eta horiek frogatzeko esperimentuak egiten ere.

· Errenazimentuko zientzia-adar nagusiak astronomia, medikuntza eta fisika izan ziren. Kartografia, botanika eta zoologia ere garatu ziren, aurkikuntza geologikoen ondorioz.

+ Nikolas Kopernikok (astronomia) argitaratu zuen liburu batean teoria heliozentrikoa landu zen. Teoria horretan Eguzkia unibertsoaren erdigunea zela, eta planeta guztiak, baita Lurra ere, haren inguruan biratzen direla defendatzen zen. Elizak, ordea, teoria geozentrikoa defendatzen jarraitu zuen: teoria horren arabera, Lurra zen unibertsoaren erdigunea, eta Eguzkiak haren inguruan biratzen zuen.

+ Leonardo da Vinci fisikako zientzialari nagusia izan zen. Berari zor dizkiogu mekanikako, hidraulikako eta aerodinamikako hainbat ekarpen. Asmakarien bitartez egin zituen ekarpen horiek. Anatomia-, astronomia- eta botanika-ikerketak ere egin zituen.

3. Erlijio-aldaketak: Erreforma

3.1 Lutherren haustura

· Aro Modernoaren hasiera, eliza katolikoa krisi sakona jasaten ari zen:

   - Goi hierarkia luxuz inguratuta bizi zen eta hori kristautasunaren oinarrien aurkakoa zen.

   - Kleroak prestakuntza urria zuen, eta apaizak ez ziren lan pastoralean egoki aritzen.

   - Elizako kargu asko erosi egiten zirenez, maiz geratzen ziren erlijio-bokaziorik gabeko pertsonen esku.

   - Induljentziak hedatu ziren, hau da, aita santuak saltzen zuen dokumentu bat, eta haren bitartez erosten zen bekatuen barkamena.

   - Bibliaren irakurketak giro kritikoa ekarri zuen.

· 1515ean, aita santuak induljentzia gehiago emango zituela iragarri zuen, eta horiekin lortutako dirua  Done Petri basilika berriaren eraikuntza finantzatzeko erabiliko zela. 1517an, ordea, Martin Luther, Alemaniako monjeak, 95 tesiak dokumentua idatzi zuen. Bertan, aita santua gogor kritikatu zuen, eta doktrina katolikoaren erreformarako oinarriak azaldu zituen. Lutherrek uko egin zion atzera egiteari eta eskumikatua izan zen.

3.2 Luterotar doktrina

· Luther bere ideiak zabaltzen hasi zen:

   - Pertsonak fedeagatik salbatzen dira, ez egiten zutenagatik.

   - Fededunek harreman zuzena dute Jainkoarekin otoitzaren bidez, apaizena jo beharrik gabe.

   - Aita Santuaren autoritatea ukatzen da eta sinestunak biblia askatasunez irakur eta interpreta dezake.

   - Egiazko bi sakramentu daude: bataioa eta eukaristia.

   - Ama Birjinaren eta santuen gurtza bertan behera utzi behar da, idaztunetan agertzen ez denez.

   - Kleroaren zelibatua, hots, ezkontzeko debekua, ez zuen Jainkoak ezarri, Elizak baizik; beraz ez da nahitaezkoa.


Entradas relacionadas: