Totalitarismo Faxista eta Naziaren Gorakada Europan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,98 KB

Totalitarismo Faxistaren eta Naziaren Gorakada

1. Gerrarteko Europa: Demokraziak eta Diktadurak

Lehen Mundu Gerraren (LMG) ostean, XX. hamarkadan, demokrazia nagusi zen Europan. 1939rako, diktadurak nagusitu ziren: Austrian, Espainian, Hungarian, Errumanian, Italian (1922tik) eta Alemanian (1933tik).

Zergatiak

  • Lurralde-nazio sentimenduaren areagotzea, LMGren ondorengo muga-berrantolaketen ondorioz.
  • 1929ko Krisi Ekonomikoa.
  • LMGren ondoren herrialde batzuek egin behar izan zituzten gerra-ordainak.

Diktadura Berrien Ezaugarriak

  • Nazionalistak.
  • Antimarxistak.
  • Antisemitak.

Erabilitako Tresnak

  • Prentsa zuzendua.
  • Errepresioa.
  • Lider karismatikoa.
  • Propagandaren erabilera gizartea erakartzeko.

2. Faxismoaren Ideologia eta Gizarte Oinarriak

Ideologia

  • Estatu totalitarioa, alderdi bakarrekoa.
  • Buruzagiaren gurtza.
  • Antikomunista.
  • Nazionalismo oldarkorra, espantsionista eta militarista.
  • Arrazista.
  • Indarkeria.
  • Masak mobilizatzea helburu.
  • Printzipio maskulinoak.

3. Italia Faxista

3.1. Erregimen Liberalaren Krisia

LMGren ondoren, langabezia, inflazioa, altxamenduak eta frustrazio sentimenduak nagusitu ziren.

3.2. Faxismoa Boterera

1922an, Erromarako Martxa gertatu zen. Viktor Emanuel III.a erregeak gobernua osatzeko agindua eman zion Mussoliniri. 1925-1926an lege faxistak ezarri ziren, Hizkuntza, Kultura eta komunikabideen kontrola barne.

4. Alemania Nazia

4.1. Weimarko Errepublika eta Nazismoaren Hastapenak

1918-1933: Weimarko Errepublika, konstituzioa eta demokrazia ezaugarri. 1924-1929: Egonkortasun ekonomikoa (Dawes Plana).

1920an, Alemaniar Langileen Alderdi Nazional Sozialista (NSDAP), alderdi nazia, sortu zen. Hitler izan zen buruzagia.

Programa:

  • Diktadura nazionalista ezartzea, arraza garbitzeko eta etsaiak (demokratak, marxistak eta juduak) desagerrarazteko.
  • Alemania handi bat sortzea, alemaniarrek arraza arioaren "bizi-espazioa" (Lebensraum) eratzeko.

4.2. Municheko Putsch eta Hitlerren Ibilbidea

1923an, Municheko Putschak porrot egin zuen (estatu-kolpe saiakera). Hitler kartzelan sartu zuten, eta han Mein Kampf idatzi zuen. Erabilitako bitartekoak: propaganda, ibilbideak eta uniformeak.

4.3. Errepublikaren Krisia eta Nazismoaren Gorakada

1929ko Depresio Handiaren ondoren, nazismoaren babesa handitu zen. 1933an, hauteskundeen ondoren, Hitler kantziler izendatu zuten.

4.4. Estatu Totalitarioaren Eraikuntza

1933an, Reichstageko sutea komunistei leporatu zitzaien, eta hauek kanporatu zituzten. Hitlerrek Alemania alderdi bakarreko diktadura bihurtu zuen. 1934an, "Labana Luzeen Gaua" gertatu zen, aurkari politikoak ezabatzeko. SSek eta Gestapok Hirugarren Reicharen politika bermatu zuten.

4.5. Kontrol Ideologikoa

Hezkuntza eta gazte-erakundeak erabili zituzten kontrolerako. Adierazpen askatasuna kendu zen. Propaganda masiboa erabili zen (Goebbelsen ardura).

4.6. Arrazakeria eta Antisemitismoa

Arioak ez zirenak desagerraraztea helburu. Prozesua:

  • 1933-1938: Eskubide politikoak eta sozialak ezabatu.
  • 1938: "Kristal Hautsien Gaua" (Kristallnacht), juduen dendak eta sinagogak erre zituzten.
  • 1942: "Azken Irtenbidea" (Soluzio Finala) ezarri zen, kontzentrazio-esparruak eta sarraski-esparruak erabiliz.

4.7. Autarkia eta Berrarmatzea

1934-1936: Ekonomia suspertu zen. Kanpo-merkataritza sustatu zen, eta langabezia murriztu. 1936an, autarkia ekonomikoa eta berrarmatze plana ezarri ziren. Gerrako industria bultzatu zen (Goering arduradun). Ekoizpenak gora egin zuen, eta langabeziak behera. Erdiko klasearen eta nekazarien babesa lortu zen. Gerrara joatea irtenbide gisa ikusten zen, armamentua erabiltzeko eta baliabideak beste herrialdeetatik eskuratzeko.

Entradas relacionadas: