Tomas Akinokoaren Filosofia: Jainkoa, Arrazoia eta Fedea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,33 KB
Tomas Akinokoa: Jainkoaren Existentziaren Frogak
(1225-1275, Napoli). Erromatar Eliza Katolikoko doktore eta santua. Aristotelesen filosofia oinarri gisa hartuta, Tomas Akinokoak eskolastikaren pentsamendu kristaura egokitu zuen. Haren pentsamenduak, beraz, kristautasunaren dogmetan, Erdi Aroko tradizio kristauan eta Aristotelesen filosofian ditu erroak. Aristotelesen testuei iruzkinak egin zizkien eta haren kontzeptu asko argitzen saiatu zen; horregatik, puntu askotan, Aristotelesen pentsamendua San Tomasen adierazpenen argitan interpretatzen da.
Erdi Aroan pentsalari kristauak Jainkoaren existentzia frogatzen saiatu ziren, eta horien artean Tomas Akinokoaren gogoetak dira ezagunenak. Tomasek Jainkoaren existentzia frogatzeko bost bide edo froga aurkeztu zituen, klasiko bihurtu direnak laburrak eta argiak izateagatik:
Mugimenduaren bidea
Mugimendu oro beste zerbaitek eragiten du, baina ezin da atzera infinituki joan. Beraz, mugimenduaren azken kausa den Lehen Motor bat behar da, eta hori Jainkoa da. (Mugimenduak kausa bat behar du, eta ezin da atzera infinituki joan. Horregatik, mugimenduaren hasiera den Lehen Motor bat behar da, eta hori Jainkoa da).
Kausa eragilearen bidea
Gauza guztiek kausa bat dute, eta kausa horiek, aldi berean, beste kausa batek eragiten ditu. Hala ere, ezin da atzera infinituki joan kausen kate horretan. Horregatik, kausa guztien azken oinarria izan behar da, hau da, berez existitzen den eta beste ezerk eragin ez duen azken kausa. Horri Jainkoa deitzen diogu. (Gauza guztiek kausa bat dute, baina ezin da atzera infinituki joan kausen katean. Horregatik, azken kausa bat behar da, eta hori Jainkoa da, domino efektua bezala).
Kontingentziaren bidea
Hirugarren frogak kontingentzia aztertzen du, hau da, izakiak ez dira berez beharrezkoak eta uneren batean ez ziren existitzen. Izaki kontingenteak existitzeko, beharrezko den izaki bat egon behar da, existitzeko aukera ematen diena. Hori Jainkoa da. (Gauza guztiak ez dira beharrezkoak eta uneren batean ez ziren existitzen. Izaki kontingenteak existitzeko, beharrezko izaki bat behar da, eta hori Jainkoa da).
Perfekzio-mailen bidea
Izaki guztiek perfekzio-maila bat dute, hau da, batzuk besteak baino perfektuagoak dira. Hala ere, "perfektuago" edo "gutxiago perfektu" denaren ideia ezin da sortu Izaki Perfektu bat existitu gabe, guztiaren perfekzioaren eredu dena. Izaki perfektu hori Jainkoa da, eta izaki guztiek berari esker dute duten balio edo perfekzio-maila. ("Perfektuago" edo "gutxiago perfektu" denaren ideia ezin da sortu Izaki Perfektu bat existitu gabe, eta hori Jainkoa da).
Helburuzkotasunaren bidea
Unibertsoak ordena eta helburu bat du, eta bere mugimendu eta bilakaerak helburu horretara garamatzate. Horregatik, kosmosaren helburu hori antolatzen eta gidatzen duen Goi Adimen bat behar da, eta horri Jainkoa deitzen zaio. (Unibertsoak ordena eta helburu bat du, eta horretarako Goi Adimen bat behar da, helburu hori antolatu eta gidatzen duena. Hori Jainkoa da).
Tomas Akinokoak ez du uste Jainkoa berehala kontenpla daitekeenik, baina historikoki interesgarria da ikustea nola ez duen haren existentzia inoiz zalantzan jartzen, eta gogoetaren bidez hura aurkitzen saiatzen den.
Tomas Akinokoa: Arrazoiaren eta Fedearen Uztarketa
(1225-1275, Napoli). Erromatar Eliza Katolikoko doktore eta santua. Aristotelesen filosofia oinarri gisa hartuta, Tomas Akinokoak eskolastikaren pentsamendu kristaura egokitu zuen. Haren pentsamenduak, beraz, kristautasunaren dogmetan, Erdi Aroko tradizio kristauan eta Aristotelesen filosofian ditu erroak. Aristotelesen testuei iruzkinak egin zizkien eta haren kontzeptu asko argitzen saiatu zen; horregatik, puntu askotan, Aristotelesen pentsamendua San Tomasen adierazpenen argitan interpretatzen da.
Fedearen eta arrazoiaren arteko erlazioa zentrala izan zen Ertaroko filosofian. Filosofia grekoarekin alderatuta, garai honek erlijioaren eta filosofiaren arteko uztarketa ekarri zuen. Filosofia, jakintza arrazional hutsa izatetik, fedearen lagun bilakatu zen. Dakigun bezala, Agustin Hiponakoarentzat egiara iristeko arrazoiak eta fedeak elkarrekin lan egin behar dute: «Ulertu sinesteko, sinetsi ulertzeko». Anselmo Canterburykoarentzat, arrazoia fedearen zerbitzura dago, eta ezagutza eskuratzeko jainkozko errebelazioa beharrezkoa da. Tomas Akinokoak, aldiz, arrazoia eta fedea argi eta garbi bereizten ditu:
- Eremu bereiziak: Mundu naturaleko edukiak arrazoiaren eremukoak dira; naturaz gaindikoak, aldiz, fedearenak. Horrela, teologia eta filosofia bi zientzia desberdin gisa ulertzen ditu.
- Metodo desberdinak: Fedearen metodoa errebelazioa da; arrazoiarena, aldiz, abstrakzioa (Aristotelesen eragin nabarmena). Hala ere, badira eduki batzuk arrazoiaren eta fedearen bidez ezagut daitezkeenak (Jainkoaren existentzia, adibidez).
- Kontraesanik eza: Berez, ez dago kontraesanik fedearen eta arrazoiaren artean, biak baitira Jainkoak emandako dohainak. Beraz, kontraesanik sortuz gero, arrazoia berrikusi beharko da. Tomas Akinokoa beti saiatuko da arrazoiaren eta fedearen arteko harmonia bilatzen.