Tomas Akinokoa: Fedea, Arrazoimena eta Jainkoaren Bost Bideak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,07 KB
Tomas: Fedea eta Arrazoimena
Aristotelesen eragina nabarmena da Akinoren proposamen filosofikoetan. Haren ustez, gizakia ez da espirituzko arima soila, adimen hutsa, batasun substantzial bat baizik; batasun horretan loturik daude espiritua eta materia, arima eta gorputza. Gorputzaren eta adimenaren arteko lotura dela eta, adimenak zentzumenen bidez ezagutu behar du (gorputza). Tomasen arabera, adimenak, abstrakzio-gaitasunaren bitartez, zentzumenek hautemandako objektuei ezaugarri partikular guztiak kentzen dizkio, eta gauzen esentzia unibertsala uzten du agerian. Tomas Akinokoak errealitatea (egiak) ezagutzeko bi bide bereizi zituen, eta bakoitzak bere kasa egia lortzeko gai da: fedearena (teologia), Jainkoaren errebelazioa du abiapuntu; eta arrazoimenarena (filosofia), honen bidez aurkitutako egiak egia naturalak edo arrazoimenezko egiak dira.
Hiru egia mota bereizi zituen: arrazoimenaren bidez ezagutzen direnak, errebelazioaren bidez soilik ezagut daitezkeenak, eta arrazoimenaren bidez ezagut daitezkeen arren fedeak ere ezagut ditzakeenak (fede-atariko egiak). Azken horien inguruan gatazkak sor daitezke arrazoimenaren eta fedearen artean. Horrelakoetan, arrazoimenak fedearen kontrakoa dioenean, fedearen egiak dira onartu beharrekoak. Hau da, egia errebelatua beti dago giza arrazoimenaren gainetik.
Tomas: Jainkoaren Bost Bideak
Jainkoa badela egia errebelatua da, baina, Tomas Akinokoaren ustez, arrazoimenaren bidez ere froga daiteke Jainkoaren existentzia. Tomas Akinokoak Jainkoa badela frogatzeko bost modu edo bide aurkeztu zituen Summa Theologiae liburuan. Bost bide horiek elkarrekiko independenteak dira, eta, beraz, aski litzateke horietako bakar bat baliagarri izatea Jainkoaren existentzia frogatuta geratzeko. Hau da daukaten egitura: denek jatorri enpirikoa dute; naturaren behaketatik abiatzen dira. Ondoren, kausalitate printzipioa aplikatzen da, enpirikoki behatutakoa azal dezakeen kausara heltzeko asmoz. Hau da, errealitate enpirikoak beste zerbaitek sortuak direla argudiatzen da. Hirugarren urratsa, kausatik kausen segida edo katerako urratsa da. Azkenik, kausen segida infinituen ezintasuna aldarrikatzen du. Gainerako kausa edo izate.
Bost Bideak:
- Lehen bidea edo motore higiezinaren bidea:
- Munduan higidura edo aldaketak gertatzen dira.
- Higitzen den guztia beste zerbaitek higiarazten du.
- Beraz, edozein higidurak kausa higiarazle bat du, kausa higiarazle horrek beste kausa higiarazle bat, eta abar; hau da, higidura oro kausen segida baten emaitza da.
- Alabaina, ez da posible katea infinituraino hedatzea.
- Hortik, higitzen ez den lehen eragilea, motor ibilgea, existitzen dela ondorioztatu behar da, eta hori Jainkoa da.
- Bigarren bidea edo kausa eragilearen bidea.
- Hirugarren bidea edo izaki kontingenteen bidea.
- Laugarren bidea edo perfekzio-mailen bidea.
- Bosgarren bidea edo munduan den ordenaren bidea.