Triangeluaren Barizentroa, Ortozentroa, Zirkunzentroa eta Karratua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,45 KB

TRIANGELUAREN BARIZENTROA

1. Erregelarekin triangelu bat marraztu

2. Triangeluaren alde bakoitzaren erdibikaria atera. Konpasarekin A-B zuzenkiaren erdia baino

gehiago hartu, orratza A puntuan jarri eta goian eta behean marka bat egin. Pausua errepikatu

orratza B puntuan jarriz eta aurreko markak moztu D eta E puntuak marratuz. D eta E puntuak zuzen

batekin lotu

3. Aurreko pausua errepikatu triangeluaren beste bi aldeekin

4. Erdibitzaile bakoitza bere zuzenkia mozten duen lekuan puntu bana marraztu (A’, B’ eta C’)

5. Puntu bakoitza aurrez-aurreko erpinarekin lotu, hau da, A eta A’ puntuak, B eta B’ puntuak

6. Azken hiru zuzenkiak elkartzen diren lekuan R puntua marraztu, barizentroa izanez

TRIANGELUAREN ORTOZENTROA

1. Erregelarekin triangelu bat marraztu

2. Triangeluaren alde bakoitzaren altuera atera. Konpasarekin A-B distantzia hartu eta orratza A

puntuan jarriz kanpoan marka bat egin. Konpasarekin C-B distantzia hartu eta orratza C puntuan

jarriz aurreko marka moztu B’ puntua marraztuz. B eta B’ puntuak lotu

3. Konpasarekin A-C distantzia atera eta orratza C puntuan jarriz marka bat egin. Orain A-B distantzia

hartu eta orratza B puntuan jarriz aurreko marka moztu A’ puntua marraztuz. A eta A’ puntuak lotu

4. Konpasarekin C-A distantzia hartu eta orratza A puntuan jarriz marka bat egin. Orain C-B distantzia

hartu eta orratza B puntuan jarriz marka moztu C’ izendatuz. C eta C’ puntuak lotu

5. Hiru zuzen erdibitzaile elkartzen diren lekuan O marraztu ortozentroa izanez

TRIANGELUAREN ZIRKUNZENTROA ETA ZIRKUNSKRIBATUTAKO ZIRKUNFERENTZIA

1. Erregelarekin triangelu bat marraztu

2. Triangeluaren alde bakoitzaren erdibitzaileak atera. Konpasarekin A-B zuzenkiaren erdia baino

pixka bat gehiago hartu eta A puntuan orratza jarriz goian eta behean marka bat egin. Distantzia

berdinarekin orratza B puntuan jarriz eta aurreko markak moztu E eta D puntuak izendatuz. E eta D

puntuak lerro batekin elkartu

3. Aurreko pausua triangeluaren alde guztiekin errepikatu

4. Hiru lerroak elkartzen diren lekuan J puntua marraztu

5. Konpasarekin J puntutik B puntura dagoen distantzia hartu eta orratza J puntuan jarriz

zirkunferentzia bat egin

ZIRKUNFERENTZIA BAT HIRU PUNTUTIK ABIATUTA

1. 3 puntu marraztu (A,B eta C puntuak)

2. 3 puntuak hiru segmentuen bidez elkartu

3. Segmentu bakoitzaren erdibitzailea atera. Konpasarekin A-B segmentuaren erdia baino pixka bat

gehiago hartu, orratza A puntuan jarri eta kanpoan eta barnean marka bat egin. Distantzia

berdinarekin orratza B puntuan jarri eta aurreko bi markak moztu D eta E puntuak marraztuz eta

haien artean zuzen erdi bat egin

4. Aurreko pausua errepikatu triangeluaren beste bi aldeetan

5. Hiru erdibitzaileak elkartzen diren lekuan J puntua marraztu

6. Konpasarekin J-C distantzia hartu eta orratza J puntuan jarriz zirkunferentzia bat marraztu

KARRATUA

1. Zuzenki bat marraztu (A-B zuzenkia)

2. Zuzen bat egin eta bertan A’ puntua marraztu. A-B zuzenkiaren distantzia hartu eta orratza A’

puntuan jarriz zuena moztu B’ puntua marraztuz. Zuzenkiaren kanpoaldean P puntua marraztu

3. Konpasarekin A-P distantzia hartu eta orratza P puntuan jarriz zirkunferentzia bat egin

4. Zirkunferentzia eta zuzenkia elkartzen diren lekuan C puntua marraztu

5. Zirkunferentziaren diametroa egin C puntutik hasten dena eta beste aldea C’ izendatu. C’ eta A’

puntuak zuzen batekin elkartu

6. Konpasarekin A-B zuzenkiaren distantzia hartu, orratza A’ puntuan jarri eta aurreko zuzena moztu

D puntua marraztuz

7. Konpasan distantzia mantenduz, orratza B’ puntuan jarri eta A puntutik pasatzen den arkua

marraztu eta pausu berdina errepikatu orratza D puntuan jarriz. Bi arkuak elkatzen diren lekuan E

marraztu 8. D eta E eta E eta B’ puntuak elkartu bi zuzenkien bitartez

HEXAGONO ERREGULARRA

1. Zuzenki bat marraztu (A-B zuzenkia)

2. Konpasarekin A-B zuzenkiaren distantzia hartu, orratza B puntuan jarri eta zirkunferentzia bat egin

3. Distantzia berdinarekin orratza A puntuan jarri eta arku bat egin barruan. Arkua eta

zirkunferentziak elkartzen diren lekuetan C eta D puntuak marraztu

4. Aurreko pausua errepikatu orratza puntu guztietan jarriz

5. Puntu guztiak 6 zuzenkien bitartez lotu

Entradas relacionadas: