Tutoretzaren Rola LHko Hezkuntzan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 10,09 KB
Gaia. 1. Sarrera
Hezkuntza ez da bideratzaile lanetara bakarrik mugatu behar; irakaslea ez da irakastera mugatu behar, irakasleak zentzu global eta zabalago bat izan behar du.
- Hezkuntzaren helburua ikasleen garapen integrala bultzatzea da.
- Tutoretza (irakasleen funtzioa) irakaskuntzaren kalitaterako funtsezkoa da. Lan honetan irakasle guztiek parte hartu behar dute.
Tutoretza LHn
Tutoretzaren funtzioa heziketa planteamendu integretu eta pertsonalizatuan oinarritu behar da, 236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koan, 35. artikuluan jaso moduan:
- Orientazioa: Hezkuntza jarduerako etengabeko laguntza-prozesu sistematikoa da, ikasleei oinarrizko konpetentziak eskuratzeko laguntza emateko asmoz, beren proiektu pertsonalaren eta profesionalaren jabe izan eta herritartasuna garatzeko.
- Ikasleari ikaskuntza-prozesuan eta bizi-garapenean laguntzeko ardura irakasle taldearena, tutorearena da. Honen ardurak: ikasleen orientazioa, taldeko irakasleen koordinazioa eta familiekiko eta legezko tutoreekiko komunikazio arina.
Tutoretzaren Helburuak
- Hezkuntza pertsonalizatua sustatzea.
- Hezkuntzaren orientazio alderdiak sustatzea.
- Hezkuntza erantzuna ikasleen premietara egokitzea.
- Heldutasuna sustatzea.
- Zailtasunak aurreikustea.
- Hezkuntza komunitate osoaren arteko erlazio eta elkarrekintza egokia bilatzea.
Tutoretzaren Funtzioak
- Oinarrizko ohiturak sortzea eta garatzea.
- Ikasleen adaptazio prozesuan laguntzea.
- Jarrera prebentiboa izatea.
- Ikasteko eta lanerako teknikak irakastea.
- Irakasleekin koordinatzea.
- Hezkuntza orientazio eta psikopedagogiako taldeekin koordinatzea.
Tutoretzaren Antolamendua eta Planifikazioa
Tutoreak programazioan jasoko diren jarduera espezifikoak antolatu behar ditu ikasturtean zehar garatzen joateko. Horretarako beharrezkoa da:
- Ikasleengan eragina duten gaien informazioa modu sistematikoan jasotzea.
- Ikasle bakoitzaren taldeko, eskolako eta inguruneko egoera ezagutzea.
- Talde barruko dinamika ezagutzea eta behar izanez gero, esku-hartzea.
Tutoretza Plana
Tutoretza Planaren bidez antolatzen da tutoretza-saioetan landu beharreko orientazioa (plana Ikastetxeko Curriculum Proiektuaren zati da), eta tutorearen esku-hartzea sistematizatzen da ikasleen banakako edo taldekako jarraipenean, familiekiko harremanetan, eta irakasleekiko zein kanpo-eragileekiko koordinazioan (236/2015 DEKRETUA, abend. 22).
Tutoretza Planaren ezaugarriak:
- Zehatza: Beste arlo batzuek programatzeko zehazten diren denbora, interes eta baliabide berdinak erabili behar dira.
- Sistematikoa: Ikasturte osorako tutoretza plan globalizatzailea eta aldi berean, bereizgarria.
- Funtzionala: Baliabide pertsonal, material eta formalak biltzen dituena, funtzionamendu egokia bermatzeko.
Ikastetxeko Tutoretza Planaren atalak:
- Tutoretza-saioetan landuko diren konpetentziak, helburuak eta edukiak ikasleen premiei egokituta.
- Tutoreak ikasleekin, taldeko irakasleekin, familiekin eta abarrekiko egin beharreko lanak.
- Ekintza horiek ikasturtean zehar egiteko plangintza.
- Plana ebaluatzeko irizpideak.
Tutoreei dagokie Plan hori aurrera eramatea, taldeko irakasleekin eta gainerako eragileekin batera. Ikastetxeko orientatzaileek lagunduko diote lan horretan.
Taldeko tutoretza-saioen edukiak lau ardatz hauen arabera antolatuko dira:
- Garapen pertsonala.
- Besteekiko harremanak.
- Orientazio akademiko-profesionala.
- Ikaskuntza-prozesuak.
Horrela, ondorengo helburuak lortu nahi ditugu:
- Pertsona izaten irakastea, bakoitzaren identitate pertsonalaren formakuntzan lagunduz.
- Bizikidetzan heztea, arazoa duten portaerak zuzenduz eta ikasleen gaitasun sozialak garatuz.
- Pentsatzen ikastea. Hau izango da “ikasten ikasteko” oinarrizko gaitasunaren helburuaren gorengo maila. Hau da, zenbat eta jakintza gehiago izan orduan eta aberatsagoa izango da pentsamendua eta exekuzio intelektuala eraginkorragoa.
Laguntza eta Orientabidea Ikaskuntza-Prozesuan
Taldearekiko Funtzioak eta Jarduerak
Funtzioak:
- Ikasleen integrazioa erraztu ikasle-taldean eta eskolako dinamikan.
- Irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuaren pertsonalizazioan lagundu.
- Ikasleen ikaskuntza prozesuen jarraipena egin, zailtasunak eta behar bereziak antzeman eta beharrezko erantzuna emateko.
- Ikasleen ebaluazio prozesua koordinatu eta ziklo batetik bestera igarotzeko aholkua eman.
- Ikasle-taldean parte hartzeko jarrerak sustatu.
- Familiak informatu eta inplikatu beraien seme-alaben ikasketa prozesuan.
- Programazioak ikasleen ezaugarrietara egokitu.
Jarduerak:
- Ikasleen egokitzapen planak organizatzea ikasturtearen hasieran.
- Ikasleei, eskubide eta betebeharrei buruzko informazioa eman eta ikastetxeko funtzionamenduari buruz informatu.
- Tutoretzako eginkizun eta funtzioei buruzko azalpenak eman, jardueren programazioan parte hartzeko aukera emanez.
- Ikasle bakoitzak taldean, ikastetxean eta familian duen egoera ezagutu, eskolako eta giza integrazioan laguntzeko. Berria den kasuan, aurrekari eskolarra eta egoera pertsonalari buruzko informazioa bildu.
- Beste irakasleekin batera ikasleek izan ditzaketen zailtasunak analizatu.
- Ikasle taldea estimulatu beraien beharrak, nahiak, arazoak eta zailtasunak aurkeztu ditzaten eta irtenbideak aurkitzen saia daitezen.
- Ikasleekin ebaluazio saioak prestatzeko bilerak burutu eta erabakiak hartu emaitzak jakitean.
- Elkarbizitza, integrazioa eta partaidetza sustatzen duten jarduerak bultzatu eta koordinatu.
Ikasle Bakoitzarekiko Funtzioak eta Jarduerak
Funtzioak:
- Ikaskuntza: Zailtasunak, ohiturak eta jarrerak.
- Sozializazioa: Jokabideak eta integrazioa.
- Heldutasun egokitzea: Garapen pertsonala, bokazioa eta autonomia.
Jarduerak:
- Eskola huts-egiteen arrazoiak ezagutu.
- Ikasle bakoitzaren zailtasun eta mugak ezagutu.
- Ikasle bakoitzaren gaitasunak ezagutu.
- Nortasun eta izaera eta integrazio maila ezagutu.
- Familian eta gizartean duen integrazio maila ezagutu.
- Ikasle bakoitzaren ezaugarriak kontuan izanik errendimendua ezagutu.
- Ikasle bakoitzaren errendimendua ezagutu taldearekin konparatuz.
