Tito Livio eta Zizeron: Erromako Historia eta Oratoria
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,72 KB
Tito Livio (K.a. I - K.o. I): Inperio garaiko historialaria
Ab urbe condita libri (Hiriaren sorreratik hasirikoak): 142 liburuk osatua. Luzerarengatik ez ziren guztiak gorde; gorde ziren liburuetan sorreratik Pirroren aurkako gerrara bitartekoa (K.a. III. mendea) eta Bigarren Gerra Punikoa soilik kontatu dira osorik.
- Analista bikaina: Bere aurreko historialarien iturriak erabili zituen.
- Metodologia: Gertakizun berdinaren bertsio bat baino gehiago dagoenean, denak ematen zituen; zintzoa zen gehienetan.
- Ikuspegia: Historiaren ikuspegi filosofiko estoizista eta ikuspegi psikologikoa erabili zuen: protagonisten arimaren bitartez azaldu zituen ekintzak.
- Estiloa: Pasarte narratibo eta tragiko-poetikoak bildu arren, azken hauek ez ziren bere gustukoenak; Zizeronen ideiak jarraituz lan artistikoa egin nahi zuen.
Oratoria: Erromako hizlariak
K.a. II-I. mendeetan sartu zen. Genero guztietako erromatar autore handiak retore grekoen eskoletatik pasatu ziren, eta haietako askok oratoria erabili zuten abokatu lanetan edo politikan.
Marko Tulio Zizeron (K.a. I): Hizlari nagusia
Gaztetatik hasi zen abokatu lanean eta ia bizitza osoa jardun zuen. Hitzaldi asko ezagutzen ditugu, batez ere, Marko Tulio Tironi esker.
Erretorika-lanak
Erretorikari buruzko lan teorikoak idatzi zituen literatura-moldean, hiru elkarrizketa-liburu erabiliz:
- De Oratore: Herbesteratzetik itzulitakoan idatzia; hizlari ideala zein den erakusten du.
- Brutus: Erromatar hizlaritzari buruzko historia, hasieratik Zizeron eta bere garaiko hizlariak arte.
- Orator: Hizlaritza estilo ezberdinei buruzko estudioa. Hizlari idealak estilo guztiak jakin eta ederki erabili behar ditu (estilo xumea, moderatua eta gorena).
Hitzaldiak
- Forokoak: Pro Archia poeta (Arkias poetaren aldekoa, letreei buruzko gorazarrea eginez) eta In C. Verrem (Verresen aurkakoa).
- Politikoak: In Catilinam (Katilinaren azpijokoa salatzeko idatziak, arrakasta handia lortuz) eta Philipicae (Filipikoak: bere hitzaldirik hoberenak, Marko Antonioren kontra Zesar hil ondoren idatziak).
Beste lan batzuk
- Filosofia-liburuak: De re publica (estatua), De legibus (legeak), De senectute (zahartzaroa), De amicitia (adiskidetasuna).
- Gutunak: Ad Atticum (Atikori) eta Epistulae ad familiares (Senitartekoentzako gutunak).