Txinako Merkatu Sozialismoa eta Ohiko Sozialismoa: Konparaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,89 KB

Sarrera eta Testuingurua

Txinako merkatu sozialismoa 1970eko hamarkadaren amaieran iritsi zen, Mao Zedongen heriotzaren ondoren eta Deng Xiaopingen etorrerarekin. Izan ere, momentu hau aurrerapauso handia izan zen Txinako Herri Errepublikarentzat, non antolamendu irekiagoak bultzatu ziren. Esportazioa bultzatu zuten, batez ere teknologia eta merkatu esparruetan, eta gehienbat Japoniari eta AEBei inportatzen zieten. Gainera, aipagarria da txinatarren ideologiaren aldaketa Mao Zedongen heriotzaren ondoren, agintari berrien tankera pragmatikoa nagusitu baitzen.

Horretaz gain, ekonomiaren ikuspegitik, Txinako merkatu sozialismoari esker, Txinako nekazaritzaren, industriaren, defentsaren eta zientzia-teknologikoaren esparruak berriro suspertzea lortu zuten, aurretik aipatutako zabalkundeei esker.

Ekonomiaren Kontrola eta Garapen Eredua

Ekonomiaren Kontrola

Ohiko ekonomia sozialista eta Txinako merkatu sozialista alderatzean, argi ikus daiteke ekonomiaren kontrola nork duen:

  • Ohiko Sozialismoa: Estatuak berak soilik kontrolatzen du.
  • Txinako Merkatu Sozialismoa: Estatuaz gain, merkatuak ere kontrolatzen du.

Garapen Eredua

Garapen ereduari dagokionez, desberdintasun nabarmenak daude:

  • Ohiko Sozialismoa: Autarkian oinarritua zegoen, hau da, garapen endogenoa zuen. Norberaren gaitasunekin eta baliabideekin (autokontsumoa) lortu nahi zen herrialdearen hazkuntza. Garapen honek ez zituen beste herrialdeen produktuak behar, barnealdera garatzen baitzen, honela funtsezko inportazioen ordezkapena bultzatuz.
  • Txinako Merkatu Sozialismoa: Garapena ez zen endogenoa; kanpora begiratzen zuten, batez ere teknologian eta merkataritzan. Honi “Kanpoalderanzko Salto Handia” deitu zioten.

Industria, Lana eta Kontsumoa

Industria eta Lana

Industriari dagokionez, Txinako merkatu sozialistak lehentasuna ematen zion arintasunari, eta ohiko sozialismoak, aldiz, lehentasuna kalitateari ematen zion eta helburutzat output-a handitzea zuen.

Langileei dagokienez:

  • Txinako Merkatu Sozialismoa: Oso basatiak ziren, lan baldintza intentsiboak jasaten baitzituzten (esplotazioa).
  • Ohiko Sozialismoa: Langileen ongizatea zuten helburu.

Inbertsioa eta Kontsumoa

Ohiko sozialismoak garrantzi gehiago eman zion inbertsioari kontsumoari baino, ez baitzuten nahi kontsumismoa bultzatu, bestelako gauzetan baizik (hezkuntza, azpiegiturak, etab.) gizarte maila hobetzeko. Txinako merkatu sozialismoak, aldiz, barneko kontsumoa gehitzea nahi zuen, hau da, merkatua bultzatu.

Plangintza eta Enpresak

Bi sistemen arteko ezaugarri garrantzitsuena plangintza izango litzateke:

Ohiko Sozialismoa

Plangintza zentralizatu bat nabarmentzen da, 5 Urteko Plana deiturikoa. Plangintza hau estatala zen, non plangintza tinkoa eta ekoizpen-baliabideen nazionalizazio intentsiboa nabarmentzen ziren. Gainera, plangintza suspertzeko asmoz, GOSPLAN (Plangintza Ekonomikoarentzako Estatuaren Komisioa) erakundea sortu zen, eta honen betebeharra planak finkatzea eta betetzea zen.

Txinako Merkatu Sozialismoa

Ekonomia mistoa zutenez, enpresak ere mistoak ziren. Enpresa hauek berritzaileak ziren eta gaur egun oraindik ere existitzen dira. Enpresa hauen ezaugarri berezienak eskulan merkea eta produktuen salmenta prezio merkea izango lirateke. Baina, aurretik aipatu bezala, azken batean langileen esplotazioa garatzen da eta honen ondorioz desberdintasun soziala sortzen da. Hala ere, honi esker, munduko potentzia handienetako batean bilakatzen da Txina.

Entradas relacionadas: