Testuaren kohesioa eta egitura: Aditzak eta Anaforak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,05 KB

Esatezko aditzak

Hiztunak esaten duena adierazten dute: esan, aipatu, adierazi, jakinarazi, baieztatu, onartu, azaldu...

  • Erlazioa: Aurrez esandako zerbaitekin erlazionatzen dute jarraian datorrena: erantzun, jarraitu, gehitu, ihardetsi...
  • Modua: Hitz egiteko modua islatzen dute: xuxurlatu, oihu egin, murmurikatu...
  • Asmoa: Hiztunaren asmoa islatzen dute: erregutu, galdetu, agindu, eskaini...
  • Barne-egoera: Hiztunaren barne-egoera islatzen dute: kexatu, haserretu, poztu...

Paragrafoaren banaketa

Paragrafoa: Ideia bat garatzen duen esaldi multzoa. Paragrafo-banaketa ona izanez gero, irakurleak jakingo du bertako esaldi guztiek elkarlotzen dituen eta batasuna ematen dien zerbait dutela.

  • Egitura deduktiboa: Gaia hasieran azaltzen denean.
  • Egitura induktiboa: Gaia bukaeran azaltzen denean.
  • Egitura zirkularra: Gaia hasieran eta bukaeran azaltzen denean.

Anaforak

Testuan aurrez agertutako elementuari (aurrekariari) erreferentzia egiteko modu bat elementu horren errepikapena da.

Jarraipen tematikoa: Ideia bat aldi batez erabili bakarrik testu, paragrafo edo esaldi batean.

1. Ordezkapen lexikoa

Aurrekaria ez errepikatzeko beste adierazpen batez ordezkatzean datza:

  • Sinonimia: Esanahi bera duen beste hitz batez ordezkatzen da (Andre bati jo diote, emakumea ospitalean dago).
  • Hiperonimia: Adiera zabalagoko hitz batez ordezkatzen da aurrekaria (Urak bustitzen du, eta likido horrek hidratatzen du ere).
  • Perifrasia: Hitz multzo batek ordezten du aurrez aipatutako elementua (Lauaxeta artikulu... Poesia sinbolista landu zuen poeta bizkaitarra Gasteizen...).

2. Pronominalizazioa

Aurrekaria pertsona-izenordain, erakusle edo aditzondo batez ordezkatzean datza:

  • Pertsona izenordainak: bera, berak, eurak...
  • Erakusleak:
    • Lehenengo gradukoak: hau, hauek
    • Bigarren gradukoak: hori, horiek
    • Hirugarren gradukoak: hura, haiek
  • Aditzondoak: Hemen, hari, han, bertan, honela, horrela, hala...

3. Elipsia

Testuko elementu bat alperrik errepikatu beharrean isildu egiten da.

Antolatzaileak

  • Ordena: hasteko, lehenengoz...
  • Ideiak gehitzeko: halaber, gainera, era berean, alde batetik...
  • Adibideak: esaterako, hala nola, adibidez...
  • Birformulatzeko: hau da, alegia, hots...
  • Kausa-ondoriozkoak: izan ere, -eta, -elako...
  • Aurkaritzakoak: baina, berriz, aldiz...
  • Denborazkoak: gero, ostean, aurretik, bezain pronto, -takoan...

Entradas relacionadas: