Trantsizio Demografikoa eta Beste Kontzeptu Sozioekonomikoak
Enviado por xabi y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,93 KB
Trantsizio Demografikoa
1900 eta 1975. urteen artean Espainiako demografian gertatutako faseari deritzo. Jaiotza eta heriotza tasen beherakada gertatu zen, berezko hazkundearen gorakada eraginez.
Biztanleria Zaharkitua
Bizi itxaropenaren luzatzea, bizi kalitate ona, jaiotza tasa oso baxua bezalako arrazoiek gizartean, adineko jende kopuru altua egotean eragiten duten egoera sozialari deritzo.
Tolestura Mendikateak
Aro tertziaroko alpetar orogenesian sortutako goraguneak dira. Aro sekundarioan jalkitako material sedimentarioak tolestean sortu ziren, eta aldapa handiak eta forma malkartsuak dituzte.
Erliebe Karstikoa
Iberiar penintsulan kareharrizko inguruan zehar aurki daitekeen modelatu edo paisaia konplexua da. Bertako harri nagusiaren izaeragatik eta urak berarengan duen eraginagatik forma bereziak sortzen dira.
Zabalgunea
XVIII. mendean, baina batez ere XIX. mendean (batzuetan XX. mendean), hiri hazkunde nahaspilatuari eman zitzaion erantzun eta urbanizazio planifikatua izan zen. Auzo historiko edo zaharren ondoan, burgesia bizitzeko egin ziren auzo berriek osatzen dute, eta berezko ezaugarri fisikoak dituzte.
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra
Udalerriaren hirigintza antolamendu integralerako oinarrizko tresna da. Hiri garapena zenbait urtetarako proiektatzen du: lurzoruaren erabilerak, lurzoruaren sailkapena (hirikoa, urbanizagarria eta urbanizaezina), eraikigarritasuna edo eraikuntza-dentsitatea, bide sarea, ekipamendua eta ingurumen babeserako neurriak zehazten ditu.
Konurbazioa
Hiri aglomerazio jarraitua da. Bi hiri edo gehiago, aldi berean hazi zirelako eta azkenean lotu egin direlako sortzen da, baina konurbazioko hiri bakoitzak independentziari eusten dio.
NBP (Nekazaritza Politika Bateratua)
Europar Batasunak, Europako nekazaritza-sektorea kanpoko lehiaren aurrean babesteko, sektorearen ekoizkortasuna areagotzeko, nekazarien bizi maila hobetzeko, merkatuak egonkortzeko eta kontsumitzaileei nekazaritzarako gaiak arrazoizko prezioetan ziurtatzeko ezarri zuen politika edo neurri multzoa da.
Garapen Iraunkorra
Geroko belaunaldiek beren beharrizanei erantzuteko behar duten gaitasuna arriskuan jarri gabe, egungo beharrak konpondu ahal dituen garapen ekonomiko eta sozial mota da.
Industria Deslokalizazioa
Lantegi baten leku aldaketari deritzo. Lantegi berriko kostuak murriztu edo beste inguru ekonomiko bateko abantaila konpetitibo bat baliatzearren burutzen da.
Marxen Pentsamendua
Marxek filosofia mundua aldatzeko era bat bezala ikusten du. Horregatik, filosofia beste arlo guztiekin (ekonomia, zuzenbidea, politika, etab.) erlazionatuta egon behar da. Marxen filosofia bi ezaugarri ditu: 1- Kritikoa dela. 2- Teoria eta praxia batzen dituela.
Marxen filosofia kritikan oinarritzen da eta batez ere bi gauza kritikatzen ditu: 1- Hegelen idealismoa. 2- Feuerbachen materialismoa.
- Marxek Hegel kritikatzeko bi arrazoi ditu: alde batetik, garai hartan Hegelen idealismoa errealitatea azaltzeko erabiltzen zelako; eta beste aldetik, burgesen ideologia zelako. Hegelek idealismoa defendatzen du: lehenengo ideiak ezagutzen ditugu eta horien arabera gauza materialak sortzen dira. Honen aurka, Marxek materialismoa defendatzen du: lehenengo gauza materialak daude eta horietan oinarrituta ideiak sortzen dira. Marxek Hegeli egindako kritika honetan datza: alde batetik, idealismoa burgesiak proletargoa menperatzeko erabilitako ideologia dela; eta beste aldetik, idealismoak errealitatea azaldu egiten duela bakarrik, ezer aldatu gabe (garrantzitsua da Marxek praxiari ematen dion garrantzia, hau da, errealitatea azaltzeaz gain, aldatu egin behar da).
- Feuerbach ere materialista da, baina bere materialismoa mekanista da. Bere ustez, errealitatea mekanikoki mugitzen da eta gizakiak ez du parte hartzen aldaketa horretan. Gizakia pasiboa da eta errealitatearen aldaketaren ikusle bat besterik ez da. Horrek esan nahi du gizakiak ez duela parte hartzen bere bizitzaren eta historiaren proiektuan. Marx honen aurka agertzen da. Marxen arabera, gizakia praktikoa da, aktiboa da eta parte hartzen du errealitatean ematen diren aldaketetan. Gizakiak eraikitzen du bere bizitza eta historia egiten dituen aukeren bitartez.
Marxek Hegelen idealismoaren eta Feuerbachen materialismoaren arteko aurkakotasuna praxia kontzeptuaren bitartez gainditzen du. Hau guztia kontuan hartuta, hurrengoa esan dezakegu: “Idealismoa (burgesiaren ideologia) burgesiak erabiltzen du proletargoa menperatzeko eta alienatuta dagoela eskutatzeko.”
Ideologia
Gizakiak bizi den gizartearekin eta kulturarekin ezartzen dituen harremanek osatutako ideien multzoa da. Gizartean bizitzeko derrigorrezkoa da ideologia hori, horren bitartez gizakia mundura egokitzen delako. Esan dezakegu ideologia gizarte produktu bat dela, hau da, ez dira ideiak gizartea eratzen dutenak, baizik eta alderantziz. Beraz, gizakia alienaziotik irtetzeko ideologia horretaz konturatu behar da.
Alienazioa
Norberaren buruaren jabe ez izatea, norbaiten edo zerbaiten menpe egotea da. Alienazio mota ezberdinak daude, baina Marxek gizarte kapitalistan langileak jasaten duen alienazioa aztertzen du, hau da, alienazio ekonomikoa. Lanak lau sentsutan alienatzen du gizakia:
- Produktuarekiko alienazioa: gizakiak lana egiterakoan produktuak ekoizten ditu, baina produktu horiek ez dira berarentzat, baizik eta jabearentzat.
- Lanaren prozesuarekiko alienazioa: gizakiak lana egiterakoan denbora bat igarotzen du eta lan indarra bihurtzen da, baina lan hori ez da berarentzat, baizik eta jabearentzat. Hemen Marxen lanaren paradoxa ikusten dugu: gizakiak beste animali guztiek egiten dituzten gauzak egitean pozik sentitzen da, baina gizaki bezala dagokiona egiten duenean, hau da, lan egin, txarto eta alienatuta sentitzen da.
- Naturarekiko alienazioa: gizakiak denbora guztian harremanak ezartzen ditu naturarekin “praxiaren” bitartez, baina lan egiteko tokia sentzu berezi bat hartzen du. Naturatik aparte, lan egiteko gune bihurtzen da.
- Gizakiarekiko alienazioa: gizakiak “praxiaren” bitartez beste pertsonekin harremanak ezartzen ditu, baina lankideak lehiakideak bihurtzen dira.
Lanaren alienazioa oso erlazionatuta dago hiru kontzepturekin: merkantzia, balioa eta dirua.
Dialektika
Pentsamenduaren edo errealitatearen garapena hiru puntutik pasatzen dela defendatzen duen teoria da. Hiru puntu horiek tesia, antitesia eta sintesia dira. Marxek dialektikaren teoria Hegelen pentsamendutik hartzen du, baina aurkakoak direla esan dezakegu.
Ezberdintasunak:
- Hegelen dialektika ideien dialektika bat da eta Marxena, aldiz, errealitatearen dialektika bat da.
- Hegelen ustez, mundua eta historia amaituta daude. Ondorioz, bere dialektikak historiaren azalpen bat besterik ez du ematen. Marxen ustez, mundua eta historia gizakiak eraikitzen ditu bere aukeren bitartez. Beraz, bere dialektikak mundua eta historia interpretatzeaz gain, aldatu egiten du. Mundua eta historia etengabe aldatzen ari dira eta aldaketa hori beti dialektikoki ematen da, hau da, tesia, antitesia eta sintesia-tik pasatuz. Adibidez: tesia: gizarte kapitalista; antitesia: proletargoa; sintesia: gizarte komunista.
Dialektikaren teoria errealitatea aztertzeko erabiltzen bada, materialismo dialektikoa sortzen da (Engelsek aztertua). Baina dialektika historia eta ekonomia aztertzeko erabiltzen bada, materialismo historikoa sortzen da (Marxek aztertua).
Materialismo Historikoa
Materialismo historikoaren oinarria hurrengo ideia da: gizakiaren historia mugitzen duen gauza edo motorra produkzio-erlazio ekonomikoen multzoa da (lana egiten duten gizakien artean ematen diren erlazioak dira, euren egoera eta produkzio indarrak kontuan hartuta). Erlazio hauek multzoak edo taldeak gizartearen egitura ekonomikoa osatzen dute eta honen gainean eraikitzen da gizartearen gainegitura politikoa edo juridikoa.