Turismoa, Migrazioak Espainian eta Gaur Egungo Migrazio-Fluxuak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,68 KB

Turismoaren Garapen Arrazoiak eta Motak

Arrazoiak

  • Errenten igoera: Jendeak diru-sarreren zati handiagoa bidaietan erabiltzeko aukera izan zuen.
  • Komunikazioen hobekuntza.
  • Denbora libre gehiago izateko aukera.
  • Turismo-eskaintzaren handitzea eta dibertsifikazioa.
  • Konpainia espezializatu handien garapena.
  • Muga-izapideen arintzea edo kentzea.

Motak

  • Itsasertzeko turismoa: Garrantzitsuena da. Eguzkiaz eta hondartzaz gozatu nahi duen turismo jendetsua da.
  • Mendiko turismoa: Mendiko eremuan balio naturalez eta paisaiez gozatzeko da.
  • Kultura turismoa: Historia eta arte interesa duten tokiak bisitatzea.
  • Negozio turismoa eta biltzarrena: Enpresa bilerak egiteko edo azoketara, erakusketetara, zientzia biltzarretara… joateko bidaia laburrak dira.
  • Landa-turismoa: Egonaldiak etxeetan, landa-hoteletan edo aterpetxetan egiten dira. Tokiko arkitekturaz, gastronomiaz eta naturaz gozatzeko aukera ematen du.

Barne eta Kanpo Migrazioak Espainian

Barne Migrazioak

Landako zereginak mekanizatzen hasi ziren, eta, aldi berean, Espainian industrializazio prozesua hasi zen. Horregatik, langileak hirietara joan ziren; horri nekazari-exodoa deitzen zaio. Gehienak Andaluzia eta Galiziakoak ziren. Joaten ziren hiri nagusiak Madril eta EAE ziren.

Kanpoko Migrazioak

Gehienak pobreziatik ihes egin zuten. Baina beste batzuk Gerra Zibileko eta Francoren diktadurako iheslari politikoak izan ziren. Erdialdeko eta Hegoaldeko Afrikako iparraldera jo zuten. Egun, espainiar gutxi joaten da atzerrira. Baina inmigrazioa ikaragarri hazi da azken urteotan.

Gaur Egungo Migrazioak

Gehienak barne-migrazioak dira. Herrialde garatuetan edo eskualde bereko herrialde garatuetan gertatzen dira migrazioak.

Migrazio-fluxuen 3 arrazoi nagusiak:

  • Oso urrutiko herrialdeetara joatea kostu handikoa da.
  • Antzeko kultura, helmugarekiko lehentasuna eta integrazioa errazten dute.
  • Inmigrazioari jarritako murrizketak.

Nazio Barneko Migrazioa

  • Garapen bidean dauden herrialdeetan, nekazariak hirietara joaten ari dira (nekazari-exodoa).
  • Herrialde garatuetan, hirien artean izaten dira migrazioak, ikasketa edo lanagatik.

Kanpoko edo Nazioarteko Migrazioa

  • Garapen bidean dauden herrialdeen artean.
  • Herrialde garatuen artean: herrialdean lanik ez duten edo lan hobearen bila doazen pertsona prestatuak dira.
  • Garapen bidean dauden herrialdeetatik garatuetara: prestakuntza gutxiko etorkinak etortzen dira.

Entradas relacionadas: