Transduktoreak eta Jarduleak: Motak eta Erabilerak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 9,05 KB
GAIA: BESTE TRANSDUKTORE BATZUK. JARDULEAK
HIGIDURA TRANSDUKTOREAK
Higidura edo desplazamendu transduktoreak objektuen arteko distantzia neurtzen duten gailuak dira.
- Linealak: Potentziometro lineala, erregela graduatua, transformadore diferentziala, laser neurgailua.
- Angeluarrak: Potentziometro angeluarra, laser neurgailua, encoder-a.
POTENTZIOMETROA
Potentziometroa erresistentzia aldakor bat da. Haren balio ohmikoa kurtsore izeneko kontaktu higikor baten posizioaren mende aurkitzen da. Kurtsorearen posizio aldaketak erresistentziaren balioa eta irteerako tentsioa (Vi) aldatzen ditu. Potentziometroek arazo bat dute: kurtsoreak erresistentziaren gorputzarekin duen marruskadura. Ondorioak:
- Ondorio mekanikoa: Etengabeko marruskadurak urtsorea eta erresistentzia higitzen ditu.
- Ondorio elektrikoa: Higidurak arku elektrikoak sor ditzake eta erresistentzia ohmikoaren balioa faltsutu.
TRANFORMADORE DIFERENTZIALA
Harilkatu primario batez, bi sekundarioz eta nukleo higikor batez osatutako transformadorea da. Nukleoaren desplazamenduak eragiten duen induktantzia aldaketan oinarritzen da.
LASER NEURGAILUA
Laser izpiak desplazamenduak neurtzeko erabiltzea adibide bat besterik ez da. Laser neurgailuak uhin luzera jakineko laser izpi bat emititzen du, izpia objektura iritsi, bertan islatu eta neurgailura itzultzen da.
LASER NEURGAILUAREN ERABILERAK
- Lodiera neurketa: Pieza baten lodiera neurtzeko, bi laser neurgailu jarri behar ditugu aurrez aurre.
- Maila diferentzia detektazioa: Objektu baten maila diferentzia zehazteko, bi laser neurgailu erabiltzen dira, baina paraleloan.
PRESIO TRANSDUKTOREAK
Presioa neurtzeko, azalera unitateko egiten ari den indarra kalkulatzeko erabiltzen dira. Hiru mota:
- Tranduktore mekanikoak: Presioa zuzenean neurtzen duten gailu hauek dentsitate eta garaiera ezezaguneko likido batek egindako presioarekiko alderaketaz baliatzen dira. Sinpleenak dira.
- Tranduktore elektromagnetikoak: Transduktore mekanikoei tranduktore elektriko bat gehitzen zaio. Gero tratatua izango den seinale elektrikoa sortzen du.
- Erresistiboak: Sinpleenak dira. Harilkatutako erresistentzia batean, kurtsorearen posizioaren arabera gertatzen den erresistentzia aldaketan oinarritzen dira. Kurtsorearen posizioa, bestetik, euskarri gisa jarduten duen malguki baten gainean eginiko presioaren mende aurkitzen da.
- Piezoelektrikoak: Presio baten eraginpean seinale elektriko bat sortzeko duten propietateetan oinarritzen dira. Adibidez, kuartzoa.
- Transduktore elektrikoak: Doitasun handiko neurketetan erabiltzen dira.
ENCODER
Higidura angeluarreko transduktoreak izendatzeko erabiltzen den terminoa da. Gorputz baten bira ardatzaren posizioari buruzko informazioa ematen dute.
ENCODER INKREMENTALAK
Funtsezko osagaia ardatzarekin batera biratzen duen disko bat da. Ardatzaren higidura neurtzen da. Diskoak arteka izeneko bi zirrikitu multzo ditu (A eta B). Diskoaren alde batean, argia emititzeko foku bat jartzen da; beste aldean, hargailu bat (transistore bat).
- Norabide bakarreko encoder-ak: Bi arteketako batetik bakarrik ematen du irteerako seinalea, A-tik.
- Bi norabideko encoder-ak: Bi arteketatik ematen du irteerako seinalea, A eta B. Ardatzaren biraren noranzkoa zehazten du, bi arteken artean fase diferentzia bat dagoelako.
ENCODER ABSOLUTUAK
Funtsezko osagaia zuriz edo beltzez margotutako sektoretan zatitutako disko bat da. Lau argi emisore eta lau hargailu ditu, guztiak diskoaren alde berdinean kokatuak.
- Sektore zuri baten aurka jotzen badu, argia islatu eta hargailuek seinalea hartzen dute. Seinalea 1 bit gisa interpretatzen da.
- Sektore beltz baten aurka jotzen badu, argia ez da islatzen eta hargailuak ez du seinalerik hartzen. 0 bit gisa interpretatzen da.
ERABILERAK
- Industria robot baten besoaren posizioa
- Kable baten luzera eta ebaketa puntua
- Makina baten biraketa, posizioa eta lastertasuna
- Plotter baten koordenatuak
TENPERATURA TRANSDUKTOREAK
Tenperatura neurtzeko erabiltzen dira.
TERMOPAREAK
Izaera desberdineko bi metal edo aleazioz osatutako gailua da, soldadura bitartez (lotura) elkarri lotuak daude. Metal bakoitzak bere oxidazio potentziala duenez, tenperaturarekin aldatzen den milibolt gutxi batzuetako potentzial diferentzia (pd) bat sortzen da. Aldaketa hau detektatu daiteke eta objektuan gertatzen diren aldaketa termikoak kontrolatu. Termopareak zorro baten barnean egoten dira normalean. Hiru mota: ez isolatuak, isolatuak eta masari konektatuak.
TERMISTOREAK
Tenperaturaren arabera aldatzen den balio ohmikoa duten erresistentziak dira. Hiru mota:
- NTC erresistentziak: Zenbat eta altuagoa tenperatura, orduan eta txikiagoa izango da balio ohmikoa.
- PTC erresistentziak: Zenbat eta altuagoa tenperatura, orduan eta handiagoa izango da balio ohmikoa.
- Platinozko termoerresistentziak: Metalen erresistentzia tenperaturaren arabera aldatzen da. Erresistentziaren balio ohmikoa ezagutzen bada, tenperatura kalkulatu daiteke.
LASTERTASUN TRANSDUKTOREAK
Objektu baten lastertasuna zehazteko erabiltzen dira.
TAKOMETROAK
Objektu baten bira lastertasuna neurtu eta neurria rpm edo beste unitate batzuetan ematen duten gailuak dira.
FOTOZELULAK
Argiarekiko sentikorrak diren elementuak dira. Emisore batez eta hargailu batez osatzen dira, normalean gorputz berdinean kokatuak. Fotozelulak uhin luzera jakineko argi izpi bat emititzen dute, euskarrian edo tartean jartzen den objektuan islatzen dena.
- Distantzia finkora aurkitzen den euskarrian islatzen bada, hargailuak tartean objekturik ez dagoela interpretatzen du.
- Euskarria baino distantzia txikiagora aurkitzen den objektu batean islatzen bada, hargailuaren erantzuna aldatzen da.
ERABILERAK
- Objektuen maila edo garaiera
- Zinta garraiatzaile bateko objektuak
- Distira diferentzia
- Objektu gardenak
KONPARADOREAK
Akats detektore edo konparadoreak espero den irteerako balioaren eta egiazki lortzen denaren arteko diferentziaren araberako seinalea ematen duten kontrol sistemako elementuak dira. Konparadoretik datorren seinaleak erreguladorea kitzikatu edo jardulea aktibatzeko eginkizuna du, azken honek prozesuaren gainean eragin eta espero den irteeraren eta egiazki lortzen denaren arteko diferentzia ahalik eta txikiena izateko.
POTENTZIOMETRO ZUBIA
Muturreko batetik lotuta eta V elikatze tentsioarekin konektatuta dauden bi potentziometro dira.
KONPARADORE ELEKTRIKOAK
Funtzionatzeko osagai elektronikoren bat behar duten gailuak dira. Anplifikadore operazionala da erabiliena.
JARDULEAK
Jardulea erreguladoretik edo konparadoretik agindua jaso ondoren prozesuaren gainean jarduteko eginkizuna duen gailua da. Konparadoreak sortutako akats seinalea eta jardulearena izaera desberdinekoak izan daitezke. Konparadorearen seinalea elektrikoa eta potentzia txikikoa izan ohi da; jardulearena, aldiz, elektrikoa baina potentzia handikoa, edota pneumatikoa edo hidraulikoa. Ondorioz, jardule mota ugari daude.
KONTROL SISTEMA BATEKO OSAGAIAK
Sistema: Ekintza bat burutzeko edo nahi den funtzio bat betetzeko gai diren elkarrekin erlazionatutako elementu multzoa da.
Sistemako aldagaiak: Sistema baten portaera adierazten duten zainpeko edo kontrolpeko magnitudeak (abiadura, tenperatura, posizioa, etab.)
Sarrera: Erantzun bat jasotzeko helburuarekin sistemari ematen zaion kanpoko seinalea.
Irteera: Sistemak ematen duen erantzuna.
Perturbazioak: Sistemaren funtzionamenduari kalte egiten dioten nahi ez diren seinale guztiak.
Planta edo prozesua: Kontrolatu nahi den sistema. Adibidez, gela edo biltegia.
Erreguladorea edo kontralagailua: Kontrol sistemaren burmuina, eta egin beharreko kontrol ekintza zein izango den erabakitzen du.
Transduktorea edo sentsorea: Sarrerako magnitude fisiko bat beste magnitude batean bihurtzen du, horrela kontrol sistemak errazago manipulatuko du.
Kaptadorea: Sistemako informazio zehatz bat hartzen du berrelikatzeko.
Konparadorea edo akats detektorea: Erreguladorera bidaliko den seinalea ematen du, irteerako balioaren eta espero den balioaren arteko diferentzia neurtzen du.
Jardulea: Kontrolaren azken elementua, eta prozesuaren gainean eragiten du, erreguladoretik jasotzen duen aginduaren arabera.