Turismoa Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,71 KB
Espainiako turismoa
Espainiako ekonomiarentzat turismoa funtsezkoa da → BPGaren %10-15 baino gehiago da. Espainia munduko 3. estaturik bisitatuena da, hau da, erreferentea da arlo honetan. Kosta Brava, Kosta Dorada, Kosta del Sol, Madril, Balear uharteak eta Kanariak dentsitate altuko eremuak dira, Madril kenduta. Guztiak kostaldea dute, Madril izan ezik. Ikusi ahal dugu turismo garrantzitsuena eguzkia eta hondartza direla, hori esan nahi du jendeak eguzki eta hondartza oporrak bilatzen dituela. Esan dudanez, Madril salbuespena da, baina bertan turismo indartsuena kultura eremua da: El Prado, Reina Sofía… Ere beste turismo mota batzuk eskaintzen ditu, denda turismoa eta negozio turismoa, jende asko erakartzen du.
Dentsitate ertaineko eremuak
Dentsitate ertaineko eremuak hauek dira: Mediterraneoko kostaldea, Andaluzia, Toledo ingurua, Galizia, Asturias, Kantabria, Bilbo eta Donostia. Galizian eta Kantauriko kostaldean ez dago eguzkirik, baina topa ditzakegu eremu kulturalak, adibidez Santiago de Compostela eta, berarekin bat, Donejakue bidea. Horrez gain, gastronomia eremua (Bilbo = pintxoak) eta paisaia (Gaztelugatxe, Picos de Europa) aurki ditzakegu.
Dentsitate baxuko eremuak
Dentsitate baxuko eremuak, berriz, hauek dira: Burgos, Leon, Valladolid, Cáceres… Turismo kulturala da nagusi, Burgosko katedrala, Leongo katedrala… Azken urte hauetan, Ávila aipatu da, gero eta garrantzia handiagoa baitu landa turismoak. Espainiak beste turismo behar batzuk behar ditu, ez dauka hazkunderako erabakirik. Espainian turismoa garrantzitsua da, baina desorekak oso nabarmenak dira. Kostaldeetan eta artxipelagoetan nagusitu den jarduera hondartza eta eguzkia da. Horrekin batera, eremu gastronomikoa eta eremu naturala. Eremu hauek mugak dituzte, beraz, Espainian eremu baxuak indartu behar dira hazkundea izateko, izan ere, agortuta dago funtsezko eremu turistikoa, turismo mota asko bultzatu behar dira oraindik.
EAEko turismoa
Historikoki, XX. mendean kostaldea oso garrantzitsua izan zen, Errege familiak oporrak hortik pasatzen zituelako. Baina, turismoak asko jaitsi zuen arrazoi politikoak zirela eta. Egoera kaskarretatik ateratzeko zenbait aldaketa egin dira eta azken hogei urteetan ekonomikoki gorakada handia izan du EAEk. Gero eta garrantzia handiagoa du EAEko turismoak, eguzkia eta hondartzako turismoa ez hainbeste, klima dela eta. Baina gastronomia turismoa, historia turismoa (adibidez Donostia, Zarautz edo Lekeition oso garrantzitsua dena eta turista asko erakartzen dituena) eta turismo kulturala (festak, museoak edo halakoak, esaterako) oso garrantzitsuak dira. Azken bolada honetan, ekitaldi bereziak egiten ari dira jendea erakartzeko, adibidez: errugbiko finala, MTV sariak…