Tutoretza Planak: Taldea, Ikaslea eta Familia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,8 KB
Zelako Tutoretza Planak Planteatu Umearentzat
Tutoreak zuzenean eta jarraian esku hartzen du ikasleen esparruan. Tutoretza plana egiteko, bai taldearen bai ume bakoitzaren ezaugarriak ezagutu behar dira.
Taldearekin Egiten diren Jarduerak
Lehen Hiruhilekoan:
- Harrera jarduerak antolatzea.
- Eskolako arauak komentatzea.
Ikasturtean Zehar:
- Taldearen dinamika ezagutzea eta dinamika hori ongi mantentzeko esku-hartzea.
- Ikasleen elkarbizitza, parte-hartzea eta integrazioa errazteko jarduerak koordinatzea eta sustatzea.
- Ikasleen ikaste prozesuko zailtasunak detektatzea.
- Curriculum egokitzapenak egitean kolaboratzea, eta akademia-txostenak gaurkotuta izatea.
Ikasturte Bukaeran:
- Taldea ebaluatzea.
- Ikasturte bukaerako txostenean ikasturtean zehar egindakoaren berri ematea.
Ikasle Bakoitzarekin Egiten diren Jarduerak
Lehen Hiruhilekoan:
- Ikasle bakoitzari buruzko informazioa batzea.
- Ikasle bakoitzaren jarreretan, interesetan eta motibazioetan sakontzea.
- Ikasle bakoitzak besteekin, gauzekin eta norberaren buruarekin ezartzen duen harreman mota ezagutzea.
Ikasturtean Zehar:
- Gelan garatzen diren jarduerekiko jarrera positiboak erraztea (jarduera motibagarriak eta ikasleen adinari eta heldutasun-mailari dagozkien jarduerak eskainiz).
- Umeak taldean duen integrazio-maila ezagutzea eta, beharrezkoa izatekotan, integratzen laguntzea.
Ikasturte Bukaeran:
Ikasle bakoitzaren heldutasun- eta ikaste-mailaren ebaluazioa egitea (ikasturtean zehar lortutakoak eta momentu horretan dituenak). Ebaluazio hori agertzen den agiriak hurrengo ikasturteko irakasleentzat abiapuntua izango dira.
Familiarekin Harremana
Tutoreak familiekiko duen egitekoa lankidetzazkoa da. Umeen hezkuntza familien zeregina da, baina tutoreek umeak adin hauetan lortzen ari diren aurrerapenetan gurasoekin batera lan egin behar dute, aurrerapen horiek ezagutu behar dituzte eta familiei horien berri eman behar diete. Hori dela eta, familiekin aritzean oinarrizkoa izango da, alde batetik, informazioa elkartrukatzeko jarduerak programatzea. Informazio hori ikastetxeaz, gelaz, umeen taldeaz eta seme-alabetaz izango da. Familiek umeei buruzko informazioa emango digute.
Ikasturtean Zehar:
- Gurasoei beraien seme-alaben jokabideez, eta, bereziki, lortzen dituzten ikasteez informatzea aldian-aldian: txosten idatziak erabiliz, talde bilerak eginez, familiekin elkarrizketak…
- Ikastetxeekiko, umeak jasoko duen hezkuntzarekiko gurasoen jarrera positiboa faboratzea eta, honela, eskolara ez egokitze posible batzuk saihestea.
- Umeek eskolatik kanpo egin behar duten lana egiteko gurasoen lankidetza lortzen joatea, prest egon daitezen seme-alabek gelan egiten dituzten ikasteak, etxean, sendotzen joateko, eta etxean ere jolasteko, deskantsatzeko eta elikatzeko denbora egokiak antolatzen joan daitezen.
- Gurasoak beraien seme-alabak hobeto ezagutzen laguntzea.
- Familiekin elkarrizketa sustatzea, informazioa elkartrukatzeko eta ikasturtearen martxa analizatzeko.
- Eztabaida-taldeak edo gurasoentzako eskolak koordinatzea.
Ikasturtearen Bukaeran:
- Bilera orokorra egitea, familia guztiekin, umeen taldearen garapen orokorraz informazioa emateko.
- Ume bakoitzaren azken ebaluazio-txostena ematea.
- Datorren ikasturteko gurasoekiko bilera bat egin elkar ezagutzeko, egokitze-aldia prestatzeko eta beraien seme-alabek erabiliko dituzten espazioak erakusteko.
- Ikasturte bukaerako txostenean, familiekiko harremanei buruzko alde garrantzitsuen inguruko ebaluazioa egin –Parte-hartze graduaz, parte hartu duten jarduerak burutzean izan duten asebetetzeaz…