Tximista gerra
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,93 KB
STALINEN DIKTADURA
DIKTADURA TOTALITARIO BAT
1929an Stalinek botere guztiak bere esku hartu eta diktadura pertsonal bat ezarri zuen lau bide erabiliz:
Nortasunaren gurtza: propagandaren bidez Stalinen irudia goratu zen.
Alderdi Komunistaren boterea sendotzea
Izua: edozein aurkaritza isilarazteko erabiltzen zen. Horretarako baliabidea polizia politikoa izan zen eta purga (garbiketa) handiak egin zituen.
Kulturaren kontrola: kultura alderdiaren propagandarako erabili zen eta bertan, iraultza goratu zen.
1936 | Alemaniak Renania militartu zuen eta Italiarekin aliatu zen. Gainera, Alemania, Japon eta Italiak Antikomiterm ituna, komunismoaren aurkako ituna, sinatu zuten. Bestalde, Alemaniak eta Italiak Frankoren alde egin zuten Espainiako Gerra Zibilean. |
1938 | Alemaniako tropek Austria inbaditu zuten eta Sudeteak okupatu. Ondoren, Municheko konferentzian Hitlerren lurralde-eskakizunak onartu zituzten aliatuek. |
1939 | Alemaniak Txekoslovakia osoa anexionatu zuen. Alemaniaren eta SESBen Ez Erasotzeko Ituna sinatu zuen Hitlerrek. Baina, Hitlerrek Danzig emateko eskatu zionean uko egin zion eta Polonia inbaditu zuen. |
ARDATZAREN OFENTSIBA
TXIMISTA GERRA
Alemaniak hilabete batean inbaditu zuen Polonia. SESBk, berriz, Finlandiari eraso egin zion. Alabaina, Finlandiako armadak gogor egin zion aurre.
1940ko apirilean, Alemaniak Danimarka eta Norvegia inbaditu zituen, Norvegiako burdina eta Ipar itsasoaren kontrola ziurtatzeko.
Hilabete geroago, Hitlerrek Herbehereak eta Belgika konkistatu zituen, eta handik prestatu zuen Frantziaren gaineko ofentsiba handia. Britainiarrek eta frantziarrek ozta-ozta egin ahal izan zioten aurre Alemaniako armada indartsuari. Frantziarrak Dunkerquetik erretiratu izanak Frantziako ateak ireki zizkien alemaniarrei. Frantziarren eta britainiarren estrategia zaharkituak ezin izan zion aurre egin alemaniarren tximista-gerraren (Blitzkrieg) taktika modernoari. Estrategia horri esker, Alemaniak hamar egunetan konkistatu zuen Frantzia osoa. Ondorioz, Atlantikoko kostaldea alemaniarrek okupatu zuten eta hegoaldean Vichyko Frantzia deritzona ezarri zen eta gobernua Hitlerren eraginpean zegoen.
Ondoren, Alemaniak Erresuma Batua inbaditzea erabaki zuen. Orduan, Hitlerrek aireko erasoari ekin zion; helburua Mantxako kanala kontrolatzea zen. Ingalaterrako Gudua gertatu zen eta bertan, alemaniarrek airez eraso zioten etengabe Ingalaterrari.
ALIATUEN GARAIPENA
1944-45: ALIATUEN AZKEN OFENTSIBAK
SESBen armadak oso ofentsiba arrakastatsua abiatu zuen.
Aliatuentzat SESBen hedapena mehatxu handia zen eta Normandian lehorreratu ziren, Frantziako kostaldean. Helburua mendebaldean fronte bat irekitzea zen eta abuztuan Paris askatu zuten.
Alemaniarrek azken erasoari ekin zioten Ardanetako Guduan, baina porrot egin zuten. Gainera, aliatuek Alemania estrategikoki bonbardatzen jarraitu zuen eta milaka zibil hil zituzten.
Sobietarrek Berlin okupatu zuten 1945eko apirilean. Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen eta Mussolini urte horretan exekutatu zuten. Hala, gerra amaituta zegoen Europan.
Pazifikoan, gerrak zenbait hilabete gehiago iraun zuen. Estatu Batuek aurrera jarraitu zuten eta bertako presidenteak gerra lehenbailehen amaitu zedin, bonba atomikoak jaurtiarazi zituen Hiroshima eta Nagasakin. Orduan, Japoniak baldintzarik gabeko errendizioa sinatu zuen.
HOLOKAUSTOA
Holokaustoa nazien arraza-politika basatienari deritzo eta Europako komunitate juduen sarraskitze aurrez pentsatua, planifikatua eta sistematikoa izan zen.
GHETTOTAN SARTZEA (1939-1940)
1939an, Polonia inbaditu zuten. Bertan, agintari naziek juduak giltzapetzeko beste modu bat asmatu zuten: ghettoak sortu zituzten. Juduak hirietako auzo jakin batzuetan bizitzera behartu zituzten, muturreko pobrezian eta ia hornidurarik gabe.
SARRASKITZEA (1941-1945)
1941ean genozidioaren aldi basatiena hasi zen. Agintari nazien asmoa juduak akabatzea zen.
1942an Wannseeko Konferentzia SSetako eta Alderdi Naziko kideek Azken Irtenbidea erabakia sinatu zuten. Horren ondorioz, juduen hilketa masiboa eta planifikatua hasi zen, sarraskitze-esparru nagusietako gas-ganberetan eta errausketa-labeetan.