Turismoa eta Merkataritza: Motak, Ondorioak eta Bilakaera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,83 KB
Turismo Motak eta Eremuak
Turismo mota desberdinak daude, besteak beste, kultura-turismoa. Kultura-turismoa interes historikoa, artistikoa edo kulturala duten hiriak bisitatzean oinarritzen da.
Turismo Eremu Nagusiak Munduan
- Europa eta Estatu Batuak dira munduan turismoa bidaltzen eta hartzen duten eremu nagusiak.
- Europan, turismoa honako hauetan biltzen da:
- Kostalde mediterraneoan.
- Alpeetan.
- Fatxada atlantikoko bainuetxeetan.
- Hiri handietan (Paris, Londres, Erroma...).
- Estatu Batuetan, turismoa honako hauetan biltzen da:
- Kaliforniako eta Floridako kostaldeetan.
- Hiri handietan (New York, San Frantzisko, Las Vegas...).
Nazioarteko Beste Turismo Leku Garrantzitsu Batzuk
- Europako ekialdea: monumentu eta kultura handia duelako.
- Mexiko eta Karibea: klimagatik eta hondartzengatik.
- Txina, India, Tailandia eta Nepal: kultura erakargarritasunengatik eta prezio baxuengatik.
- Egipto, Maroko eta Tunisia: Europatik gertu egoteagatik, hondartzengatik eta kultura ondareagatik.
- Kenia: safaritarako erakargarria delako.
Gutxien garatutako herrialdeek garrantzi gutxiago dute nazioarteko turismoan. Jarduerak hainbat arazo ditu: garraiobide eta azpiegitura eskasia, eta besteak beste.
Turismoaren Ondorioak eta Turismo Politikak
Ondorio Ekonomikoak
Turismoak onura asko ditu eraginpeko herrialdeen ekonomietan: enplegua sortzen du, herrialde askoren diru-sarreren iturri nagusia da, eta beste jarduera ekonomiko batzuk sustatzen ditu.
Ondorio Demografikoak eta Sozialak
Turismoak biztanleria erakartzen du sektoreko jardueretan lan egiteko, eta zona jakin batzuetan emigrazioa eten egin du.
Ingurumen Ondorioak
Turismoak eremu batzuk birgaitzea sustatu du. Hala ere, azpiegiturek paisaia aldatzen dute.
Turismo Politika Berriak
Gaur egun, turismo politikek turismo jendetsuenaren alde onak sustatzen eta alde txarrak saihesten saiatzen dira. Herrialdeek turismo jasangarria sustatzen dute, eta garapen ekonomikoa natura eta kultura balioei eusteko lanarekin bateragarri egiten dute.
Merkataritza Jarduerak
Merkataritza eta Haren Elementuak
Merkataritza esaten zaio ekoizleen eta kontsumitzaileen artean salgaiak eta zerbitzuak ordainketa baten truke salerosteari, eta horren helburua biztanleriaren beharrak asetzea da.
- Eskaintza eta eskaria: ondasun edo zerbitzua eskaintzen duen saltzailea, eta hori eskuratzeko interesa duen eroslea.
- Salgaiak: salerosten diren ondasunak eta zerbitzuak.
- Eskuratutako salgaien ordainketa: lehen trukea erabiltzen zen; gaur egun, dirua edo bestelako ordainketa modu desberdinak erabiltzen ditugu.
- Merkatua: salerosketa egiten den lekua. Merkatua zehatza izan daiteke salgaia fisikoki lekuan badago.
Merkataritzaren Bilakaera
Merkataritza Iraganean
Industria aurreko garaian, ondasun-produkzio urriak, biztanleriaren erosahalmen txikiak eta garraioaren zailtasunek merkataritza mugatzen zuten. Industria garaian, produkzioaren gorakadak, erosahalmenaren hobekuntzak eta garraioen garapenak barne- eta kanpo-merkataritza areagotu zituzten.
Merkataritza Gaur Egun
- Produktuen eskaintza dibertsifikatu egin da kontsumitzaile gehiago izateko, eta beste salmenta modu batzuk baliatzen ditu, hala nola saltoki handiak.
- Eskariak erosteko gaitasuna handitu du, eta dibertsifikatu egin da.
- Teknologia berriak merkataritza-ekipamenduetan, erosketan eta ordainketan erantsi dira.