Testuen analisia eta ekoizpena: Gida praktikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,22 KB
Testuinguraketa
1. Asmo komunikatiboa
- Zein asmo du autoreak testu honetan?
Historia erreala kontatu; fikziozko historia kontatu; zerbait nolakoa den edo zertan datzan azaldu; fenomeno baten kausak azaldu; jarrera bat defendatu; jarrera baten egokitasunaz konbentzitu; sentsazio bat, inpresio bat edo irudi bat deskribatu; zerbait egiteko pautak eman…
2. Igorle eta hartzailearen arteko harremana
- Gortesiazko tratua erakusten duten adierazpideak daude testuan? Harreman estua erakusten duten jerga erako adierazpideak agertzen al dira? Testuaren tonua neutroa da?
3. Igorle eta hartzailearen inplikazioa testuaren edukian
- Hartzailea eta igorlea inplikatuta agertzen dira testuan?
- Azaldu da testuaren igorlea edo hartzailea aipatzen duen markarik? Zure ustez, zergatik darabiltza?
- Beharbada, zuzenean inplikatuta daude baina ez dago testuan horren markarik; zergatik izan daiteke hori zure ustez? Zer lortu nahi da horrekin?
4. Eduki mota
- Testuaren edukia zeri buruzkoa da? Pertsonaiak, gertaerak, fenomenoak, propietateak… Horretaz berba egiteko komenigarria litzateke hiztegi bereziren bat lantzea?
5. Erreferentearen kokapena denboran
- Zein denboratan kokatu dira kontatzen diren gauzak? Orainaldian ala lehenaldian? Zein adierazpidetan ikusten da hori eta nolako aldaketak ikusten dira testuan?
6. Erreferentearen kokapena espazioan
- Zein lekutan kokatu dira testuan kontatzen diren gauzak? Ba al dago testuan marka edo adierazpiderik kokapen hori egiteko?
Planifikazioa
1. Elkarrizketa testua ala monologala?
2. Elkarrizketa testua bada, solaskideren batek kudeatzen du diskurtsoa ala denek hartzen dute hitza berdin une desberdinetan? Zergatik?
3. Monologala bada, zenbat ikuspuntu desberdin hartzen ditu testuaren planifikazioaren garapenak?
a. Igorlearen ikuspuntua bakarrik (monologikoa).
b. Igorlearen ikuspuntua eta ikuspuntu horren aurka daudenen ikuspuntua (dialogikoa)
4. Nola hasten da testua: titulua, agurra…? Zer komeni da kontuan izatea testuaren hasiera testuaren asmoarekin bat etor dadin?
5. Testua sarrerarekin hasten da (esaldi bat edo paragrafo bat)? Zein irizpiderekin idatzi da sarrera? Zein informazio mota biltzen du?
6. Zein etapa bereiz daiteke testuan?
- Hasierako egoera, gatazka, gertaeren garapena, elementu konpontzailea, bukaera, koda.
- Hasierako sarrera, propietateak zerrendatzea (ibilbide espaziala jarraitzen du).
- Gaia mugatu, laburpena edo sumarioa, iragarritako gaiak banan azaldu, amaiera edo ondorioak ematea (kasuan-kasuan).
- Fenomeno edo teoria bat aurkeztu, problematizazioa, kausa/efektu harreman kateak garatu, ondorioak (hasierako aurkezpena berriro planteatu edo berformulatu)
- Osagaiak zerrendatu, jarraibideak zerrendatu (prozesuaren ordena jarraituz); helburuak eta justifikazioa, arau edo legeak zerrendatu.
- Gertaera edo arazoa aurkeztu; norberaren argudioak eman, kontzesioak eta kontraargudioak eman, jarrera hartu, ondorioak eman.
- Hasiera, galdera-erantzunak, aurreko gaiak berriro aipatu edo berformulatu, amaiera.
- Hasiera, komentario edo berformulazioak, gai edo/eta hitz-txanden negoziazioa, amaiera.
Zein antolatzaile edo testu markak laguntzen digute etapa horiek bereizten (paragrafoak, gidoiak, azpitituluak…)?