Turismoaren Garapena Espainian: Faktoreak, Eremuak eta Ondorioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,66 KB
Definizioa
"Turista" hitza Britainia Handian erabili zen lehen aldiz XVIII. mendearen amaieran, bidaia atsegin bat egiteko egiten den pertsona izendatzeko. XIX. mendean, turismo jarduera aristokrata eta burgesena zen, baina XX. mendean, 1960tik aurrera, masen fenomenoa bihurtu da.
Turismoaren Eboluzioa
1960tik aurrera, Espainiak garapen handia izan du azpisektore honetan eta, gaur egun, munduko turismo potentziarik handienetakoa da. (2013ko datuen arabera, hirugarren dago, Frantzia eta EEBBen atzetik).
Hazkunde Faktoreak
Hazkunde faktoreak bi motatakoak dira:
- Kanpo faktoreak: Europa mendebaldeko eta iparraldeko kontsumitzeko gaitasuna handiagotu zen (1945etik aurrera), eta garraiobideen aurrerakuntzek joan-etorriak erraztu zituzten.
- Barruko faktoreak: Espainia Europako bezeroetatik hurbil egotea; klima, paisaia eta hondartzak dira ezaugarri erakargarrienak; kultura erakarpena: monumentuak, gastronomia; estatuak erraztasunak ematea eta Espainiako (1960) maila ekonomikoa kanpoko jendearentzat merkea izatea.
Gaur egun, aurreko faktoreak aldatu egin dira, garrantzia galdu dutelako, eta beste ezaugarri batzuk nabarmendu dira: barruko eskaria sendotu da (turismo nazionala), Espainiako produktuen dibertsifikazioa (turismo mota asko: landakoa, eguzki edo turismo kulturala). Garraiobideen azpiegitura onak, giza baliabide kualifikatuak eskura izatea eta inguru lehiakideetan bezala ezegonkortasun politikorik ez egotea.
Turismo Eremu Nagusiak eta Tipologia
1. Turismo Eredua
- Nazioarteko turismoa: Espainiara etortzen den turismo ereduaren fitxa horrelakoa da: erosteko ahalmen ertaina edo ertain-baxua. Gehienbat erdiko kategoriako hoteletan ostatu hartzen dute, eta eguzkia eta hondartza dauden lekuetara joaten dira. Gehienak EBko herrialdeetatik datoz (Alemania, Frantzia, Italia), Kanada eta EEBBtik heldu dira ere.
- Estatuko turismoa: gora egin du 1960tik, inguru industrializatuenetatik datoz (Madril eta Katalunia), helmuga nagusiak Mediterraneo kostaldeko erkidegoak dira (Andaluzia, Valentzia, Katalunia), hoteletan ostatu hartzen dira.
2. Turismo Motak
- Kostako turismoa: eguzkiaren eta itsasoaren baliabide naturalak ustiatzen ditu. Azpiegiturak ur epel eta beroko itsaso nagusien kostaldetik gertu daude. Eguzkiari eta hondartzari lotutako jarduerez gain, beste batzuk ere garatu dira (adibidez: uretako kirolak).
- Mendi turismoa: bi mota bereiz daitezke: mendiko turismo tradizionalaren mendiko ibilbideak eta neguko eta eskitzeko turismoa.
- Turismo kulturala: kultura dagoen hiriek erakartzen dituzte turistak, eta horien alde zaharretan, monumentuak dauden lekuetan, turistak biltzen dira. Mugimendu honen ondorioz, zerbitzu sare garrantzitsu bat garatzen ari da.
- Landa turismoa: leku lasaiak eskatzean datza, bisitaria hiri handiko tentsiotik eta ohituratik lasaitzeko.
- Osasuna zaintzeko turismoa: gaur egun, lasaitzeko guneak indartu dira; bainuetxeak, etxe termalak.
- Turismo erlijiosoa: askotan, turisten joan-etorriak arrazoi erlijiosoekin dute zerikusia. Turista hauek bisitatzen dituzten toki nagusiak: Meka, Erroma, Jerusalem.
- Negozioetako turismoa: hiriburuetan eta herrialdeko metropolietan egiten da turismo mota hau. Azpiegitura eta komunikazio onak izaten dituzte (Bartzelonan egindako Mobile World Congress, adibidez).
3. Turismo Inguruak
Turista ugari hartzen dituzten inguruak dira, estatukoak nahiz atzerritarrak izan. Espainian, dentsitaterik handienak eguzkiari eta hondartzei lotutako turismo inguruei dagozkie. Hauek izan daitezke aipagarrienak:
- Katalunia: Costa Brava (Bartzelona) eta Costa Dorada (Salou).
- Valentziako Erkidegoa: Costa Blanca (Alacant). Turismo puntu nagusiak: Altea, Benidorm, Torrevieja.
- Murtzia: Manga del Mar Menor.
- Andaluzia: Costa del Sol (Torremolinos, Fuengirola, Marbella). Almeria, Cadiz eta Huelvako kostak. Barrualdean, Sevilla, Granada eta Kordoba.
- Balearrak eta Kanariak: klimarengatik, uharte hauek urte osoan izaten dute turismoa.
- Bizkaiko Golkoa: mendebaldetik ekialdera, leku hauetan beste erakarbide batzuk eskaintzen dira, hauen artean ezaugarri kulturalak, gastronomikoak, lasaitasuna. Lekuak: Donostia, Bilbo, Zarautz, Llanes…
- Barrualdeko zenbait hiri: Madril, Toledo, Segovia. Hauetan ezaugarri kulturalak.
- Mendi sistemak: Espainiako mendi sistemek azken urte hauetan eskaintza berria dute: mendi turismoa edo eski turismoa: Pirinioak, Iberiar Sistema, Sierra Nevada, Mendikate Zentrala.
Turismoaren Jardueraren Ondorioak
- Ondorio demografikoak: turismoaren eraginez, biztanleriak gora egin du, batzuetan gazteak lan bila joan direlako edo biztanleria heldua bertan (turismo gunean) kokatzen delako.
- Populatzeko moduak: egitura berriak eraikitzen dira, esaterako, urbanizazioak sendotu dira (hazkundearen poderioz sorturiko formak, hiri formak). Lurraren espekulazioa areagotu da (lurraren prezioa igo da).
- Ondorio ekonomikoak: lanpostuak sortzen dira. Eskatutako eskulana gutxi kualifikatua da. Merkantzia balantza orekatzen du. Garraiobideen politikan eragin handia du. Turismo guneak komunikatzeko erraztasun onak ematea izan du helburu. BPGren % 12 suposatzen du.
- Ondorio kulturalak: kulturen arteko harremanak sustatzen dira.
Nafarroako Turismoa
Aniztasun handiko erresuma denez, Nafarroako Erkidegoak, iparraldearen eta hegoaldearen artean, nahiz eta km gutxi egon, turismo aniztasuna dauka.
- Mendi turismoa: Iratiko oihaneko pagadia, Pirinioetako mendietan eta Errege Bardeetan.
- Turismo kulturala edo turismo festiboa: San Fermin.
- Turismo erlijiosoa: Orreagatik Santiagoraino, Donejakue bidearen eskutik.
- Turismo gastronomikoa: iparraldeko zaporeak (eskuz egindako ardi gazta eta artzain apurrak) eta Ebroko baratzekoak (kardoa, alkatxofak edo zainzuriak, ardo nafarra).
- Landa turismoa: Baztango eta Malerrekako lurrek lasaitasuna eskaintzen dute.
Turisten fitxa: gure erkidegora etortzen diren turista gehienak nazionalak dira (San Ferminak ezik). Jatorriaren arabera: Gipuzkoatik, Kataluniatik, Madriletik, bertakoak, beste erkidegoetatik.