- Azaldu daitezkeen ikasketa zailtasunak antzeman eta diagnostikatu.
- Heziketa zuzentzailea proposatu errekuperatze eta zabalkuntza jardueren bitartez.
- Aholkularitza orientatzailea erraztu.
- Ikaslearen espedientea osatu eta zaindu.
- Integrazio pertsonalean lagundu.
- Familia eta gizarteko integrazioan lagundu.
- Ekintza osagarriak eta aisialdia antolatzen lagundu.
Familiekiko Lankidetza
- Familiari beren seme-alaben ikaskuntzako prozesuan laguntzeko konpromisoa eskatu.
- Bi norabideko erlazioa eskatu ikasleen ikaskuntzaren prozesuan.
Tutorearen funtzioak irakasle-familien arteko erlazio bateratuak ezartzea da; ikaskuntzarako jardueretan ere familien inplikazioa ezarri behar da, eta aholkularitzan beste hainbeste. Horretarako beharrekoa izango da:
- Gurasoek irakasleekin etengabeko komunikazioa izatea.
- Gurasoei tutoretzaren helburuak ezagutarazi eta haiekin lankidetzan aritzea.
- Seme-alaben nortasun ezaugarriak modu objektiboan ezagutzea.
- Eskolako funtzionamendua ezagutzea.
- Irakasleen eta gurasoen arteko lankidetza handiagoa lortzea ikasleen etxeko lanei, aisialdiaren banaketari, haurraren autonomiari, etab. dagokienez.
Familiak informazioa behar du seme-alaben adineko umeen ezaugarriei buruz, ikasten laguntzeko edo autonomia sustatzeko estrategiei buruz, emaitzak edo portaerak balioesteko, jarrera negatiboak geldiarazteko moduei buruz. Hala, tutorearen ardura gai horiei buruz informatzea da.
Funtzio hauek ondorengo eginkizun eta jardueren arabera eramango dira aurrera:
- Familiekin bilerak egitea, taldeka edota bakarkako elkarrizketak.
Tutorearen Funtzioa Irakasle-Taldeari eta Beste Profesional Batzuei Begira
LHko ikastetxeak hezkuntza komunitate batez osatzen dira: irakasle taldea, tutoreak, irakasle-espezialistak, zuzendaritza eta gurasoak; eta, ikasleak. Tutoretza eta aholkularitza irakasle guztien ardura da.
Irakasle Espezialistak
- Tutoreak erlazio estuak izan behar ditu irakasle espezialistekin; noizean behin bilerak egin erabakiak hartzeko.
- Programazio zein ebaluazio garaian tutorearekin lan bateratua egin behar du, mailako orientazio globala izanik.
Laguntza Irakasleak
- Zailtasunak dituzten haurrentzat, laguntza irakaslearen profila dago; gelan zein gelaz kanpo behar bereziak dituztenei lagundu. Kanpoko baliabideak erabiliko ditu, material indibidualak behar bereziei zuzenduta.
- Tutoreak ondorengoa egin beharko du: kurtsoaren planifikazioan parte hartu; programa malguak diseinatu; zuzenean parte hartu ikasleak behar duenean; material zehatzak egin eta eguneratu.
Beste Profesional Batzuk
- Ikastetxe barruko zein kanpoko profesionalekin bilerak izanez gero, eta zein balore eta helburuetan mugitzen garen ezagututa, gure planaren arrakasta hobea izango da.
- Profesional hauek aholkularitza eta laguntza eman behar dieten ikasle guztiei. Eremu bateko ikastetxeetako behar bereziak lantzeaz gain, elkarreraginean egongo dira beste instituzioetako aholkulariekin haurren beharrei erantzun egokiena bilatzeko.
Ondorioak
Bibliografia
236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta EAEn ezartzen duena.
Barrio, E. (2004). El Plan de Orientación y Acción Tutorial. Sevilla: Editorial Mad.