Txirrindularien Zirkulazio Arauak eta Segurtasuna
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,73 KB
Noiz daukagu lehentasuna?
Ibilgailu motordunei dagokienez, pasatzeko lehentasuna izango dugu bidegorri batetik, txirrindulari-pasabide batetik edo behar bezala seinaleztatutako bazterbidetik zirkulatzen dugunean.
Pasatzeko lehentasuna izango dugu, halaber, ibilgailu motordunek eskuinera edo ezkerrera biratu behar dutenean beste bide batean sartzeko, eta txirrindularia hurbil dagoenean, edo taldean zirkulatzean lehenengoa gurutzatzen hasi denean edo biribilgune batean sartu denean.
Noiz utzi behar dugu pasatzen?
Behar bezala seinaleztatutako oinezkoen pasabideen aurrean geldituko gara oinezkoei pasatzen uzteko. Baita beste bide batean sartzeko biratzean oinezkoak gurutzatzen ari direnean ere, oinezkoen pasabiderik ez badago ere.
Agenteen seinaleak
Besoa bertikalki altxatuta duen agente batek gelditzera behartuko ditu agentearengana hurbiltzen diren bide-erabiltzaile guztiak. Agente batek, besoa edo besoak horizontalki luzatuta dituenean, agentearengana hurbiltzen diren bide-erabiltzaile guztiak gelditzera behartzen ditu, bere besoek mozten duten bideen norabidean. Seinaleak indarrean egongo dira besoa edo besoak jaitsi arren, betiere posizioz aldatu arte edo beste seinale bat egin arte.
Hiritik kanpoko zirkulazioa
Txirrindularientzat egindako bide bat badago, hortik zirkulatu behar dugu; hori dagokion seinalearekin adieraziko da.
Txirrindularientzako biderik ez badago
Txirrindularientzako biderik ez egotekotan, eskuineko bidebazterretik zirkulatu behar dugu. Ibiltzeko modukoa edo nahikoa ez bada, galtzadaren ezinbesteko zatia erabiliko dugu.
Taldean eta paraleloan zirkulatzea
Bi txirrindulari paraleloan joan daitezke; bi baino gehiago binaka ere bai, biko zutabea osatuz. Baina tropelean (errei edo bide-lerro osoa hartuz) ez, baldin eta beste ibilgailuen zirkulazio normala oztopatzen bada, trafiko arazorik badago edo ikusmen txarra badago. Baldintza horiek ematen direnean, banaka, ilaran joan beharko da.
Aurreratzeak eta segurtasun-distantzia
Errepide-sarean, ibilgailu batek txirrindulari bat aurreratzean, 1,5 metroko distantzia minimoa utzi behar du. 200 euroko eta lau puntuko isuna izango du hori egin ezean, falta larritzat jotzen baita. Errepide-sarean, marra jarraia edo ezin aurreratu seinalea egon arren, txirrindulari bat aurreratu daiteke eta ibilgailuek marra jarraia zeharkatu dezakete, baldin eta baldintzak egokiak badira.
Autobideetan (autopista) debekatuta dago. Autobideetan (autobia) sar gaitezke, betiere sarrera debekatzen duen seinalerik ez badago.
Mendian eta oinarrizko arauak
Mendian gaudenean, bide publikoetatik joan behar dugu eta eremu bakoitzaren legeak eta arauak errespetatu. Naturarekiko inpaktua murriztu behar dugu:
- Ez ireki bide berririk.
- Animaliak zein landareak errespetatu.
Txirrindulariaren oinarrizko arauak
- Norbaiti gerturatzean, abiadura moteldu eta bidea eman beharrezkoa bada; kontuz aurreratu eta bertan gaudela ziurtatu.
- Ikuspen gutxiko guneetan abiadura moteldu.
- Baimendutako bideetatik gidatu eta landaretza zaindu, bereziki parke naturaletan eta gune babestuetan; landatutako guneetatik ez pasatu.
- Basapiztiengandik urrun pasatu eta etxeko animaliak ez molestatu.
- Zaborrik ez bota lurrera; gorde eta zakarrontzira bota, eta lurrean aurkitzen duguna batu.
- Jabetza pribatuak errespetatu eta, beharrezkoa izanez gero, baimenak eskatu.
- Autonomiarekin gidatzen ikasi: ibilbidea prestatu, jatekoak eta ura aurreikusi, eta oztopoen aurrean nola erantzun jakin.
- Gune ezezagunetatik bakarrik ez joan. Etxean beti abisatu nondik nora ibiliko garen eta noiz bueltatuko garen.
- Beti apal, neurriz eta atsegin jokatu.
- Mendiko bizikleta izan arren, askotan errepideak gurutzatu edo errepideetatik ibili behar izaten da.
Bide-seinaleak eta esanahia
- Zikloetarako erreserbatutako bidea: Zirkulu urdina bizikletarekin.
- Bizikleta-bidearen bide-marka: Karratu laranja eta gezia gora.
- Bizikleta-zidorra: Zabor-ontzia eta bizikleta.
- Zikloentzat gordetako bidearen amaiera: Zirkulu urdina eta bizikleta debekatuta.
- Galtzadari atxikitako bidegorria: Karratua, gezia gora eta behera.
- Bizikleta-bide baterantz doan seinalea: Bi gezi alboetara.
- Zikloetarako sarrera debekatuta: Zirkulu zuria eta bizikleta.
- Arriskua, oinezkoen hurbiltasuna: Triangelua eta pertsona.