Tomas Akinokoa: Arrazoimena eta Fedea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,6 KB
Arrazoimena
Egia ezagutzeko Jainkoak emandako bi ezagutza-esparruetako bat da. Mundu fisikoaren ezagutza ematen digu. Jainkoaren nolakoa eta izaera ezin dugu ezagutu (denbora asko eramaten du), baina ezagutu daiteke. Tomas Akinokoak 5 bide erabiltzen ditu Jainkoaren existentzia frogatzeko:
- Mugimenduaren bidea
- Kausalitatearen bidea
- Bide kontingentea (beharrezkotasunaren bidea)
- Perfekzioaren bidea
- Helburuzko bidea (teleologikoa)
Fedea / Sinesmena
Jainkoak emandako ezagutzarako bideetako bat da. Gauza jainkotiarrak ezagutu ditzakegu. Fedea behar dugu arrazoimenarekin iritsi ezin garen erantzunetara iristeko.
Ezagutzarako bi bideak
- Arrazoimenak eta Fedeak ezagutza-esparru ezberdinak dituzte.
- Arrazoimenak eta Fedeak esparru komun bat dute: Fedearen preanbuluak (adibidez, Jainkoaren existentzia). Arrazoimenak frogatu dezakeen bitartean, Fedeak baieztatzen du.
Fedeak beti egia esaten du, Jainkoaren hitza gordetzen duelako. Beraz, arrazoimena ezin da Fedearen aurkako erantzun batera iritsi. Arrazoimena ezagutza maila batera iritsi daiteke, eta hortik aurrera Fedean dago ezagutza.
Jainkoa
Jainkoa Lehen Kausatzat izendatu du. Bigarren bidea (kausalitatearena) azaltzeko funtsezko motorra da. Laugarren bideari erreparatuz, Jainkoa perfektua dela dio. Mundu inperfektutik at dagoenez, ez gara gai perfekzio hori hautemateko, gure gaitasunetik haratago baitago.
Jainkoa munduaren sortzailea da, eta horretarako lege naturalak baliatu ditu. Jainkoa Aktu Purua da.
Jainkoaren Esentzia ezagutzeko bideak
Jainkoaren existentzia arrazoimenaren bitartez frogatu daiteke, baina haren esentzia ezagutzeko hiru bide erabiltzen dira:
- Bide Negatiboa: Munduko gauza inperfektuak aztertu eta Jainkoa nolakoa ez den aztertzea.
- Bide Positiboa (Afirmatiboa): Gauza onak aztertu eta Jainkoak horiek maila gorenean dauzkala esatea.
- Eminentziaren Bidea: Ezin dugunez Jainkoa ulertu, ezin dugu jakin nolakoa den zehazki. Jainkoa guztiz ona da, gure ulermenetik haratago.
Kristau Erlijioa
Erromatar Inperioa erori zenean hasi zen zabaltzen, batez ere pobreen artean. Intelektualak erlijioan sinesten hasi zirenean, gatazka sortu zen sinisdunen eta sinisgabeen artean.
Tomas Akinokoa kristautasuna eta ideia aristotelikoak elkartzen saiatu zen. Kristau izateak arazoak ekartzen zituen. Kristautasunak konbentzitu egiten zuen, eta ez inposatu.
Egia
Egia kristautasuna edo Jainkoaren hitza da. Egiara iristeko bi bide daude:
- Arrazoimena (mundu fisikoa)
- Fedea (gauza jainkotiarrak)
Arrazoimena ez da kontzeptu batzuetara iristen, beraz, fedea beharrezkoa da. Arrazoimenak eta Fedeak ezin dute erantzun desberdinik eman; hala gertatuko balitz, gure errua izango litzateke (ezagutza okerra).
Esparru komun bat dute: Fedearen preanbuluak. Bertan, Jainkoaren existentzia arrazoimenak frogatu dezakeen bitartean, fedeak baieztatzen du.
Egiaren ezagutzarako oztopoak (Arrazoimena soilik erabiliz)
Egia aurkitzeko arrazoimena soilik bagenu, hiru oztopo nagusi daude (horregatik da beharrezkoa Fedea):
- Ezinduak: Burua gaizki dutenez, Jainkoa ezagutzeko oztopoak dituzte.
- Familia zaintzeko beharra: Denbora faltagatik oztopatzen du.
- Nagikeria: Egia ezagutzeko ikertu behar da, eta denbora asko eskatzen duenez, pertsona gutxik egiten dute borondatez.