Turismo Zerbitzuen Eskaria eta Helmugak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,83 KB

6.1. TURISMO ZERBITZUEN ESKARIA GERO ETA HANDIAGOA

6.1.1. TURISMOA ETA HAREN SAILKAPENA

  • Aisialdiagatik edo arrazoi pertsonalengatik beren ohiko ingurunetik kanpo gutxienez 24 orduz lekualdatzen diren pertsonak dira turistak.

  • Bi irizpideren arabera sailkatzen da turismoa: helmugaren arabera eta bidaiaren arrazoiaren arabera.

AGV_vUflbzD09W0uXS3OFEa22GTRMHCJSyUSKTTUnmMscGPCItohGgdRUt41WO1_dHjZoPv3ukbJXGf3iPJHLw73QjC5qXDuCAFgjjcSTcS1qhnBjlcGNzJ5DkiUmMPDulyRUPBA7g1-RQ=s2048?key=Wqs7HotzqIfDWHZgmTcUt3DW

TURISMO ZERBITZAK

  • Turismo zerbitzuek turisten beharrak asetzera bideratutako jarduera ekonomiko guztiak hartzen dituzte. Ia guztiak 6 kategoriatan sartzen dira: 

  1. Beste turismo zerbitzu batzuentzako bitartekaritza zerbitzuak (bidaia agentziak…)

  2. Ostatu zerbitzuak (hotelak, kanpinak…)

  3. Garraio zerbitzuak (ibilgailuen alokairua)

  4. Sukaldaritza zerbitzuak (jatetxeak…)

  5. Ekitaldiak antolatzeko zerbitzuak (kongresuak…)

  6. Informazio zerbitzuak. 

TURISMOAREN MUNDUKO HELMUGA NAGUSIAK

6.2.1. TURISMOA MUNDUKO HAINBAT ESKUALDETAN

  • Europa da nazioarteko turismoaren igorle eta hartzaile nagusia. Bisitari gehien eta diru sarrera handienak dituzten herrialdeak: Frantzia, Espainia, Estatu Batuak, Txina eta Italia dira.

EUROPA

  • Turismoak herrialde askoren garapena bultzatu du.

  • 2019an nazioarteko 1466 milioi turista izan ziren munduan eta horietatik erdia baino gehiago Europako lurraldeetara iritsi ziren.

  • Europako erakargarrien artean, haren ondare historiko, artistiko eta kultural handia, klima atsegina eta Mediterraneoko herrialdeetako hondartzak nabarmentzen dira.

ASIA ETA PAZIFIKOA

  • Asiako kulturak eta hondartza liluragarriek gero eta interes handiagoa pizten dute turisten artean. 

  • Pandemiaren aurreko urteetan eskualde horrek eduki zuen turismoaren hazkunderik handiena, bai iritsiera bolumenari dagokionez bai diru sarrerei dagokionez.

  • Txina, Thailandia eta Japonia dira eskualdeko helmuga herrialde nagusiak.


AMERIKA

  • Amerika da munduko turismoaren hirugarren helmuga eskualde nagusia. 

  • Estatu Batuak dira helmuga nagusia, hango hiri handiak eta parke nazionalak.

  • Mexiko dator atzetik, kolonaurreko ondare historikoarekin eta hondartzekin.

  • Karibeko herrialde batzuk daude hirugarren, klima eta hondartza bikainekin.

AFRIKA

  • Turismoari eta garraioari lotutako azpiegitura ezak, oihanek eta basamortuek eta ezegonkortasun politikoak bisitari kopurua mugatzen dute.

  • 2019an nazioarteko turismoaren %5 jaso zuen.

  • Maroko, Hegoafrika eta Tunisia dira helmuga nagusiak.

EKIALDE HURBILA

  • Ezegonkortasun politikoak eta gatazkek eskualdeko turismoa geldiarazten dute.

  • Helmuga hauek nabarmentzen dira: Arabiar Emirerri Batuak, Saudi Arabia, Egipto.

NOLA LAGUN DEZAKE TURISMOAK GIH-AK LORTZEN?

6.3.1. TURISMOAREN ERAGINA

  • Eragin ekonomikoak: positiboak (negozio aukerak eta enplegua sortzen ditu) negatiboak (oinarrizko produktuak garestitzea, enpleguaren zati handi bat urte sasoi batekoa da).

  • Ingurumen eraginak: positiboak (natura ondarea zaintzen laguntzen du) negatiboak (turismo masifikatua, degradazioa, turisten garraioa…)

  • Eragin soziokulturalak: positiboak (tokiko kulturak ezagutu) negatiboak (prezioen igoera)

6.4. FINANTZA ZERBITZUAK ETA IKT-ENAK

6.4.1. FINANTZA ZERBITZUAK

Finantza zerbitzuak diruaren kudeaketan aritzen diren jarduera eta negozio guztiak hartzen dituzte: inbertsioa, mailegua eta aurrezkia. Hauek dira finantza erakundeak:

AGV_vUdLsU2fQeM_0QkpjFtkXZK5fHBIxuiekbBsIJDLeCPHS8RNrUnbA5Vo8zLVOUuGkFwzO4CfT3U-MGrpaiq8OhuOo5E7-cV-jC4dzWCfFyQsDxt89pKtKtbI7dFk5y6tupBHwhUx=s2048?key=Wqs7HotzqIfDWHZgmTcUt3DW AGV_vUdKDNNNDJBYBeyQlWIB6gJtz0L4Thl1if353XjnZKRVUklQGIryBsP53bIEwQ_1ZsPXqV8NzCPi8oHfNwB4XEsOQ_h6AnFCpoPyrufrhSwqSyA9VtZVXPhe2CYPGakfBFgvryMiDA=s2048?key=Wqs7HotzqIfDWHZgmTcUt3DW

Entradas relacionadas: