Tomas Akinokoa eta Agustin Hiponakoa: Fedea eta Arrazoimena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,92 KB
Tomas Akinokoaren Bost Argudioak
Tomas Akinokoak Jainkoaren existentzia frogatzeko bost argudio proposatu zituen:
1. Mugimenduaren Argudioa
Mugitzen den guztia bere higiduraren kausa bat du. Mugimendu oro hasteko, Lehen Motor Mugiezin bat egon behar izan zen. Lehen Motor hori Jainkoarekin identifikatzen da, mugitu beharrik ez duen izaki bat baita, mugimendu ororen iturria. Ezin da mugimendua eragiten duten kausen kate amaigaberik egon.
2. Perfekzio Mailen Argudioa
Perfekzio-mailak daude munduan, hain perfektuak ez diren gauzetatik perfektuagoetara. Perfekzio-mailak egon daitezen, estandar maximo bat egon behar da, eta hori Jainkoa dela dio.
3. Helburuaren Argudioa
Unibertsoak halabeharrak azaldu ezin dituen ordena eta helburua erakusten ditu. Argudiatzen da ordena eta helburu hori zuzentzen duen izaki adimendun bat egon behar dela, eta izaki hori Jainko gisa identifikatzen da.
Agustin eta Tomas: Fedea eta Arrazoimena
Antzekotasunak
Biek uste dute fedeak eta arrazoimenak, gatazkan egon beharrean, batera lan egin dezaketela jainkozko errealitatearen ezagutzan eta ulermenean sakontzeko.
Desberdintasunak
Agustin neoplatonismoan oinarritzen da, eta, aldiz, Tomas aristotelismoan oinarritzen da. Agustinek uste zuen fedea izateko arrazoia beharrezkoa zela, hau da, fedea lortzeko iparrorratz bat bezalakoa zela, arrazoimenak fedea ulertzera garamatza. Tomasek, berriz, filosofia eta teologia erabat independenteak direla uste zuen, eta, beraz, ez daudela bata bestearen menpe. Gainera, arrazoia ez dela fedea frogatzeko beharrezkoa uste zuen.
Agustin Hiponakoaren Egiaren Kontzeptua
Testuaren arabera, Agustinen ideia nagusia da egia gure barruan bilatu behar dugula, hausnarketaren bidez. Esaten digu egia ez dela pentsamendu logikoaren bidez bakarrik aurkitzen, aurkikuntza pertsonal eta espiritual gisa ere. Era berean, bilaketa hau intelektuala izateaz gain, poztasun espiritual sakona ere ematen digu. Laburbilduz, barrura begiratzera animatzen gaitu, egia aurkitu eta haren arabera bizitzeko.
Aldeko Argudioa
Agustin Hiponakoaren ideia horren aldeko argudio bat izan liteke arrazoiak Jainkoarengan sinesten laguntzen digula, munduaren natura eta ordena behatzean. Dena modu antolatuan nola egokitzen den eta nola funtzionatzen duen pentsatzean, arrazoimenak sortzaile edo izaki goren baten existentzia iradokitzen du. Horrela, arrazoimena oinarri logiko moduko bat da, Jainkoa existitzen delako ideia onartzen laguntzen diguna.
Kontrako Argudioa
Agustin Hiponakoaren ideia horren kontrako argudio bat izan liteke Jainkoari buruzko gauza batzuk arrazoimenak argi azal dezakeenaz harago doazela. Sinesmen batzuk oso zailak dira arrazoiarekin ulertzea. Kasu horietan, fedeak arrazoimenarekin erabat ulertu ezin dugunaz fidatzea inplikatzen du, eta hor fedea arrazoimenak argi erakuts dezakeenaz harago doa.